23.08.2013 Views

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Astearte gauetan

Gaua da eta emaztea eta biok ilunpean gaude telebista aurrean. Azken bolada

honetan berdin zaigu zer ematen duten. Ona edo txarra izan, ez dugu kanala aldatzen.

Kontua da oheratzeko unea ahalik eta gehien luzatzea, apur bat freskatu arte behintzat.

Gero etxe osoa zabaldu eta ahoz gora etzaten gara elkarren ondoan, sabai erdiko

arraildurari begira, miraria noiz gertatuko zain. Zaharrak gara eta loa zikoitz portatzen

da gurekin.

Bigarren filma amaitzear dagoenean, begiak itxi eta hasperen sakona egin du

emazteak.

–Nazkatuta nago, Xoan –esan dit–. Ezin dut umiliazio hau gehiago eraman.

Zurrun gelditu naiz. Horrela jartzen denean ez dakit zer egin benetan

animatzeko. Eskutik heldu diot.

–Laguntzea nahi duzu? Atzamar izerditsuak banan-banan askatu, eta buruari

eragiten dio goibel.

–Ez. Bakarrik moldatuko naiz.

–Ameli…

–Mesedez, ez nazazu okerrago sentiarazi.

Horixe da azkenaldiko bere esaldi faboritoa, horrekin zerbait konponduko balu

bezala. Baina ez nau engainatzen, korridoreko atera iritsi orduko negarrez hasi da.

Alferrik, ordea. Iazko apiriletik hona okerrera egin du nabarmen. Dagoeneko

ezin ditu esfinterrak behar bezala kontrolatu eta garai bateko harrotasuna galdu du.

Hirugarren adinak gordeta zizkigun sorpresetako bat. Zoritxarrez, hemendik aurrera

kontu zatarrak baino ez ditugu adituko: analisiak, biopsiak, diagnostiko ilunak…

Bainugelatik itzuli denerako, bukatua dago filma.

–Hiltzailea atxilotu dute? –galdetu dit Amelik, normaltasun plantak eginez.

–Ez dakit –erantzuten diot soinak goratuz–. Ez dut arreta jarri.

Eta egia da. Biziki saiatu arren, ez dut amaiera gogoratzen. Bazegoen hiltzailerik?

Bazen biktimarik? Irudi zurrunbilo nahasi bat baino ez dabilkit buruan. Ezer argirik ez.

Segituan ahazten zait guztia. Baina ez da hain egoera tragikoa, denborarekin ohitu naiz.

Honetan, telebista zirtaka hasi da. Gero, eztanda moduko zarata bat egin eta

puntutxo distiratsu bat baino ez da geratu pantaila ilunean.

–Kaka!

Ezkerretara makurtu, eta ondoko lanpara piztu dut.

69

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!