09.01.2013 Views

José Miguel de Azaola Urigüen - Euskomedia Fundazioa

José Miguel de Azaola Urigüen - Euskomedia Fundazioa

José Miguel de Azaola Urigüen - Euskomedia Fundazioa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

60

joaten ziren, horiek Belostikaleko 1ean zuten etxera, non ez zen

pozgarririk falta: dela lanegunetan bertatik Plaza Zaharreko aire zabaleko

merkatua ikusten zelako, «saltzaile eta erosleen oihu zaratarekin», dela

Aste Santuan balkoiaren aurrean hotsandiko prozesioak pasatzen

zirelako, dela zezenketa arratsaldeetan, Plaza Zaharra eta Harategia

kaleetara ematen zuen begiratoki luzearen aurrean desfilatzeari ekiten

ziotelako zaldiek eta zezenketari jantzia zeramatenek.

Miguel de Azaola y Basagoitia aitona (Mitxel etxekoentzat eta

lagunentzat, semeak eta bilobak eramango zuten hipokoristiko bera)

Bilboko azken setioan borrokatua zen boluntario zibilen batailoian,

«laguntzaileena» deiturikoan. Bilboko Udaleko zinegotzia eta alkateordea

izan zen XIX. mendearen amaieran (1890etik 1899ra bitartean). José

Miguel aitonarenganako mirespenean, haren balentrien xehetasunetan

eta kausa liberalaren kultuan hazi zen, ideal hura hiri «Garaitu gabearen»

beraren izaerarekin sendo uztarturik agertzen zitzaiola. Horretaz guztiaz

idatziko zuen, urteen joanean, erudizioz eta berotasunez. Erudizioz, bi

karlistaldietan Bilbon bizi izandako gertaerak azaltzeko, haien lekukoei

kontatzen entzundakoaren arabera, eta Maiatzaren Bikoen oroitzapenen

beroaz, egun horretan familia aitona-amonen etxean biltzen baitzen

oturuntza egiteko, Setioaren kanten eta beste kanta folkloriko batzuen

erritua lagun, aitaren aldeko izebek pianoa joz bilera alaitzen zutela.

José Miguelek argitaraturiko lehen obra, 13 urte besterik ez zuela,

Resumen histórico de la Invicta Villa de Bilbao izatea aurrekoaren

adierazgarria dugu. Horren eskaintzan (1930eko Eguberrietakoa)

ondokoa irakur daiteke:

Nire aitonari, Miguel de Azaola y Basagoitia jaun laguntzaile

zaharrari, haren Urrezko Ezteien egunean, eskaintzen diot 1873-

1874ko setioan hain ongi defendatu zuen Bilboko Hiri Garaitu

gabearen historia ospetsuaren laburpen txiki hau.

Azaola merkatari liberala Pepita Ondarzarekin ezkondu zen, eta

horrek kontuan hartzekoa den seme-alaba kopurua ekarri zuen

mundura: hamahiru. Hamaikak haurtzaroa gainditu zuten, mutilak

haietako sei. Miguel, lehen semea, gure biografiatuaren aita, medikua

izan zen eta mediku lanetan aritu zen bizitza osoan, bai Basurtuko

Ospitalean bai bere kontsulta pribatuan, familia sendagile eta

erradiologo gisa. Bigarren mutila, Joakin, merkataritza itsasgizona izan

zen, eta hari zor izango zion José Miguelek geografiaren zaletasun

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!