24.01.2013 Views

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

hemen duzue PDF formatuan - Badihardugu

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Deba ibarreko euskararen ezaugarriak

ondorengoak: ekitzen, entzutzen, erantzutzen, ereintzen‘ereiten’, etetzen, etzintzen‘etzaten’,

irakitzen, irauntzen ‘irauten’, itxointzen ‘itxaroten’, jakitzen, jardutzen.

Esan dezadan, horren harira, gainerakoak baino eremu zabalagoan erabiltzen dela

urtetzen / ertetzen ‘irteten’.

(26) Jokamolde bereziko aditzak:

a. Mendebalean bezala, Deba ibarrean ere iragankorrak dira igo, jardun, jarraitu / segidu

eta urten / erten aditzak: igo dot, jardun dogu, jarraittu dotsa, urten dabe. Dena dela, igo

eta urten iragangaiztzat ere sarri hartzen dira gazteen jardunean: igo naiz, urten naiz.

b. Badira ohiko jokamoldeaz gainera, NOR-NORI era onartzen duten aditzak Deba

ibar gehienean: aditu / entenditu ‘ulertu’, akordatu ‘gogoratu / bururatu’ adierekin, egin /

kunplitu, haserretu / amorratu / ernegatu / berotu, pentsatu, zoratu…

Hona hemen zenbait adibide: orri politikian gaiñian asko entenditzen jako ‘horri politikaren

gainean asko entenditzen zaio’ (Elexpuru 2004: s.v. entendídu), etxat akordatzen

sela san ‘ez zait akordatzen nola zen’ (Larrañaga 1998: 102), Kortatxon dauke tio zar bat,

larogetamar urte kunplidu jakon ‘Kortatxon [leku izena] daukate osaba zahar bat, laurogeita

hamar urte kunplitu zitzaion’ (Elexpuru 2004: s.v. kunplídu), aittai asarretzen bajako,

ikusiko’zue! ‘aitari haserretzen bazaio, ikusiko duzue!’ (Elexpuru 2004: s.v. asarrétu), Euskal

Telebistako euskeria se pentzatze jatzu? ‘Euskal Telebistako euskara zer pentsatzen zaizu?’

(Larrañaga 1998: 325), soratu in jatzu ala, ori eitteko? ‘zoratu egin zaizu ala, hori egiteko?’

(Ormaetxea 2002: 87).

c. ekin aditza, berriz, NOR erara jokatzen da eskualde horretako hizkera gehienetan:

maionesia gausa goson bat dalakuan, ekin die jaten kutxarilliakiñ ‘maionesa gauza gozoren

bat delakoan, ekin dira jaten kutxaratxoarekin’ (Larrañaga 1998: 103).

(27) -t(z)eke aditz atzizkia erabiltzen da Deba ibarreko erdiguneko hizkeretan, Ermuan

ez besteetan. Euskal Herriko gainerako alderdietan ‘partizipioa + gabe’ izan ohi da

ordezkoa. Bergarakoak dira ondorengo adibideak (Elexpuru 2004): aspaldixan ikusteke

neukan Lezarriko Gillermo ‘aspaldian ikusi gabe neukan Lezarriko Gillermo’ (s.v. agurátu),

lanera akostunbratzeke nago ‘lanera ohitu gabe nago’(s.v. akostúnbrau), biar esamiña eta

oinddio estudixatzen asteke ‘bihar azterketa eta oraindik ikasten hasi gabe’ (s.v. frésko),

91

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!