24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Fermin Irigoien q Berriozarko zinegotzia

«Txupinazoan ez zuen inork deliturik ikusi». Berriozarko festen

hasieran terrorismoa goratu izana egozten die ezker abertzaleko hiru

hautetsiei Auzitegi Nazionalak. Uztailaren 13an izango da epaiketa.

«Gure aurkako epai bat

eskubide murrizketa

handia litzateke»

Joxerra Senar Iruñea

Asteartean, Fermin Irigoien, Ezekiel

Martin eta Izaskun Cebrian

epaituko dituzte Espainiako Auzitegi

Nazionalean, iaz Berriozarren

(Nafarroa) festen hasieran

terrorismoa goratu izana leporatuta.

18 hilabeteko espetxe zigorra

eta 10 urteko kargugabetzea

eskatu du fiskalak. Fermin Irigoien

(Iruñea, 1966) «nahiko ezkor

dago». «Asmo politikoko epaiketa»

izaki, ez du uste kargurik

gabe libre utziko dituztenik.

Zer gertatu zen Berriozarko festen

hasiera hartan?

Hasteko, guri zegokigun txupinazoa

botatzea. Abuztuan, horren

aurkako ekimen bat bultzatzen

hasi zen UPN, prentsan. Osoko

bilkura batean, aurrera atera zen

txupinazoa guk ez botatzeko proposamena.

Ez genuen nahi tentsioa

zabaltzerik, eta alkateari

konpartsako kiliki beltzak botatzea

proposatu genion. Txupina-

zoa lasai-lasai joan zen. Ez genion

uko egin nolabaiteko protagonismoa

izateari, eta kilikiaren ondoan

jarri ginen. Izaskunek ia ikusten

ez zen ikurrin bat zeraman,

eta Ezekielek, presoak etxeratzeko

bandera bat. Sekulako komunikabide

pila zegoen, hori bai. Kataluniako

telebista batek elkarrizketa

egin nahi zuen, eta nik

galdetu nien: «Zertara zatozte hona?

Zerk erakarri zaituzte?» Txupinazo

bat besterik ez zen.

Denboran atzera eginez gero,zerbait

aldatuko zenuke?

Ez. Ez dago nire esku, baina aldatuko

nuke Sergio Sayasek [UPNko

zinegotzi eta parlamentariak]

UPNko prentsa ardura ez izateko

eta abuztuan albiste lehorterik ez

izateko. Azken finean, arrazoi horiek

eragin dute kanpaina horrek

oihartzun handiegia izatea.

Akusazioak hain larriak ez balira,

txantxa emango luke festetako kontuak

epaitegietan amaitzea.

Horrelako trantze batean ez ba-

geunde, barre egingo genuke.

Akusazioak nahiko larriak dira.

Hamar urteko kargugabetze hori

erabatekoa da, ez soilik kargu publikoa

izateko, baita administrazioan

lan egiteko ere. Dena den,

kargugabetze politikoak eragin

pertsonalik ez du izango. Ezker

abertzalearen izenean aurkeztu

direnek ez dute aukerarik berriro

ere beren burua aurkezteko.

Epaia aldekoa izanda ere, ez dut

uste bozetan aurkezteko aukerarik

izango dugunik.

Zeren bila ibili da UPN?

Badira bi helburu. Bata, pertsonala,

Sergio Sayasen aldetik. Hauteskunde

egunetik saiatu da herriko

alkatea izaten, eta ez du lortu.

Herri borondatea aldatu

nahian dabil, eta gu udaletik botatzea

lortuko balu, bestelako

gehiengo bat edukiko luke. Horrez

gain, presoen argazkien aurkako

testuinguruan kokatu behar

da. Edozein aitzakiarekin, ezker

abertzalearen aurka jotzen

zuten. Ikusten da berdin zaiela

zein den aitzakia edo kaltetua.

Kontua da ezker abertzalea bakartzea.

Auzitegi Nazionalak atzera bota berri

du Iruñeko bi peñen aurka terrorismoa

goratzearen inguruko akusazio

bana. Erreferentzia izan liteke?

Ez dakit.Ongi hartzen dut kasu

hori, bide onetik doalako, baina ez

dut uste erabateko parekotasunik

duenik. Erakusten du badela

giro bat, guztiak ez duela balio.

Herritarrei zer mezu ematen diezu?

Garrantzia ematen diet esparru

politiko guztietako jendeak babe-

2010eko uztailaren 9a, ostirala berria 11

Euskal Herria ‹ Harian

IÑIGO URIZ / ARGAZKI PRESS

sa eman digulako. Oso argi ikusi

da zer-nolako desoreka dagoen leporatzen

dizkiguten karguen eta

ikusi zutenaren artean. Txupinazoan

ez zuen inork deliturik ikusi.

Kasua aurrekaria izan daiteke?

Eskubide zibil eta politiko asko

ari dira urratzen. Berdin zaie hori

egitea, baina guretzat oso larria

da. Gure aurkako epai bat eskubide

murrizketa handia litzateke.

Jendeari eskatzen diogu adi egoteko,

zeren jokoan ez dago zer gertatuko

zaien Fermini, Ezekieli eta

Izaskuni. Beldurra zabaldu nahi

dute.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!