24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Joxerra Senar Iruñea

Iruindar guztiek dituzte gogoan

1978ko sanferminak. «Non zeunden

egun hartan?» ohiko galdera

izaten da, baita garai hartan

haurtxoak baino ez zirenen artean

ere. Frankismo osteko urte

ilunetako Iruñea konbultsioduna

izan zen hilketaren testuingurua.

Urte hartan, uztailaren 8a larunbata

egokitu zen. Zezen-plazan

peñek Amnistia osoa eskatzen

zuen kartel erraldoia ateratzen

zutela aitzakia hartuta, poliziak

tiroka sartu ziren. Balek zaurituak

eragin zituzten harmailetan.

Okerrena, ordea, plazatik

2010eko uztailaren 9a, ostirala berria 49

Sanferminak 2010

Eguerdian sargori zen atzo Iruñean, baina ehunka lagun elkarretaratu ziren Orreaga etorbidean, Germanen hilarri aurrean. Irudian, aurreskua dantzatu zeneko unea. JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Ez dute German ahaztu nahi

Espainiako Poliziak 1978ko uztailaren 8an

German Rodriguez hil zuen tokian, «egia,

justizia eta ordaina» eskatu dute

UPN eta PSN kritikatu dituzte, egiaren

batzordea osatzearen aurka bozkatu zutelako

kanpo gertatu zen. Poliziaren

indarkeria hiri osoan barreiatu

zen. Beste asko bezala, plazatik

ihesean atera zen German Rodriguez

LKIko militantea; Orreaga

etorbidean tiroz hil zuten poliziek.

Biharamunean, Donostian,

Joseba Barandiaran hil zuten.

Geroztik, 32 urte pasatu badira

ere, inor ez dute atxilotu, inor ez

dute epaitu.

Urtero legez, atzo ere, 1978ko

gertaera haiek izan zituzten gogoan,

Joseba Barandiaranen eta

German Rodriguezen omenez. Ez

dituzte ahaztu nahi. «Errepikakorrak

garela diote batzuek. Jakina

izango garela errepikakorrak, ha-

rik eta justizia lortu arte». Atzoko

omenaldia ez baita oroimen hutsera

mugatzen. German zerraldo

erori zen tokian, haren oroitarria

altxatuta dagoen leku berean,

«egia, justizia, ordaina» lortu

arte atseden ez hartzeko oihartzuna

entzun zen atzo.

Bero sargoria ez zen oztopo

izan Orreaga etorbideko txokoan,

festaren bihotzean, bildu ziren

ehunka herritarrentzat. Jendarte

horretan ziren, besteak beste,

ezker abertzaleko Txelui Moreno,

Marine Pueyo eta Patxi Urrutia,

EAko Maiorga Ramirez eta Koldo

Amezketa, LABeko Sabino Cuadra

eta Expe Iriarte, eta ESK-ko

Xabier Barber.

Alboko eraikinen eta zuhaitzen

itzala lagungarri izan zuten

denek. Lehen freskagarria Fermin

Balentzia kantautorea izan

zen: Antso Azkarra egun biziko

balitz Nafarroak dituen barruko

eta kanpoko kateak hautsi beharraz

hitz egiten duen abestia izan

zuen lehen hanka.

Ondoren, hizlariak pozgarritzat

jo zuen San Fermin eta Armonia

Txantreana peñen aurkako

salaketak artxibatu direlako eta

Patxi Urrutia bi urtez preso egon

Urtero legez, 1978ko

uztailaren 9an hildako

Joseba Barandiarani ere

omenaldia egin diote

Fermin Balentziak eta

Indecent-ez taldeak ere

parte hartu dute

omenaldian

ostean sanferminotan libre delako.

Era berean, gogor salatu zuten

UPNren eta PSNren jokabidea,

Germanen hilketaren inguruko

egiaren batzorde bat osatzearen

aldeko mozioaren aurka bozkatu

dutelako osoko bilkuran; peñetako

50 presidentek eta presidente

ohik egin dute eskaera.

Lore horiz, gorriz eta morez

jantzitako oroitarriaren aurrean

dantzari batek aurreskua dantzatu

zuen, eta gero, Burlatako Indecent-ez

rock musika taldearen

gitarra doinuek burrunba egin

zuten Orreaga etorbidean.

Gerora, hitzaldi nagusiak etorri

ziren, Patxi Lauzirikaren,

Idoia Hualderen eta Carmen Madorranen

eskutik. 1978ko uztailaren

8an, German Rodriguezekin

batera zegoen Patxi Lauzirika. Interesa

duenak oraindik ere entzun

dezake haren testigantza

Sanfermines78gogoan.org webguneak

eskegitako elkarrizketa

batean.

«Trantsizioaren urrezko araua

izan zen krimen frankisten

ahanztura eta barkamena. 1978an

Iruñean bizi ginenok zehatz-mehatz

ikusi genuen nola eraso bortitzek

bermatu zuten frankismoa»,

aipatu zuen. Hitzaldien ondoren,

Fermin Balentziak, Jarauta

69 txarangak lagunduta, Hilarria

kantarekin eman zion

amaiera omenaldiari.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!