24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

78

Deba ibarreko euskara

hauen’, horretan ‘horretan / horietan’, harekin ‘harekin / haiekin’… Deba da salbuespena.

Mutriku, aldiz, eremu barruan dago, eta bertakoak dira adibideak (Arrieta 1974): orrek

etorri dia ‘horiek etorri dira’ (32), ‘erletokixa’ esate sakue onei ‘erletokia esaten zaie hauei’

(51).

Dena dela, badira batzuk eta besteak bereizteko bideak. Debagoienean -i- bokala sartzen

da pluralean: honek / honeik, horrek / horreik, harek / hareik, honen / honein, horrekin /

horreikin, haretan / hareittan… Gainerako hizkeretan azentuak bereizten ditu: honék /

hónek, honén / hónen, honékin / hónekin, honétan / hónetan… Ikusten denez, azentua

aurreratu egiten da pluralekoetan.

(9) ‘izenordain galdetzailea + edo + izenordain galdetzailea’ egiturako izenordainen artean,

noiz edo noiz, zer edo zer (> zeozer), eta azken horren eratorriak (zeozertan, zeozela,

zeozekin…) erabiltzen dira, gehienbat, Deba ibarrean. Hizkera batzuetan —Mutrikun,

batez ere— nunonun, nunedonundik, nuonora ere entzuten dira, baina, dena dela, Deba

ibarrera ez da iritsi Bizkaian sortu den nonor, nonori, nonoren, nonogaz, nonongana,

nonongandik… sail osoa.

(10) ‘edo + izenordain galdetzailea’ egiturako izenordainen artean, berriz, edozein, edozer

eta euren eratorriak (edozeinekin, edozergatik, edozela…) dira Deba ibarrean ohikoenak.

Mallabian eta Ermuan sail osoa dago, Bizkaian bezala, eta badirudi Eibarren ere bazirela

antzina. Toribio Etxebarriaren hiztegian (1965), hain zuzen, gaur egun eibartarren

jardunean arrotzak diren edonola, edonor, edotarikua ‘edozein motatakoa’ ageri dira.

Dena dela, gaur egun ere bizirik daude edonoix, edonora eta edonun (Areta 2003: 291).

Mutrikun ere badute indarra, eta edonora, edonun eta edonundikan behinik behin,

ezagunak dira. Herri batzuetan (Ermua, Eibar, Elgoibar, Elgeta, Bergara, Mutriku) edozenbat

ere erabiltzen da ‘asko’ adierarekin.

(11) Bizkaian bezala, neu, heu, geu, zeu, zeuek (eta neuk, neuri, neure…) egiturako izenordain

indartuak erabiltzen dira Deba ibar osoan, Deba eta Itziar barruan direla.

Arrotzak dira Gipuzkoa eta Nafarroa aldean zabaldu diren neroni, neronek tankerakoak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!