09.01.2013 Views

José Miguel de Azaola Urigüen - Euskomedia Fundazioa

José Miguel de Azaola Urigüen - Euskomedia Fundazioa

José Miguel de Azaola Urigüen - Euskomedia Fundazioa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ahozkoan nola idatzizkoan. Era berean, hizkuntza klasikoak, latina eta

grekoa, arazorik gabe irakurtzen zituen, baita erromanikoetako batzuk

ere: portugesa, italiera, galegoa, katalana… Ingelesa geroago ikasi zuen,

eta lagunarteko ingelesa mintzatu eta literatura ingelesa arazorik gabe

irakurtzera iritsi zen.

Euskararen gramatika pixka bat eta oinarrizko hiztegia ikasi bai,

baina ez zuen hitz egitea lortu. Pepa, haren emaztea, ordea, elebiduna

zen, haurtzaroa eta gaztaroa Lekeitio eta Bilbo artean igaro baitzituen.

Horregatik, «bera beti nahigabetu zuen piska bat seme-alabekin euskara

gehiago erabili ez izanak», haren oinordekoek esaten didatenez.

Nerabezaroan, Europako hizkuntza eta literaturetan jarritako interes

hura musika eta teatrorako iratzartzearekin batera gertatu zen, bizitza

guztian presente izango zituen jaidura bizi horiek biak. Musika teknikaren

aurreneko hasi-masiak Maria Urigüen izeba eta amabitxiarengandik jaso

zituen, bilkaridun pianola bat lagun. Eta antzertiaren aurkikuntza Grant

Kapitainaren ilobak haur zarzuelaren bidez gertatuko zen; obra hori

haren eguberri jaietako osagai ordezkaezina gertatu zen. Garaitsu

horretan ere (1923-1924) zinematografoa aurkitu zuen Chaplinen

Mutikoa filmaren proiekzioa zela bide, Olimpia zineman.

Urteen joanean galdu bazuen ere, José Miguelek zezenketazale

sutsua izan zen gaztetan, eta horretan zerikusi handia izan zuen Pinocho

Aburto lehengusuak; bera baino 14 edo 15 urte zaharragoa, pertsonaia

jostakina eta berezia, baita zezenak jokatzen izugarri zalea, hori dela eta

bota egin zuten Eusko Gastedijatik, nahiz «gertakari horrek ez zuen

murriztu ez haren tauromakiarako grina ez haren abertzale karra». Vista

Alegrera joan zen urteetatik, Azaolak oroitzapen ezabaezin gisa gorde

izan zuen Marcial Lalanda plazaren erdian belaunikatu zen arratsaldea,

ezin okerrago aritu zela eta, publikoaren barkamena eskatuz. Zezenketa

klasikoenaren zale, arratsalde batean komisariara eraman zuten, berak

eta lagun batek Manoleteri kuxinak botatzeagatik, Kordobako maisuaren

zorigaiztoko faena baten ondoren, zezenketaria miresten bazuen ere.

Haren seme-alabek gogoratzen dutenez,

Antonio Bienvenidak erretiroa hartzean promes egin zuen ez zela

zezenetara berriz itzuliko, baina ez zuen bete: 2004ko apirilean

Juan Ramón semeak eraman zuen Madrilgo Las Ventas plazara,

Morante de la Pueblak 6 zezen 6 nola hiltzen zituen interesatua

63

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!