23.08.2013 Views

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN ESPARRU TEORIKOA. Bigarren Hezkuntza

2.3 Egoerak eta testuinguruak

22

Gaitasunen ebaluazioan kontuan izan behar den hirugarren elementuak egoerarekin eta

testuinguruekin du zerikusia. Egoera hitzak ikasleen bizitzako pertsona, gizarte, eskola edo

komunitate mailako inguruabar eta errealitateen bilduma esan nahi du. Hortaz, hainbat

egoera mota bereiz daitezke:

• Pertsonalak

• Komunitate eta gizarte mailakoak

• Eskola eta hezkuntza mailakoak

a) Egoera pertsonalak

Oinarrizko gaitasunetako batzuk egoera pertsonaletan aplikatzen dira, hala nola posta

elektronikoa, fikziozko obrak eta abar irakurtzea (komunikaziorako gaitasuna) eta artelan

bati begiratzea (kultura eta arterako gaitasuna).

b) Komunitate eta gizarte mailako egoerak

Oinarrizko gaitasun ia guztiak eremu sozial eta kolektiboan erabiltzen dira. Horien

artean, egoera batzuk bereizi behar dira, besteak beste, aisia, bizitza publikoa eta

komunikabideak.

c) Eskola eta hezkuntza mailako egoerak

Atal honen barruan daude arlo akademikoarekin, eskolatze-aldian zehar ikasten segitu

ahal izateko beharrezko ikaskuntzekin zerikusia duten egoera guztiak.

Testuinguruak

Oinarrizko gaitasunen ebaluazio-probetan, egoerak aintzat hartzeaz gain, itemak txertatzen

diren testuinguru jakinak ere kontuan izan behar dira. Hortaz, adibidez, proba batek autolasterketa

izan dezake hizpide eta horri buruzko galderak plantea ditzake. Bada, kasu

horretan lasterketa testuingurua da.

Testuinguruek hainbat baldintza bete behar dituzte, esaterako:

• Ikasleen bizipenetatik hurbil egon behar du.

• Ikaslearengan motibazioa eta interesa sortu behar du, ebaluatutako prozesuetan

engaia dadin.

• Diskriminazioa eta indarkeriaren gorespena dakarten testuinguruak eta une horretan

ikasleren batek jasan ditzakeen bizitzako egoerak (gaixotasunak, heriotzak eta abar)

saihestu behar dira. Testuinguru horiek didaktika mailan zentzua izan dezaketela

kontuan hartu behar da, irakasleek alderdi hori hezkuntza mailan lantzeko aukera

duelako, baina, kanpoko ebaluazio-egoeran, ikasleari alferrikako arazoak ekar

dakizkioke.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!