24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bokalak

Deba ibarreko euskararen ezaugarriak

FONOLOGIA

(1) Hego Euskal Herriko eremu zabalean a —> e egiteko joera dago i eta u bokalen ostean:

ogia —> ogie, laguna —> lagune. Deba ibarrari dagokionez, Arrasate, Aretxabaleta

eta Eskoriatzako baserri auzoetan, Aramaion eta Mallabian gertatzen da. Baita

Markinatik gertu dagoen Eibarko Aginaga auzoan (Areta 2003: 70, Sarasua, Agirrebeña &

Zenarruzabeitia 2005: 79) eta, inoiz edo behin, Bergarako Elosua, Osintxu eta Angiozar

auzoetan ere (Elexpuru 2004: 25). Eibarko eta Bergarako kalean, ostera, a da nagusi. Baita

Leinzko hiru herrietako gazte kaletarren jardunean ere, baina adineko jendeak a nahiz e

biak esaten ditu. Araua, beraz, atzeraka doa Deba ibarrean.

Dena dela, herri denetan daude hitz bereziak. Antzuolan, esate baterako, nahiz eta

gehienbat a bere horretan gorde, behintzet ‘behintzat’, bieldu ‘bidaldu’, biheko ‘beharko’,

bihetz‘behatz’, die (eta dia) ‘dira’, ikeratu‘ikaratu’, iketz‘ikatz’, izen‘izan’, maietz‘maiatz’, Oñeti

‘Oñati’, ugeri ‘ugari’… esan ohi dira (Larrañaga 1998).

a —> e egiteko joera berri samarra da Deba ibarrean. Ez da agertzen XIX. mendea

baino lehenagoko izkribuetan eta, Aramaioko hizkera dela eta, hauxe esan zion Pedro

Luis Herranek Jose Antonio Uriarte, Bonaparteren laguntzaileari, 1862ko uztailean (in

Ruiz de Larrinaga 1957: 439): herri horretan eskua, burua, angerua ‘aingerua’, liburua,

semia ‘semea’, basua ‘basoa’, otsua ‘otsoa’ esaten zirela; a-rekin, beraz, beti.

Gaur egun, ostera, a —> e egiteko joera indartsua da Aramaion, eta artikulua denean

ez ezik (egune ‘eguna’, mutille ‘mutila’), beste ingurune zailago batzuetan ere gauzatzen

da: ezkondute ‘ezkonduta’, harrike ‘harrika’, dakigune ‘dakiguna’, nutzule (< neutsula) ‘nizula’,

dozuleko ‘duzulako’… (Ormaetxea 2002: 20-23).

57

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!