09.01.2013 Views

José Miguel de Azaola Urigüen - Euskomedia Fundazioa

José Miguel de Azaola Urigüen - Euskomedia Fundazioa

José Miguel de Azaola Urigüen - Euskomedia Fundazioa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

eretu eta beretarik batzuk esportatu dituen… Eta hori, ez orain

bakarrik, kanpoarekiko nahitaezko harreman eta truke urte berrien

ondoren, baizik eta orduan jadanik, nire haurtzaroko egunetan

jadanik eta, are ni jaio baino dezente lehenago, nire gurasoen,

aitona-amonen eta birraitona-amonen Bilbon jadanik. Sudur fina,

zuzen eta selektiboa, ehiza txakur zahar etekinzalearena,

eraginkortasun ukaezinekoa, nahiz zalantzan jartzekoak –eta jarri

beharrekoak– izan horren helburuak? Hala iruditzen zait niri. Eta

hala balitz, horren jokabidearen eraginkortasunak berak arrazoi bat

gehiago dakar, eta oso indartsua, halako helburuak sakon, era

kritikoan, berrikusteko.

Baina «sudur fin» etekinzale horren ondoan, euskaldunak «gabezia

oso larriak nozitzen ditu kultura mailan garapen berezi eta osoaren

ezean, eta probintziazalekeria negargarria, espiritu zientifiko eta

zorroztasun kritikoaren eskasia atsekabegarria agertzen du». Eta hori

behin eta berriro errepikatuko du bere obran zehar, zenbaiten belarri

minberatuz. Baieztapen horren euskarri, euskaldunen artean kultura

mota ekonomikoa eta teknikoa zabaldu izana nabarmentzen du, baina

kultura global eta integratzaile batetik banandurik:

Euskaldunen artean beti falta izan da, eta orain doi-doi agertzen

hasia dugu, gorabehera handiko bizitza intelektuala (ez, zoritxarrez,

horren asmoengatik; baina bai horren emaitzengatik): herri

zibilizatu bati behin betiko bulkada emateko gai den bakarra,

horren ezean herri horren bilakaera mentala bide erdian geratu eta

bere nortasuna erabat mamitzea galarazten baitzaio.

Hala nola goi mailako kultura bizitzarik gabe hazkunde guztia

zapuzturik dagoen, era berean Unibertsitaterik gabe –halakorik ez egotea

«Euskal Herriko bizitzaren eskandalu handi»tzat hartuko du– ez da

posible «goi kulturaren sortzaile eta zaintzaile» diren intelektual huts

horien existentzia. Egoera horrekin zerikusia dute, inondik ere, guztiz

komunak diren ezaugarri batzuek, hala nola nartzisismoa edo

autoktonoaren gehiegizko balorazioa, probintzialismoa edo norberaren

herrialdeari atxikitzeko era motelgarriak, «aberria politikaren monopolioa

balitz bezala, eta ez litzateke agertuko ez aberastuko haren haur guztien

lanaren bidez, giza bizitzak har ditzakeen norabide zintzo askotariko

edozein dela bide».

Hirurogeiko urteetatik hirurogeita hamarrekoen lehen erdialdera,

José Miguelek ohiz kanpoko testu bat ernatuko du. Ohiz kanpokoa haren

neurriagatik, historia, hizkuntza, kultura, ekonomia eta soziologiaren

95

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!