24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

110

Deba ibarreko euskara

Ezaugarriak Zaraitzuarra Erronkariarra Zuberotarra

(1) – – +

(2) – + +

(3) – + +

(4) + + –

(5) + + –

(6) + + –

(7) + + –

(8) + – –

(9) – – / + +

Taulan ikusten denez, Erronkariko euskarak eta zuberotarrak berrikuntza bitan

egiten dute bat: (2) i - u —> u - u asimilazioan (—> ü - ü Zuberoan) eta (3) au —> ai

bilakaeran. (9)an ez dago batasunik Erronkari barruan: lekurik gehienetan -st- egin

zen, Zuberoan bezala (beste, bost), baina -rz- gorde zen Uztarrozen eta Bidankozen,

Zaraitzun moduan (berze, borz).

Baina gehiago ziren —lau, guztira— Erronkariko euskarak, Zuberoatik aldendu eta

Zaraitzurekin eta Nafarroako beste hizkera batzuekin batera egindako berrikuntzak: (4)

bokalen sinkopa, (5) hasperena galtzea, (6) hitz hasierako *j- —> [∫] ahoskatzea, eta (7)

bokal arteko i galtzea edo x (Erronkarin) edo g (Zaraitzun) egitea.

Arkaismo batean ere (8) bat zetozen Erronkariko euskara eta zuberotarra: bietan

gorde ziren n eta l ondorengo p eta t; bietan esan izan da boront(h)ate, adibidez. Baina,

Mitxelenak zioenez eta dagoeneko ikusi denez, arkaismo berberak izateak ez du adierazten

hizkeren arteko lotura.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!