24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Lexikoa eta aldaera lexikoak

Dialektologia

Behin eta berriro esan da orain arteko aurkezpenean, arau emankorrak direla dialektoak

sailkatzeko euskarriak. Horiexek dute erabateko lehentasuna, horiexek direlako

neurtzen eta azaltzen ere errazenak. Dena dela, lexikoa eta aldaera lexikoak ezin dira erabat

utzi alde batera; horiek ere hizkuntzaren zati dira eta badute euren esangura.

Argitu dezagun, lehenengo, batzuk eta besteak zer diren. Leku batetik bestera aldatzen

diren hitzak, erro berezia dutenak dira lexikoaren aztergaia. Esate baterako, irten /

atera / jalgi, ipini / paratu / jarri, bits / apar, ei / omen, oratu / atxiki / heldu tankerakoak.

Aldaera lexikoak, ostera, hitz berberetik eratorritakoak dira. Esate baterako, irten /

erten / urten ez dira hiru hitz, hitz berberaren aldaera soilak baizik. Era berean, atera /

atara / etara / ateri / atra, ipini / ifini / imini, bits / pits, omen / emen, oratu / obatu / ebatu

hitz berberen aldaerak dira.

Ezinbestekoa iruditzen zait batzuk eta besteak zuzen bereiztea, nahiz eta badiren

batzuk eta besteak multzo berean sartzen dituztenak (esate baterako, in Camino 2003).

Garbi dago irten / atera / jalgi hirukoteak ez daukala bata bestearekin zerikusirik: erro

bana dute, jatorri banakoak dira. Aldiz, aldaera lexikoak arrazoi fonetikoen ondorio izan

ohi dira; ipini / ifini / imini, adibidez.

Euren eremuak ere ez dira bat etortzen. Hitzak egonkorragoak dira eta eremu trinko

eta zabalagoak osatzen dituzte; mendebal oso-osoan erabiltzen da, esate baterako, ipini

hitza. Aldaerak, ostera, errazago sortzen dira, eta herri berean eta hiztun berak bat baino

gehiago erabil ditzake aldi berean. Belene Salazarren (2001) arabera, adibidez, imini, ifini

eta ipini, hirurak erabiltzen dira, gehiago edo gutxiago, Bizkaiko Ugao herrian.

115

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!