24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

82

Deba ibarreko euskara

(4) Bizkaian bezala, eutsi da NOR-NORI-NORK saileko erroa Deba ibar gehienean, leku

batetik besterako aldakuntza fonetikoak gorabehera: dosta Erdigunean eta Oñatin /

desta Eibarren / dust Leintzen eta Aramaion (orokorra ‘dit’). Debabarreneko hizkerak

dira berriro ere salbuespena; Euskal Herriko erdiguneko *-i- erroa hedatu da haietara.

(5) NOR-NORI-NORK saileko orainaldian, datiboa ‘hari / haiei’ denean, NOR-NORI eta

NOR-NORI-NORK sailetako adizkiak gurutzatu direla ematen du Antzuolan eta Bergaran:

jat ‘diot’, jao ‘dio’, jau ‘diogu’, jatzu ‘diozu’, jet ‘diet’, jaue ‘die / diete / diote’, jeu ‘diegu’, jetzu

‘diezu’, esate baterako, Antzuolan (Larrañaga 1998: 123). Oñatin ere erabiltzen dira horrelakoak,

baina datiboa ‘hari’ denean soil-soilik. Oñatin, jakina, x- dute hasieran: xat ‘diot’,

xao ‘dio’…

Dena dela,“arauzkoak” diren dotsat ‘diot’ tankerakoak ere ezagunak dira, eta hitanoan

horiexek erabiltzen dira (ikus, esate baterako, in UNED 1988: 113).

(6) Mendebalean bezala, egin erroa erabiltzen da aditz iragankorren ahaleran, aginteran

eta subjuntiboan Deba ibarrean. Mutrikukoak dira ondorengoak (Arrieta 1974): arrixak jo

estaixan ‘harriak jo ez dezan’ (79), artu leike orrek ‘har dezake horrek’ (82), atera isu kontua

‘atera ezazu kontua’ (83).

Deban, Mutrikun eta Mendaron *ezan erroa ere entzuten da gaur egun: esan zazu,

pentsa zazu, esate baterako, Deban (Txurruka & Urbieta 2003), baina oraintsu samar sartutakoa

ematen du.

(7) Bizkaian eta Gipuzkoako alderdi zabal batean bezala, Deba ibarrean ere eduki ia

guztiz nagusitu da, *edun-en kaltean. Antzuolako adibideok ematen digute horren

lekukotasuna (Larrañaga 1998): pisarriña osua geunkanian arro eote giñan ‘arbeltxoa

osoa geneukanean harro egoten ginen’ (327), arek eseukan diruan anbisiñoik ‘hark ez

zeukan diruaren anbiziorik’ (336), bi urte be es neuskan artian ‘bi urte ere ez neuzkan

artean’ (354)… Dena dela, *edun ez da erabat arrotza: emengua seban andria ‘hemengoa

zuen andrea’ (337).

(8) Bizkaian bezala, Deba ibar osoan ere arrotza izan da oraintsu arte ari izan. Ordezkoak

egon eta ibili dira: ikasten dago / ikasten dabil.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!