23.08.2013 Views

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

130

Mattin martetarraren kondaira

Mattin martetarrak ikuskapenerako ontzian lur hartu

zuen oihan batean. Gaua hotza zen eta berotzeko beharra

zuen. Mattin inguru arrotzean zegoen eta ez zuen hotzetik

babesteko baliabide propiorik. Ingurura begiratu eta ikusi

zuen bera bezain azkarrak ez ziruditen izaki batzuk

bildurik zeudela objektu zilindriko gori batzuen inguruan.

Marteko atmosferan ez dago oxigenorik eta, beraz, ez da

surik, ez behinik behin Lurrean ezagutzen dugun

bezalakorik. Mattin ahal zuen guztia taldera hurbildu zen,

bere burua erakutsi gabe. Konturatu zen zilindro gorien multzo hark nahiko bero botatzen

zuela, hotzik ez pasatzeko adinakoa (kanpamenduko sua zen hura). Mattinek pentsatu zuen

halako zilindro batzuk lortzerik bazuen ez zuela hotzik pasatuko. Baina, nola lortu?

Lehenik, itxaron zuen lurtarrak beren kanpadendetan sartu arte. Gero, zilindro multzo

hartara hurbildu zen, isilik, zenbait enbor alde hotzetik hartu zituen eta espazio-ontziaren

ondora eraman zituen. Laster sartu zen berotan eta bere martetar zientziaren goren mailaz

harro sentitu zen.

Hala ere, bere zoriontasunak ez zuen luze iraun.

Zilindroak moteltzen hasi ziren; gaua oraindik hotza zen.

Pentsatu zuen lurtarrek sua elikatu zutela eta sugarrek

ateratzen segitzen zuten. Zer egin beharko zukeen

Mattinek bere sua elikatu ahal izateko? Marten ikasitako

zientziak ez zion horretan askotarako balio. Baliozko

erantzun bakarra saiakuntzak emanen ziokeen.

Material oro bildu eta sutara botatzen hasi zen. Aldi berean, gertatzen ari zena koaderno

batean anotatzen zuen. Honako hauek dira bere oharrak, itzuli ondoren:

OBJEKTUAREN IZENA OHARRAK

Zuhaitz adarra Ongi egiten du su lehorra badago.

Zutoina Ongi egiten du su.

Gomazko hodia Su egiten du, baina airea zikintzen du. Jasangaitza zait.

Dinamita detonagailua A zer hondamendia! Ez erabili etorkizunean.

Harkaitz handiak Ez dute surik egiten. Berotu egiten dira soilik.

Beirazko esferak Ez dute surik egiten. Hautsi egiten dira.

Zurezko makila Ongi egiten du su.

Koadernoko datuak berrikustean, Mattin konturatu zen su egiten zuten objektu guztiak

zilindrikoak zirela. Honako hipotesi hau anotatu zuen:

“Objektu zilindriko guztiek su egiten dute”.

http://www.portaleso.com/. Egokitua eta itzulia.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!