23.08.2013 Views

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

–Zer gertatu da? –galdetu dit emazteak urduri.

–Ez duzu ikusten? –diot arrunt etsita–. Hodia erre zaio.

Emazteak kolpetxo batzuk jo dizkio esku-ahurrarekin.

–Orain arte oso ondo ibili da.

–Ba… ez du konponketarik. Hobe dugu beste bat erostea.

Laster deseroso sentitzen gara. Argi dago: zereginik ez eta eserita egon beharra

ez da gauza ona guretzat. Emazteak kuxinei buelta eman eta bazterrak txukuntzen hasi

da, denbora zertan eman izateko. Nik egunkariak tolestu, erabilitako kikarak sukaldera

eraman eta eltxoen kontrakoa bota dut etxe osoan. Baina berehala gaude lehengo

moduan: egongela erdian zutik, elkarri begira, hildako ezezagun baten beilan egongo

bagina bezala.

–Zer egun da gaur? –galdetu diot.

–Asteartea.

–Bilketa eguna?

–Bai.

–Orduan, bota egingo dugu, traba egiten hasi baino lehen.

Amelik betaurrekoak erantzi, eta burutik banengo bezala begiratu dit.

–Orain?

–Zergatik ez? Ez duzu esan bilketa eguna dela?

–Bai ba. Baina berandu da, gizona, goizeko ordu biak ia.

Leihora atera eta eskuinetara begiratu dut, beheko kantoiaren aldera.

Hurbileneko argia hautsita dagoen arren, traste pila bat ikusten dut espaloiaren

ertzean. Baliteke azalik gabeko koltxoi bat izatea trafiko-seinalearen ondo-ondoan

dagoena.

–Nire ustez, ez dira oraindik pasatu.

Ardura handiz, atzeko kableak deskonektatu eta kafe-mahaiaren gainean paratu

dut hilkutxa antzeko aparailu zaharra. Bitartean, Amelik hala-moduzko motots batean

bildu du geratzen zaion ile eskasa, eta etxeko bata jantzi du kamisoiaren gainetik.

70

–Nabaritzen zait? –dio eskuinetara jiratuta–. Ez daramat ezer azpian.

–Zauden zaudenean. Berdin dio janzkerak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!