23.08.2013 Views

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

GURASOENTZAKO GALDERA-SORTA Ebaluazio diagnostikoa

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

76

Txinako musikari bati kendutako biolina itzultzeko eskaera

Iñaki Azkuna Bilboko alkate jauna:

Kalean biolina jotzen duen herritar baten biolin soinua entzutea edonorentzat da

mesedegarria. Baina, ikusten denez, Bilboko Udalak ez ditu gauzak horrela ikusten, eta,

ondorioz, ez digu utzi nahi kultur espresiobide natural eta berezko horiez gozatzen.

Bestalde, Bilboko udaltzainek (eta haien buru zaren Iñaki Azkuna alkate jaunak) kaleko

musikarienganako errespetu gutxi erakutsi dutela uste dut; izan ere, Txinako herritar

bati, Bilboko kaleak alaitzen zituen horri, eskerrak eman beharrean, biolina kendu eta

isuna jarri diote.

Egoera tamalgarri honen aurrean ondorengoa eskatzen dizut:

- Txinako musikari horri biolina itzultzeko.

- Txinako herritar horri eta kultura kaleratzen duten guztiei Bilboko herritarroi

egiten diguten mesedea eskertzeko eta, beraz, kaleetan lasai jotzen utz

diezaiezuela.

- Kulturarekiko miresmen handiagoa izan dezazula eta espresiobide naturalak

eragotzi beharrean indartu egin ditzazuela. Guggenheim eta Euskalduna ondo

daude, baina sentiberatasunak eta kulturak kaleetan ere egon behar dute;

bestela, gero ez gaitezen damutu Bilboko herritarrak ez direla museotara edo

kulturara hurbiltzen: nola hurbilduko gara kultur espresiobide txikiena ere ito

egiten badigute? Nolako sentiberatasuna espero daiteke kulturarekiko

kontrolpean bizi den herri batengan?

Besterik gabe, benetako pertsonek batzuetan gauzak gaizki egiten badute ere barkamena

eskatzen eta atzera egiten badakitela gogoratu nahi dizut.

Nik zuregandik hori espero dut; Txinako herritarrari (eta Bilboko herritar guztioi)

barkamena eskatu eta biolina itzul diezaiozula, hain zuzen ere. Esperantza dut hau

guztiau errore makur bat izan dela, pentsatu gabe egin den ekintza tristea. Hala izan

bedi.

Aldez aurretik milesker zure arretagatik.

“Txinako musikari bati kendutako biolina itzultzeko eskaera”

BERRIA. 2008ko apirilaren 9koa.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!