24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

152

Deba ibarreko euskara

6. Debagoieneko bereizgarriak.

Arabako euskararen eragina

Honainoko zerrendetan ikusi denez, Leintz harana eta Aramaio dira mendebaleko

ezaugarri gehien dituztenak, Eibarrekin eta Ermuarekin batera. Horren zergatien bila

hasita, ez du ematen alderdi horrek Bizkaiarekin hartu-eman estuagoa izatea denik arrazoia.

Aldiz, alderdi horren nolabaiteko bakardadean eta euskara giputzaren eragin txikiagoa

izatean egon daiteke gertakariaren gakoa. Egin dezagun kontu oraintsu arte,

harik eta errepide erosoak egon arte, luzea eta nekeza izan dela eskualde horren eta euskara

giputzaren eremuaren arteko bidea.

Bakardadeak eta euskararen eremuaren bazterrean egoteak azaltzen du, era berean,

zenbait arkaismo gorde izana alderdi horretan eta, Leintz haranari eta Aramaiori, Oñati

gehitu egin behar zaie oraingo honetan. Horren adibide dira ablatiboko -ti eta motibatiboko

-gati atzizkiak, -dui / -doi aldaerak (pagadui / pagadoi ‘pagadi’), iraganaldiko aditz

trinkoen erroko -a- bokala (abilen ‘zebilen’), NOR saileko adizkien 2. pertsona pluraleko

-e atzizkia (zatoze ‘zatozte’), aditz izenetako -ten atzizkia (etorten ‘etortzen’), aditz izenetako

-t(z)eia / -t(z)eie atzizkiak (hartzeia / hartzeie ‘hartzea’), eta geroago erakutsiko diren

zenbait aldaera eta hitz.

Baina “bakardadea” sekula ez da erabatekoa, eta Debagoiena “bazter hizkera” izatea

ere ez da betikoa. Hain aspaldi ez dela, euskalduna izan da haren hegoaldeko Arabako

lautada, eta lautada horretan egon da, hain zuzen, inguru guztiko hirigune nagusia:

Gasteiz. Zalantzarik gabe, Debagoienak Gasteizekin eduki du hartu-emanik estuena eta,

uste izatekoa denez, hango ezaugarriak eta hango berrikuntzak iritsi dira bertara.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!