24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

184

Deba ibarreko euskara

Tokiko batuak dira, era berean, herri hizkerek euskara osatzeko eta aberasteko esparru

egokia. Joan den aspaldi luzean egon gara Euskaltzaindiak egingo zuenari begira.

Euskaltzaindiak joan den aspaldi luzean esan digu euskalkietatik elikatu behar duela euskara

batuak, baina sekula ere ez du zehaztu zein ote den iraganbidea, eta zer den iragan

beharrekoa eta zer alde batera uztekoa. Eta bada gauza horiek zehazten hasteko garaia.

Egiari zor, dialektologian jardun dugunok ere bagenuen geure erantzukizuna.

Ezagutzen genituen gertakarien zertzeladak aurkeztu behar genituen jendaurrean:

gauza bakoitza zein eremutan eta zenbatsu hiztunek erabiltzen zuten argitu. Eta hori

egin beharrean, bitxikeriak biltzen, txokokeriekin txoratzen, eta aztergai genuen hizkera

euskalki honi edo hari ote zegokion hausnartzen eman dugu denbora.

5. Lagunarteko batua

Euskara batu orokorraren barruan, lekuen araberako hizkerak bereiztearen egokitasuna

aipatu da, baina jardun motaren araberako hizkerak zehaztea ere komeni da. Esan

dugunez, jardun jasoetarako egin zen euskara batua: irakaskuntzan erabiltzeko, literaturarako,

hedabideetarako…, baina hizkuntza ez da horretan amaitzen eta horretara

mugatzen. Gehiago esango dut: horiek ez dira hizkuntzaren esparrurik oinarrizkoenak.

Eguneroko jarduna, etxe barrukoa, lagunartekoa, herritarren artekoa… dira horiek baino

aurreragokoak, eta geroz eta gehiago dira esparru horietan ere euskara batua erabiltzen

dutenak. Kontuan eduki behar dugu asko direla gaur egun guraso euskaldun berrien

etxeetan jaio diren seme-alabak, eta asko direla eremu erdaldunetan jaio eta bizi direnak,

eta euskara batua besterik ez dakitenak. Lagun horiek guztiek euren eguneroko

bizimodurako hizkera egokia behar dute.

Gaur egungo euskara batua, ostera, ez dago horretarako pentsatuta, jardun jasoetarako

baizik: kongresuetarako, hitzaldietarako, irrati-telebistetan erabiltzeko, eta tankera

horretako zereginetarako. Eta, jakina, hizkera hori pedante samarra gertatzen da lagunarteko

jardun arruntetarako.

Ez dago lagunarteko hizkera arautzerik, baina ezagunak eta nazioartekoak dira haren

ezaugarriak: a) hitzak laburtzen dira, b) hitzak bata bestearekin batzen dira, c) arau fonologiko

zenbait aldatzen dira, eta d) lexikoa eta esapideak bereizten dira.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!