23.08.2013 Views

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN ESPARRU TEORIKOA. Bigarren Hezkuntza

26

■ Nafarroako Hezkuntza Sistemaren berezitasunak testuinguru nazional eta europarrean

Nafarroako hezkuntza-sistemak ebaluazio diagnostikoaren ikusmoldean eragina izan

behar duten berezitasunak ditu. Batetik, hizkuntza-ereduak daude eta, bestetik,

Atzerriko Hizkuntzek lehentasuna dute (Europako 2010erako xedeekin eta europar

orientabideekin bat eginez). Horregatik, hizkuntzen ikusmolde bateratuak azpimarratzea

komeni da. Hortaz, ebaluazio honetan trataera berezia eskaintzen zaie curriculumeko

hizkuntzei.

■ Kanpo- eta barne-ebaluazioetako praktikak eta ohiturak

Zikloen amaieran hobekuntza-planei lotutako kanpo- nahiz barne-ebaluazioak egiteko

tradizioak norabide berean jarraitzea gomendatzen du, Ikastetxeen hobekuntzarako eta

ebaluaziorako kultura sortzeko oso positiboak izan direlako. Beraz, lehenago egindako

ebaluazioei esker bildutako esperientziaren arabera, ildo berean jarraitzea komeni da.

■ Bateragarritasuna beste ebaluazio nazionalekin eta nazioartekoekin

Azkenik, kontuan hartu diren arrazoien artean, ebaluazio hau beste ebaluazio

nazionalekin eta nazioarteko ebaluazioekin batera joateko egokitasuna nabarmendu

behar da. Zehazki, LOEren 29. artikuluak hau dio ebaluazio honi buruz: “Ebaluazio

horren erreferentziazko esparrua Lege honen 144.1 artikuluan ezarritako diagnostikoebaluazio

orokorrak izango dira”. Era berean, koherentzia bilatu da nazioarteko

ebaluazioen esparru teorikoekin, nagusiki hamar urtekoen irakurketa ebaluatzen duen

PIRLS ebaluazioarekin, eta hamabost urtekoen irakurketa, eta matematikarako eta

zientziarako gaitasuna ebaluatzen duen PISA ebaluazioarekin.

Oinarrizko gaitasunen alderdi ebaluatuak

Oinarrizko gaitasunek curriculuma bideratzeko aukera markatzen duten ezagutza, jarrera

eta trebetasun oso konplexuak biltzen dituzte. Hala ere, ebaluazioari begira, lehenago ikusi

bezala, irizpide batzuen arabera zenbait alderdiri lehentasuna ematea gomendatzen duten

zailtasun bereziak dakartzate. Aukeratutako alderdiak ez dira soilik eremu kognitibo eta

intelektualari buruzkoak, eta jarrerekin, ohiturekin eta balioekin zerikusia duten

lehentasunezko alderdiak ere jasotzen dira. Oinarrizko gaitasunen multzoaren alderdi

hauek lehenetsi dira:

■ Arreta, zehaztasuna

Ohitura hau erantsi da eskolako lanaren oinarrian dagoelako eta oinarrizko hainbat

gaitasunen parte delako. Erabilitako hainbat probaren oinarrian dago. Paper eta

arkatzezko probetan ez da modu berezian ebaluatzen, eta horiek burutzeko baldintza da.

Irakasleek, behaketaren bidez, xehetasun handiagoz ebaluatzen dute.

■ Egoerak eta testuak ulertzea

Testuak ulertzea hizkuntza-komunikaziorako gaitasunean garrantzia handiko alderdia

da. Nagusiki, entzunez eta irakurriz lortzen dugu informazioa. Horregatik, garrantzitsua

da irakurketa arlo guztietan sartzea, informazioa eta ezagutza lortzeko tresna gisa. Arlo

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!