24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Dialektologia

betxazaka ‘aprobetxatu gabe’, baliazaka ‘baliatu gabe’, bateazaka ‘bataiatu gabe’. Esan

dugunez, itxura horrexekin iraun du gaur arte Oñatin, akordatzaka eta heltzaka aditzetan,

eta -t(z)eka erabiltzen da Bergarako Angiozar eta Ubera auzoetan. Eibarren ere

-t(z)eke eta -t(z)eka biak entzuten dira.

ALDAERAK ETA GARATU GABEKO ARAUAK

Garatu gabeko arauen artean, Debagoieneko eta Erdiguneko hizkera batzuetako b /

p —> f egiteko joera da aipatzekoa: flater / fratel ‘plater’, hafixa ‘habia’, ifini ‘ipini’…

Aldaeren multzoan, berriz, Debabarrenean —Deba eta Itziar tartean direla—,

Soraluzen, Bergaran eta Antzuolan erabiltzen den haura ‘hura’ erakuslea da nabarmendu

beharrekoa. Eibarren ere ezaguna da, eta Deba ibarretik kanpora, Zestoan, Azkoitian,

Azpeitian —hare aldaera hemen—, Urretxun eta Zumarragan erabiltzen da. Gutxi gorabehera,

antzeko eremua dauka —baina Urolaldeko alderdi zabalagoan ere bada— erten

‘irten’ aldaerak.

Deba ibar gehienean esaten dira etzin ‘etzan’ eta gizur ‘gezur’. Araban ere bazen

etzin aldaera antzina, eta gaur egun ere bizirik dago Sakanan eta Nafarroako beste

alderdi batzuetan. Era berean, Bergaran, Antzuolan eta Oñatin esaten den hapixa

‘habia’ aldaera Goierri gehienean erabiltzen da.

Debagoien eta Erdigune gehienean txirtxil ‘kilker’ esaten da, Bizkaiko ekialdeko beste

zenbait hizkeratan bezala.

Azkenik, Euskal Herriko alderdi zabalarekin bat eginez, burdina (vs burni) eta matrail

(vs masail) esaten dira Deba ibarrean.

LEXIKOA

Lexikoan ere ez dago Deba ibar osoan erabiltzen den bertako hitz berezirik.

Berezitzat jo daitezkeenak eskualde horretako alderdi jakin batzuetan erabiltzen dira

soil-soilik. Hona hemen zein diren: anabasa ‘nahas-mahasa, kaosa’ (Erdigunea eta

125

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!