23.08.2013 Views

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

9. Proben ezarpena eta zuzenketa

9.1 Ezarpena

Emaitzen fidagarritasuna bermatzeko errespetatu beharreko baldintzetako bat, ikastetxe

eta ikasgela guztietan probak baldintza beretan ezartzea da. Horretarako, bi printzipio

hartzen dira kontuan:

1. Ezartzaile guztientzako ezarpen-arau estandarrak izatea.

2. Ezartzailea ikasle-taldeari eskolak eman ohi dizkion pertsona bera ez izatea.

Hezkuntza Ikuskaritza Zerbitzuak derrigorrez bete beharko diren ezarpen-arauak

argitaratuko ditu ezartzaile guztientzat.

Ezartzaileari dagokionez, Ikastetxeak ikastaldeari eskolak ematen ez dizkion pertsona bat

izango dela bermatzeko sistema erabakiko du. Hauek dira egokitzat jotzen diren pertsonak:

a) Ikastetxeko orientatzailea.

Ebaluazio estandarizatuak burutzeko prestakuntza psikopedagogiko handiena duen

pertsona da. Profilaren ezaugarriak betetzen ditu: ikastaldeari ez dizkio eskolak

ematen eta, gainera, Ikastetxeko profesionala da. Orientzatzaileak maiatzeko bigarren

hamabostaldian burutuko diren lan hauek aurreikusi behar ditu urteko planifikazioan.

b) Ikasketa-burua edo departamentu-burua.

Orientatzaileak lan hau egiteko aukerarik ez balu, ikasketa-burua edo

departamentu-burua izango litzateke eginkizun horretarako pertsona egokia, beti

ere, ikastaldeari eskolarik ematen ez badio.

c) Taldean eskolak ematen ez dituen irakasle bat.

Hauxe da hirugarren aukera, lehentasunaren arabera. Edozein arrazoi dela medio,

aurreko proposamena ez bada posible, ezartzailea ikastaldeari eskolak ematen ez

dizkion irakaslea izango da.

Arrazoi bereziak direla medio, ezartzailea ikastaldeari eskolak ematen dizkion

tutoreak edo beste irakasle batek izan behar badu, txostenetan islatuko da, eta

ebaluazio mota honetarako estandar nazionalak eta nazioartekoak ez direla kontuan

hartu esango da.

57

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!