24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Aditzaren morfologia

Deba ibarreko euskararen ezaugarriak

(1) Bizkaian bezala, -o-, -au- eta, iraganaldian, -eu- agertzen dira *edun-en erroan Deba ibar

gehienean: dot, dok / don, dau ‘du’, dogu, dozu, dozue, dabe (< daue) ‘dute’, neban (< neuan)

‘nuen’, (z)eban (< (z)euan) ‘zuen’, (z)eben (< (z)euen) ‘zuten’, baneu ‘banu’, neuke ‘nuke’...

Deba, Mutriku eta Mendaro dira salbuespena; euskara giputzeko -e- erroa dagoelako

hiru herri horietan orainaldiko adizkietan: det, degu, dezu… Ezaguna da, era berean,

Elgoibarko Altzola auzoan. Dena dela, Deba ibar osoan dago -eu- erroa: deu ‘du’, debe

‘dute’, neban (eta nuan) ‘nuen’, zeban ‘zuen’, zeben ‘zuten’ esaten dira Deban bertan.

Erro hori, gainera, iraganaldi pluraleko adizkietara ere hedatu da Debagoienean.

Leintz haranean geuen / gauen ‘genuen’, zeuen ‘zenuen / zenuten’ esaten dira (Elortza et

alii 1998: 114). Oñatin eta Aramaion urrunago joan da. Oñatin u —> b bilakatu da: neben

‘nuen’, geben, zeben, zebein. Aramaion, berriz, laburtuta esaten dira: nen, gen, zen.

(2) NOR-NORK sailean, NOR ‘ni’ den adizkietan, ostera, ia Bizkai osoan -o- erroa duten nok /

non ‘nauk / naun’, nozu ‘nauzu’ eta nozue ‘nauzue’ ez dira erabatekoak Deba ibarrean. Erro

hori bada, baina -a-, -ai- eta -au- ere bai.

Debabarrenean eta Erdigunean -a- entzuten da sarri, eta -ai-, berriz, Debagoienean.

Aramaion, esate baterako, nok / nauk / naik, non / naun / nain, nozu / nauzu / naizu, nozue /

naizue lehian dira (Ormaetxea 2002: 95). Ermuan bertan ere nozu / nazu, nozue / nazue esaten

dira (Aranberri 1996: 90).

(3) Euskara giputzeko -e- erroa hedatu da Debabarrenean izan-en orainaldi pluraleko

adizkietan: gera, zera, zerate. Elgoibarren -a- ez da oraindik zeharo galdu eta, jakina, horixe

da Deba ibarreko gainerako hizkeretan erabiltzen dena.

Leintz haranean, gainera, -e amaiera duten gare‘gara’eta zare‘zarete’—hau Aramaion

ere bada— esaten dira. Pluralaren ezaugarria da, nonbait, -e hori.

81

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!