24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Ortografia

Soziolinguistika

Zorrotz eta zehatz araututa dago ortografia, eta arauak, gainera, euskara baturako ez

ezik, euskalki eta herri hizkeretarako ere guztiz berberak dira. Zuzena eta zentzuzkoa da

erabakia, ortografiak hizkuntza bere osotasunean hartzen duelako, eta dialektoak, herri

hizkerak, gazte hizkera, haur hizkera, argotak eta gainerakoak ere hizkuntzaren zati direlako.

Dena dela, bada zalantza bat: ez ote den Zuberoako ü bere horretan utzi behar.

Behinik behin, bitxi (eta desegoki?) gertatzen da alderdi horretako ü —> u aldatzea.

Zuberoan, era berean, fonema dira ph, th eta kh eta, beharbada, bere horretan utzi behar

lirateke euskalki horretan dihardugunean.

Esan dezadan, horren harira, arauak aukera bat baino gehiago daudenean, horietako

bakarra hautatzeko izan ohi direla: ch / tch —> tx, b / v —> b, y / i —> i, adibidez. Beraz,

Echeverria / Etcheverry —> Etxeberri(a). Era berean, alderdi bateko ahoskeran galdu edo

aldatu den hotsa, idazterakoan, behintzat, gordetzeko eta, modu horretan, hizkuntzaren

batasunari eusteko izaten da araua. Esate baterako, ll —> y ahoskatzeko joera dago

Euskal Herri osoan, baina langile idazten da, ez *langiye. Bidezkoa da, beraz, hasperena

galdu den lekuetan ere idatzian gordetzea (aho vs ago / abo / aba / ao), eta z / s eta tz /

ts ere zuzen bereiztea.

Zuberoako adibidea bestelakoa da. Hangoa ez da aukera kontua eta ezta besteetan

dagoen hotsa ez izatea edo aldatu izatea ere. Besteetan ez dagoena izatea da arazoa, eta

besteetan ez izan eta Zuberoan denari lekua egitea litzateke zuzenbidea.

187

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!