23.08.2013 Views

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

8. Ikasten ikasteko gaitasunaren,

autonomiako eta ekimen pertsonaleko

gaitasunaren eta gaitasun sozial eta

herritartasunaren ebaluazioa

Badira ikasleak hezteko funtsezkoak diren alderdiak eta gaitasun hauekin zerikusia dute.

Ondoren, lehen une honetan, ebaluazio diagnostikoan sartuko direnak laburki deskribatzen

dira.

Irakurtzea eta ikastea

Etapa honetan funtsezkoa da irakurketa menderatzea hezkuntza-prozesuan aurrerapena

bermatzeko. Ikasketa-tresnetako bat da eta ikasten ikasteko gaitasunaren ardatza da.

Irakurtzeko gaitasunak errendimenduzko proben bitartez ebaluatu badira ere, hemen,

besteak beste, jarrerekin, ohiturekin eta irakurle gisa duen balio subjektiboarekin lotura

duten beste alderdi batzuei buruzko informazioa biltzea da asmoa.

Informazioa bildu eta irakurketa ikasketa-tresna gisa ebaluatzea ere komeni da: hiztegiaren

erabilera, ikasleak zalantzak uxatu eta informazioa bilatzeko dituen baliabideak eta abar.

Eskolako lan-ohiturak

Ebaluazio diagnostiko honetan ikasleen hezkuntza-garapenerako funtsezkoak diren

alderdiak sartzea komeni da, hala nola eskolako lan-ohitura egokiekin lotutako guztia.

Ikasten ikasteko gaitasunari lotutako jarrerazko eta motibaziozko zatia da hau, eta azken

aldian garrantzi handia ematen zaio eskolako arrakasta azaltzeko faktore gisa.

Alderdi ebaluatuen artean, ikasteko eta ikasgelan lan egiteko zaletasuna, ikasgelan

egunean aritzeko egin behar duen ahaleginaren kontrola, eskolan ematen den denboraren

aprobetxamendua, ikasketa guztiak egunean eramateko eskola-bizitzaren antolaketa,

arretarako baliabideen kontrola, lanak etxean egiteko erantzukizuna eta abar.

55

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!