23.08.2013 Views

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

5. HIZKUNTZA-KOMUNIKAZIORAKO GAITASUNAREN EBALUAZIOA, HIZKUNTZEN IKUSMOLDE BATERATUAREN ARABERA

Argumentuaren haria (horrela esaterik badago), dramatikoa baino gehiago logikoa da,

adin hauetara egokitutako zenbait azalpeneko testuk narrazio laburren edo

mikronarrazioen antza duten pertsonaia eta egoerak izan arren; kausazko eta helburuzko

loturak dira nagusi (zergatik, zertarako eta abar). Adin horretara egokitutako azalpenezko

testuen ohiko egituraren ezaugarri nagusia, planteamendua, gaiaren garapena eta

ondorioa izatea da. Planteamenduan, gaia aurkezten da eta gai hori zer ikuspegitatik

landuko den esaten da. Ondoren, garapen logiko eta progresiboa dator, ideien arteko

lotura egiteko irizpide zehatza erabiltzen duena. Azkenik, ondorioan, azalpenaren

alderdi garrantzitsu eta esanguratsuenak ematen dira.

Aurretiko ezagutza eta esperientziek garrantzia handiagoa dute testu mota honetako

testuak ulertzeko, baina zikloko edukietatik kanpo dauden ezagutzak eskatzen ez

dituzten testuak aukeratuko dira.

c) Jarraibideak

Jarraibide errazak izango dira, nahiz eta kasu batzuetan halako konplexutasun maila bat

izan dezaketen. Beti ere arreta handiz irakurri beharko dira. Testu hauek ulertzean,

ikasleek hitzak irudi mentaletara ez trukatzea izan ohi da arazoa. Errezetak, aparatuen

funtzionamendua, jostailu bat nola muntatu, funtzionamendu-arauak eta abar izaten

dute hizpide. Testuak linealak izango dira eta ez dute luzera handirik izango. Testu

zabalago batean txertatuta egon daitezke.

d) Deskribapenak

Narrazio-testuetan deskribapen zatiak sartu ahal izango dira edo testu deskribatzaile

independenteak erabiliko dira. Testu literarioa ulertzea, irakurleak deskribatzen den

pertsona edo lekua aztertzea da. Ikuspegia literarioagoa edo prosaikoagoa izan daiteke,

edonola ere, ulermena hitzez hitzeko ulermena baino haratago doa.

e) Argudioak

Testu hauei esker, argudio eta arrazoien bidez, errealitatearen alderdi bat modu

arrazoituan ulertu eta ulertarazi dezakegu. Testu hauen bidez, konbentzitzea, iritzi edo

ikuspegi bat sostengatzen duten arrazoiak ematea dugu xede.

Argudioak irakurtzeak irakurketa kritikoa eta, bereziki, edukia aurretiko ezagutzen eta

beste iturri batzuetatik jasotako informazioaren arabera baloratzea eskatzen du.

f) Testu etenak

Azalpen-testuetan txertatuta ager daitezke, edo berezko izaera eduki. Formatuaren

arabera, hainbat motatakoak dira: koadroak eta grafikoak, taulak, diagramak, mapak,

inprimakiak eta abar.

Testu hauek ulertzeko irakurketa ez linealaren estrategiak erabili behar dira, informazioa

modu globalagoan eta erlazionatuagoan bilatzea eta interpretatzea ahalbidetzen baitu.

Aurreko guztia kontuan hartuta, zorrotz jokatuz, ezingo genuke ikasleak testua ulertu

duen ala ez ondorioztatu, soilik erantzun zuzen eta okerrei erreparatuz. Akatsak bananbanan

aztertu beharko lirateke, testua ulertu den eta zenbateraino ulertu den

ondorioztatzeko. Ez da berdin galdera literalei edo globalei eta inferentzia eskatzen

41

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!