23.08.2013 Views

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Testu motak

Testuen banaketaz gain (formatuaren arabera, gaiaren arabera, testuinguru

komunikatiboetan duen erabileraren arabera, helburu komunikatiboaren arabera eta abar),

helburu honi erantzunez, eta asmo komunikatiboan oinarritutako sailkapen-irizpidearen

arabera, ebaluazio honetan testu mota hauek proposa daitezke:

Faseak

5. HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAREN EBALUAZIOA, HIZKUNTZEN IKUSMOLDE BATERATUAREN ARABERA

• Elkarrizketak eta elementu deskribatzaileak izan ditzakeen narrazioa.

• Pertsonaien, egoeren eta tokien deskribapena.

• Jarraibideak eta argudioak izan ditzakeen azalpen-testua.

• Jarraibideak.

• Argudioak.

Planifikazio-fasea baloratuko da. Horretarako, ikasleak hitzen eta aurretiko ideien

zerrendarik edo gidoirik idatzi duen edo beste planifikazio-estrategiaren bat erabili duen

egiaztatu behar da. Nagusiki, testuaren erredakzioa bera baloratuko da. Proba honen bidez,

zaila izango da berrikuste-fasea baloratzea, testua berrikusi dela egiaztatzea oso konplexua

delako.

Testualtasun-irizpideak

Egokitasuna, koherentzia, kohesioa, zuzenketa eta komunikazio-baliabideen aberastasuna

aintzat hartuko dira.

Egokitasunak testuinguru jakin bateko arau sozialek hizkuntzan duten eragina kontuan

hartzen du, eta lana egokia den, hartzailea aintzat hartzen duen, eta erregistro egokia

erabiltzen duen kontuan hartuta baloratuko da.

Koherentziaren helburua testuak zentzua duten unitate gisa ulertu ahal izatea da, eta

alderdi hauek kontuan hartuta neurtuko da: ekoizpenak zentzu globala duen, eskatu den

testu motaren berezko egitura errespetatzen den, testua nola antolatzen den eta abar.

Kohesioak testuaren elementuen arteko lotura kontuan hartzen du. Testua ondo artikulatua

dagoen baloratuko da, puntuazioa, testuko adierazgailuak eta lokailuak, aditz-denborak

erabilera egokia eta erreferenteak erabiltzea aintzat hartuz.

Zuzenketak hizkuntzaren arauekin du lotura, eta aurkezpena (garbitasuna eta espazioaren

banaketa), letraren irakurgarritasuna (tamaina, lerrokadura eta abar), ortografia eta sintaxia

ditu aztergai. Euskararen kasuan, deklinabidearen kasuak eta aditzaren formak ondo

erabiltzen diren kontuan hartuko da.

Komunikazio-baliabideen aberastasuna edukiaren (irudimena…) eta formaren (hiztegiaren

aberastasuna…) arabera neurtuko da.

Kontuan hartuko diren alderdiak ondorengo taulan adierazten dira, horietako askoren

artean dagoen lotura estua ahaztu gabe.

43

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!