09.01.2013 Views

José Miguel de Azaola Urigüen - Euskomedia Fundazioa

José Miguel de Azaola Urigüen - Euskomedia Fundazioa

José Miguel de Azaola Urigüen - Euskomedia Fundazioa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

98

Historiaren haria, gurean foru loturak adierazia, moztu gabe, Euskal

Herrirako, Espainiarako eta Europarako federazio ereduak aldeztuko ditu

Azaolak kartsuki: hiru erakunde desberdin baina patu komun batek

baturik. Printzipio honi buruz, Trantsizioan argitaraturiko artikuluetako

analisiek agerian jarriko dituzte bere ustez «estatutuen sistemak,

Estatuaren barnean erregimen autonomoak ezartzeko formula gisa,

dituen akats larriak». Alde batetik, duda-mudazko formula delako,

federazio planteamendua eskas duena, eta bestalde botereen arteko

erakunde leialtasunari buruzko zalantza serioak sortzen dituelako:

Espainia federazio eran egituratu ahal izan dadin, zentralismoan

berriro erori gabe eta Estatuaren banaketa eragin gabe,

ezinbestekoa da botere zentraleko agintedunak zintzo eta egiatan

autonomistak izatea, eta botere autonomoetakoek Estatuaren

batasuna eta espainiar guztien elkartasuna benetan errespetatu

eta sendotu nahi izatea. Posible izango da hori?

Eraketa autonomikoaren prozesuan, Azaolak gehiegizko

politikokeria, presa eta epe luzerako ikuspegirik eza salatu zituen. Hala,

ahoan bilorik gabe, Gernikako Estatutua «kaskarra» zela adierazi zuen

metodologia kontradiktorioa erabiliz egina zelako, zeren, eskubide

historikoak baliaraziz, mamitzerakoan ez zuten kontuan hartu foru

diputazioak zirela eskubide horien hartzaileak, ez eta horien Batzarren

ardurapekoa izan behar zutela bai zegozkien foru itunak eguneratzeko

lanak eta bai a posteriori Euskal Foru Erkidego bati itun eguneratu horiek

eskualdatzearenak.

Bestela esanda, euskal diputazioek nafar bidea jarraitzea proposatu

zuen, halako eran non, eskubide historikoez ziharduen lehenengo

Xedapen Gehigarriaz baliatuz, beren foruak eguneratu zitzaten probintziez

gaineko erakunde batean adostu aurretik. Juridikoa baino areago,

irtenbide politikoa hobetsi zuten, nahiz eta hori eragozpena ez izan

1979ko Estatutua, haren iritziz, «foru itunaren eraberritze bat» bezala

interpretatzeko «eta, ondorioz, egoera berria sortzen du, forutasun berritu

bat, zeinak, urardotu ez izatera, bere baitan bizirik mantentzen duen foru

erregimenaren funtsa»: erregimen itunduaren funtsa, eta halakoa denez,

alde bakarretik aldatu ezin daitekeena berezko izaera galduko ez badu.

Gezirik zuzenenak Estatutuaren artikuluen kontra zuzendu zituen,

Nafarroari atea ixten zion haren izaera unitaristagatik, zeren

«Nafarroarentzat, EAEn sartzea autonomia itaundu batetik emandako

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!