23.08.2013 Views

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

APOLO 13 “Houston, arazo bat dugu”

1970eko apirilaren 11n, larunbatarekin, 14:13an (tokiko orduan), Apolo 13 espazioontzia

Ilargira abiatu zen. Ilargirako bidean, Lurretik 320000 km-ra zegoenean, 2

zk.dun oxigeno-depositua lehertu zen eta horrek 1 zk.dun deposituan matxura eragin

zuen. Tresnen irakurketek erakutsi zuten oxigeno-deposituetako bat oso-osorik hutsik

zegoela eta bigarrena husten ari zela. Oxigenoa ezinbestekoa zen argindarra, ura,

oxigenoa eta argia ematen zuten erregai-zelulen funtzionamendurako. John Swigert

astronauta izan zen, lurreko NASAren kontrol-gunera deituz, "Houston, arazo bat

dugu" esaldi triste eta ezagun hura esan zuena.

Gene Kranz NASAren hegaldiko zuzendariak eta hegaldiko ingeniariek agintemoduluan

eskuragarri zegoen energiari buruzko kalkuluak egin zituzten.

Hondatutako moduluan jarraitzea ezinezkoa zela ikusi zuten eta, ondorioz,

astronautei eskatu zieten aginte-modulua utzi eta ilargi-modulura igarotzeko,

hondatutako moduluan gelditzen zen energia guztia aurreztu ahal izateko, jakin

baitzekiten hondaturik bazegoen ere Lurrera itzultzeko ezinbestekoa izanen zela

modulu hura. Misioa bertan behera uztea (bere helburuari dagokionez) eta

tripulatzaileak itzultzea erabaki zuten.

LEM edo ilargi-modulua diseinaturik zegoen barnean bi astronauta 45 orduz

hartzeko, baina hiruk sartu behar izan zuten 90 orduz. Oxigenoa ez zen arazoa, ilargimoduluko

depositukoarekin eta ilargi inguruko paseoetan erabili behar ziren

jantzietan zegoenarekin behar zutena baino gehiago izanen bailukete. Bestalde,

itsasoratzerako larrialdietarako botiletako oxigenoa ere hor zegoen.

Karbono dioxidoa (CO 2) ezabatu behar zen eta hori zen arazoetan garrantzitsuena.

Karbono dioxido hori suntsitzeko, litio hidroxidoa zuten irazkietan igarotzen zen

airea (litio hidroxidoak CO 2-a xurgatzen du). LEMa bi pertsonak bertan bi egunez

egoteko prestatu zen eta orain hiru pertsonak lau egunez egon beharko zuten.

Ondorioz, LEMeko irazkiek ez zuten sortutako CO 2-aren soberakina suntsituko eta

aginte-modulukoak ez ziren LEMekoetara egokitzen. Gorabehera izan eta egun eta

erdira, CO 2 bidezko kutsadura-mailaren berri ematen zuten argiek erakutsi zuten

maila arriskutsuetara iristen ari zela. Lurrean, bestalde, ingeniariek asmatu zuten

LEM aginte-moduluko irazkiak nola egokitu eta horren berri eman zieten

astronautei; hala konpondu zen CO 2-ren soberakinaren arazoa.

Bidaia oso deserosoa izan zen. Hala ere, gertatutako arazo guztiak gorabehera,

tripulazioa Ozeano Barean itsasoratu zen onik, Samoatik hurbil, 1970eko apirilaren

17an, zentro espazialaren eta munduaren gozamenerako.

“Hacia un enfoque de la educación en competencias” artikulutik hartua, egokitua eta itzulia (145.-148. or.).

Hezkuntza eta Zientzia Kontseilaritza. Asturiasko Printzerriko Gobernua.

127

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!