23.08.2013 Views

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Sarrera

Oinarrizko gaitasunak curriculumeko elementu gisa gehitzea, gure hezkuntza-sisteman

berrikuntza izateaz gain, administrazioentzako, ikastetxeentzako eta irakasleentzako erronka

da. Ekimen legegile hau ez da arbitrarioa, ezta moda igarokorren ondorio ere. Alderantziz,

ekintza honek gizartearen eskakizun berriei erantzuten die eta gure hezkuntza-sistema eremu

europarraren ildoetan kokatzen du.

Oinarrizko gaitasunak curriculumaren zehazpen maila guztietan ageri dira: etapako

irakaskuntza minimoetan, Nafarroako Foru Komunitateko etapako aginduzko curriculumean,

ikastetxeetako hezkuntza-proiektuetan eta irakasleen programazioetan.

Erreferente dira programaziorako, metodologiarako, baliabideak eta testuliburuak aukeratzeko

eta, noski, ebaluaziorako. Hezkuntzari buruzko Lege Organikoa (LOE) ezarriz geroztik,

irakaskuntza-praktikek ikasketen ikuspegi berria txertatzen joan behar dute; batetik, zalantzarik

gabe, irakaskuntza-praktika hoberenak berreskuratuz eta, bestetik, ikuspegi berri batez

aberastuz, ikasitakoa eguneroko bizitzaren egoera errealak konpontzeko aplikatzea bilatzen

duena, ikasleentzat inolako zentzurik ez duen ezagutzen pilaketa antzua baino.

Testuinguru honetan, gure hezkuntza-sisteman lehen aldiz aginduzko ebaluazio diagnostikoa

agertzeak ebaluazioaren ikuspuntu berria dakar. Gainera, LOEk ezartzen duenez, ebaluazio hau

oinarrizko gaitasunak kontuan hartuta egin behar baldin bada, egoera are konplexuagoa da, eta

curriculumak nahiz irakaskuntza-praktikak berritzeko eta hobetzeko aukera dakar.

Berrikuntza honek indarrean zegoen ebaluazio-kontzeptua zabaltzea dakar, orain arte modu

ezagun bakarra etengabeko ebaluazioa baitzen. Ebaluazio diagnostiko hau sumatiboa eta

zehatza da, nolabait. Bi ikusmolde horiek bateratzeak ebaluazio mota honek duen zentzuaren

gainean eta irakasleek egiten duten etengabeko ebaluazioari egin diezaiokeen ekarpenaren

gainean gogoeta egitea eskatzen du.

Ebaluazio diagnostikoan bi modalitate bereizten dira. Horietako baten helburu nagusia

hezkuntza-sistema ebaluatzea da eta aldian behin egiten da, hiru urtean behin, hain zuzen.

Bestea ikasle guztien ebaluazio diagnostikoa da. Ikasleen ebaluazioa da, hezkuntza

sistemarena baino. Lehenaren eskumena Hezkuntza Ministerioko Ebaluazio Institutuak du,

Autonomia Erkidego guztiekin elkarlanean, eta bestea Autonomia Erkidego bakoitzaren

eskumena da. Logikoki, biek erreferentzia-esparru bera behar dute, biek helburu desberdinak

betetzen dituztela ahaztu gabe.

Ebaluazio diagnostiko orokorrak hezkuntza-sistema osoa ebaluatzea du helburu; kanpoko

ebaluazioa da, adituek diseinatutakoa, kanpoko ezartzaileek ezartzen dute ikastetxeetan,

kanpoan zuzentzen dute eta emaitzak ez dira ikastetxeetara eta ikasleengana itzultzen.

Ebaluazio diagnostiko zentsaletan, aldiz, ikastetxeetan, ikastetxeek eta ikastetxeentzat egiten

9

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!