23.08.2013 Views

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN ESPARRU TEORIKOA. Bigarren Hezkuntza

dituzte, ikastetxe barruko langileek aplikatzen dituzte eta zuzendu ere barruko langileek

zuzentzen dituzte, betiere teknikoki fidagarriak eta baliagarriak diren datuak lortzea

ahalbidetzen duten baldintza teknikoetan.

Argi dago ebaluazioa gaitasunak kontuan hartuta egiteko agindu arauemailea betetzea zaila eta

konplexua dela. Gaitasunen ebaluazioa ikusmolde berritzailea eta benetako erronka da

Hezkuntza Administrazioentzat, pixkanaka bidea garbitu duten esperientziak egon arren.

Nagusiki, PISA eta PIRLS nazioarteko ebaluazioak dira ikusmolde horrekin lanean ari direnak.

Errealitate honek argi eta garbi eragiten die maila nazionalean egiten diren ebaluazio

diagnostiko orokorrei nahiz Autonomia Erkidegoetakoei.

Dena den, oinarrizko gaitasunak curriculumaren barruan daudenez, beharbada, curriculumaren

pisuak gehiago baldintzatzen ditu gure ebaluazioak nazioartekoak baino. Izan ere, diseinatu

diren probek curriculumen edukien xedeak eta ebaluazio-irizpideak oso kontuan hartu dituzte,

gaitasunen eta curriculumen artean nahi ez dugun desadostasuna gerta ez dadin. Kontrara,

gaitasunak curriculumeko elementu gisa gehitzeko LOEren ebazpenak beharrezko harreman

hori bermatzen du.

Oinarrizko gaitasun batzuek lotura estuagoa dute arloen zenbait ikuspegirekin, eta beste

batzuek, aldiz, ez dute lotura berezirik arlo zehatzekin; edo, beste modu batera esanda, arlo

guztiekin dute lotura, hala nola “ikasten ikasteko” edo “autonomia eta ekimen pertsonaleko”

gaitasunekin, bi adibide eredugarri ipintzearren.

Ebaluazioa eta paperaz eta arkatzez egindako errendimenduko probak parekatzeko ohiturak

egoera zaila sortzen du azken horiekiko, tresna hauekin ezin baitira ebaluatu. Sarri, tradizioak

eta ebaluatzeko ohiturek gehiegi baldintzatzen dituzte “ebaluatu beharrekoaren” gaineko

erabakiak.

Hezkuntza Departamentuak gaiari buruzko ikuspegi integratzailea du. Gaitasun bat

garrantzitsua bada hezkuntzaren ikuspuntutik, ebaluazio diagnostikoak kontuan izango du,

neurriak zailtasunak eta arazo teknikoak ekarri arren.

Horregatik, Nafarroako ebaluazio diagnostikoaren ikusmoldean, ez dira soilik paperez eta

arkatzez egiteko probak aurreikusten, eta ebaluazio-tresna konplexuagoak ere sartzen dira, hala

nola galdera-sortak eta behaketa-eskalak.

Ebaluazio hezigarria denez, ikasleari laguntzeko neurriak hartzeko balio behar dute emaitzek.

Ez dira mailako proba objektibo soilak. Gainera, irakasleei eta gurasoei informazio baliagarria

eskaintzen diete oinarrizko gaitasunen garapen mailari buruz.

Oinarrizko zortzi gaitasunak ebaluatzea gehiegizko ahalegina litzateke. Horregatik, azkenean,

proba sinpleak lortzeko ahalegina egin da, ikasleentzat zein irakasleentzat astunak izango ez

direnak.

Hortaz, proba bakar batean, probaren gaitasun nuklearraz gain, beste hainbat gaitasun ere

ebalua daitezkeela ulertu behar da, oinarrizko gaitasun bakoitzeko berariazko probak ezarri

ordez. Ikus dezagun adibide bat. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasunaren barruan, testu

idatzien ekoizpena ebaluatzeko proba bat dago; bada, edukia kultura eta arterako gaitasunaren

alderdiak lantzen dituen narrazio labur bat nahiz deskribapen bat izan daiteke, edo

ikastaldearen lana eta giroa positiboki antolatzeari buruzko jarraibide-testu bat idatz dezaten

eska dakieke (gaitasun soziala eta herritartasunarekin edo autonomiarako eta ekimen

pertsonaleko gaitasunarekin lotura nabarmena duten alderdiak). Irakurketa-probaren kasuan,

ingurune fisikoa ezagutzeko eta harekin elkarrekintzan jarduteko gaitasunarekin zerikusia duen

azalpen-testua aukera daiteke.

10

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!