23.08.2013 Views

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN ESPARRU TEORIKOA. Bigarren Hezkuntza

50

ikasleak konturatu behar du eskura dituen datuekin egoerari erantzuteko gai den ala

informazio eta datu gehiago beharko dituen. Prozesu honetan, egoera errealari buruzko

informazioak bide ematen dio informazio horren “matematizazioaren” hasierari. Prozesu

honetan, ikasleak datuak bildu behar ditu eta problemaren planteamenduari ekin behar dio.

b) Ezagutzak eta arrazoibide matematikoa aplikatzea, emandako problemak ebazteko.

Aplikaziorako galderak problemak ebazteko eskuratutako ezagutzak erabiltzeko ahalmenari

buruzkoak dira. Aurreko prozesuan egoera errealaren “matematizazioa” hasten zen,

eta prozesu honetan, aldiz, termino matematikoetan itzultzen da: hau da, emandako

egoera kontzeptu eta eskema matematikoen arabera adierazten eta antolatzen da, ebazteko

estrategiak aukeratzen dira, eragiketak egiten dira eta ebazpena lortzen da.

c) Egindakoa baloratzea, argudiatzea, gogoeta egitea eta komunikatzea.

Prozesu honek matematizazioaren zikloa ixten du. Ikaslea erantzunak baloratzeko gai

den egiaztatzeko galderak sartuko dira (egiazkotasun maila, problema errealarekiko egokitzapena

eta abar); gainera, argudioari buruzko galderak ere sar daitezke, horretarako

informazio eta datu matematikoak erabiliz. Azkenik, prozesu honetan, emaitza edo

ondorioren bat lortzeko prozesuaren inguruko gogoetari buruzko galderak egiteko aukera

ere badago.

Taula honetan prozesu eta elementu nagusiak ikus daitezke modu sintetikoan:

PROZESUEN TAULA

a) Egoera ulertzea.

• Irakurritako testua ulertzea.

• Egoera testuan deskribatzen den bezala ulertzea.

• Informazio esanguratsua identifikatzea.

• Eskura dagoen informazioa baloratzea (nahikoa?...).

• Matematizazioaren hasiera (irudikapen-prozesua...).

b) Ezagutzak eta arrazoibide matematikoa aplikatzea, emandako problemak

ebazteko.

• Egoera termino matematikoetan itzultzea.

• Egoera ebazteko ezagutza matematiko egokiak mobilizatzea eta identifikatzea.

• Testuingurura egokitutako arrazoibide matematikoa.

• Ebazpen matematikoa.

c) Egindakoa baloratzea, argudiatzea eta gogoeta egitea.

• Ebazpena egiaztatzea (sinesgarria al da?).

• Argudiatzea, lortutako emaitzatik eta balizko beste testuinguru batzuetan

aplikatzea.

• Erabilitako prozesuari buruzko gogoeta.

• Komunikazioa.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!