24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Deba ibarreko euskararen ezaugarriak

(18) Aditzaren pluralgileak direla eta, badira egin beharreko ñabardura gehiago.

Dagoeneko aurreratu denez, -z- tartekatuta, eta ez mendebalean bezala amaieran

jarrita, erabiltzen da Antzuolan eta Bergaran *edin eta eduki-ren adizkietan: dauzka

(vs mend. daukaz / dekoz), leizke (vs mend. leikez). Bestalde, ekarri eta jakin-en adizkietan

-z- dago Bergaran eta -z- / -tze- arteko lehia Antzuolan: dazkat / dakartzet (vs

mend. dakadaz), dazkit / dakitzet (vs mend. dakidaz). Bergarako Angiozar eta Ubera

auzoetan -z da adizki horietan guztietan pluralgilea, mendebaleko euskalkian bezala

(UNED 1988).

Bergaran eta Antzuolan, gainera, -de (> -re) dago egon-en adizkietan: gare‘gaude’, zare

‘zaude’, dare ‘daude’, genden ‘geunden’, zeren ‘zeuden’… Horrelakoak, dena dela,

Debabarrenean eta Deba ibarreko erdiguneko gainerako hizkeretan ere badira, -z pluralgiledunekin

batera. Erdiguneko hizkerotan, agerian dago sartu berriak direna, zukakoan

baizik ez direlako erabiltzen -de pluralgiledunak. Hitanoan -z da nagusi. Beraz, dare

‘daude’, alde batetik, eta daozak / daonaz ‘zaudek / zauden’, bestetik, entzuten dira.

Adizki horien bokaletan gertatutako bilakaerek ere inguruko hizkera giputzetatik

hartu direla salatzen dute: orainaldian -au- —> -a- egin da (gare, zare, zarete, dare) eta

iraganaldian -eu- —> -e- (genden, zenden, zendeten, zeren). Esan dezagun, gainera,

Bergarako Angiozar eta Ubera auzoetako adinekoek dagoz tankerakoak erabiltzen dituztela

oraindik ere (UNED 1988: 124).

Mutrikun, azkenik, gorago aipatu den -z pluralgilearen aldeko joera ikusten da horretan

ere. Gerhard Bähr-ek (1929: 336), adibidez, gooz eta gaurez, zooz eta zaurez, dooz eta

daurez lehian ikusi zituen gerra aurrean, eta goz, zoz, zozte, doz dira gaur egun entzuten

direnak. Horrelakoak erabiltzen dira, era berean, mendebaleko euskalkiari lotuen dauden

Ermuan eta Debagoienean: gaz ‘gaude’, zaz ‘zaude’, zaze ‘zaudete’, daz ‘daude’, esate

baterako, Aramaion (Ormaetxea 2002: 111).

(19) Esan dezadan, era berean, *edun-en adizkietan -it- pluralgilea dela Deba ibarrean

ohikoena: dittut (vs bizk. dodaz / dotez), jittuat (vs bizk. joadaz)…, baina Debabarrenean

eta Erdigunean -z aukeratzen da iraganaldi pluraleko adizki gehienetan: genduzen /

giñuzen ‘genituen’, zenduzen / ziñuzen ‘zenituen’, zenduezen / ziñuzten / ziñuezen ‘zenituzten’.

3. pertsonan zittuen eta zittuezen erabiltzen dira. Debagoienean, ostera, gittuen‘genituen’,

zittuen ‘zenituen / zenituzten’ esaten dira.

87

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!