23.08.2013 Views

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

EBALUAZIO DIAGNOSTIKOAREN ESPARRU TEORIKOA. Bigarren Hezkuntza

2.1 Ezagutzen garrantzia

Ezagutzek eginkizun garrantzitsua dute oinarrizko gaitasun guztien erabilpen zuzena bermatzean.

Helburua ez da diziplinaren ikuspegitik diren ezagutza garrantzitsuenen lagin bat

ebaluatzea, ezta derrigorrezko etapan zehar ikasleek metatu dezaketen ezagutza guztia

kontabilizatzea ere. Aitzitik, ikasleen ahalmen hauek egiaztatzea du xede:

• Eskuratutako ezagutzen artean garrantzia dutenak identifikatzea, egoera zailak edo

ezezagunak konpontzeko.

• Horiek erabiltzea, egoera zehatzean aplikatuz eta transferituz.

• Ezagutza horiek afera konpontzea ahalbidetzen duten baloratzea.

Helburua ez da curriculumaren arloen edukien egitura gaitasun bakoitzean errepikatzea;

aitzitik, zientzia-diziplinetako ezagutzak egituratzen diren arloen “ideia nagusiak” edo

“eremu nagusiak” seinalatzea da asmoa, ikasleengandik gertuen dauden errealitateak eta

arazoak, oraingoak nahiz etorkizunekoak, azaltzeko gaitasunaren arabera.

Gaitasunen edukiak aukeratzeko irizpideak

Ideia nagusi edo eremu nagusi horiek aukeratzerakoan, irizpide hauek kontuan hartuko

dira:

■ Ikasleen bizitzako eguneroko egoeretan moldatzeko garrantzia (maila pertsonalean, familia

mailan, komunitate mailan, gizarte mailan, eskola mailan eta abar).

■ Aukeratutako ezagutzek gizartean duten indarra. Ez soilik gaur egun, baita etorkizun hurbilera

begira ere (hurrengo hamarkada, esaterako).

■ Eguneroko bizitzan garrantzia handiena duten prozesu zientifikoetako batzuetan duten

inplikazioa (Natura Zientziak, Gizarte eta Giza Zientziak eta abar).

■ Oinarrizko gaitasun bakoitzak jasotzen dituen prozesuetan dagoen inplikazioa.

2.2 Prozesuak ebaluazioaren elementu egituratzaile gisa

20

Oinarrizko gaitasunen ebaluazioari koherentzia emateko, komeni da gaitasun bakoitzak

hartzen dituen prozesuak finkatzean, guztiek eskema komuna izatea. Ondoren, proposamen

orokorra aurkeztuko da, gero kasu bakoitzera egokitu eta zehaztuko dena.

“Prozesu komunen” proposamen honek hauxe izango du kontuan:

1. Nazioarteko ebaluazioen esparru orokorrak.

2. Oinarrizko dekretuen Eranskinetan jasotako etaparen curriculuma.

3. Europan zehaztutako gaitasun nagusiak.

4. Curriculumaren tradizioa eta irakasleen ohitura egokiak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!