24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Deba ibarra

Bonapartek, gainera, euskalkien mugak ez ezik, azpieuskalkienak eta hizkerenak ere

zehaztu zituen, eta badira nabarmendu beharreko zenbait gertakari.

Lehenengo eta hasteko, Ermua eta Mallabia Lea-Artibaiko hizkeren multzoan sartu

zituen, Markina, Ondarroa, Lekeitio eta euren inguruko herriekin batera. Eta multzo berera

ekarri zituen Durangaldeko herri bi: Elorrio eta Zaldibar.

Deba ibarreko gainerako hizkerak, berriz, multzo bitan banatu zituen: Elgoibar, Eibar,

Soraluze, Elgeta, Bergara —Elosua auzoa izan ezik—, Antzuola eta Oñati sartu zituen

batean, eta Leintz harana eta Aramaio —Oleta auzoa izan ezik—, bestean. Arabako herri

txiki batzuk ere sartu zituen bigarren multzo horretan, Arratzu-Ubarrundia eta Barrundia

udalerrietakoak guztiak: Uribarri Ganboa, Landa, Marieta-Larrintzar, Elgea, Zuhatzu

Ganboa, Ozeta, Hermua eta Larrea.

Jose Antonio Uriarte fraide frantziskotarra izan zen Bonaparteren albiste emaile

Deba ibarrean. 1859ko urtarrilean, Mutrikun det, dezu adizkiak erabiltzen zirela esan zion

(in Ruiz de Larrinaga 1954: 276) eta, jakina, hortik etorri zen Bonapartek euskara giputzean

sartzeko erabakia. Beste hauxe esan zion urte bereko maiatzean idatzitako gutunean

(in Ruiz de Larrinaga 1954: 279):

He examinado minuciosa y detenidamente el bascuence que se habla en los

pueblos de Motrico, Deva, Mendaro, Alzola, Elgoibar, Eibar, Placencia, Vergara,

Anzuola y Oñate; y en resumidas cuentas he averiguado que el cálculo que

tiene formado S. A. es exacto. Deva, Mendaro y Motrico deben agregarse al guipuzcoano,

y Alzola con Elgoibar y demás pueblos al vizcaíno. En Elgoibar sucede

que la parte de la población, que se halla situada hacia Azcoitia, participa

algo más del guipuzcoano, pero aún debe agregarse a Vizcaya, aunque esto no

acomoda a los guipuzcoanos.

Handik hilabete geroago, berriro idatzi zion Uriartek. Herri horietako hizkerak zehatzago

aztertu zituela, eta Altzola ere euskara giputzean sartu behar zela esan zion.

Hauexek haren hitzak (281. or):

He resuelto que los pueblos de Motrico y Deva con Mendaro y Alzola deben agregarse

al guipuzcoano; y Elgoibar, Eibar, Vergara, Elgueta, Anzuola, Oñate,

Mondragón, Arechavaleta, Escoriaza y Salinas a Vizcaya.

43

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!