24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Gaurkoa›

Zigor

eskaerak

pUrte eta erdiko

espetxe zigorra.

Auzipetutako bi

herritarrak espetxera

joango lirateke

aurretik bederatzihilabeteko

zigor bat

dutelako, desobedientziaekintza

baketsu bat

egiteagatik.

pDebekuak.

Bost urtez Zarautzen

bizi eta

sartzeko debekua,

eta bozkatzeko

debekua

bizi osoan.

pInhabilitazioa.

Hamar urteko inhabilitazioaerakundepublikoetan

lan egiteko.

Belarri salataria

Salaketa anonimo batean oinarrituta, bi zarauztar epaituko dituzte

Espainiako Auzitegi Nazionalean. Fiskaltzak aintzat hartu du

testigantza hori eta zigor gogorrak eskatu ditu.

Jokin Sagarzazu Donostia

Gudari Eguna. 2009. urteko irailaren

26a. Zarautz. Urtero ohi denez, pertsona

ugari bildu zen Francoren diktadurapean

fusilatutako Txikiri eta

Otaegiri eta gainontzeko euskal militanteei omenaldia

egiteko. Ekitaldia baimendua bazegoen

ere, ertzainek gertutik jarraitu zuten bertan gertatzen

zen guztia. Dantzari talde batek ikurrina

hartu, eta parte-hartzaileak atzetik zituztela euskal

gudarien omenezko monolitora egin zuten bidea.

Han, lore eskaintza bat egin zuten, eta bukatutzat

eman zuten ekitaldia. Ez zen inolako istilurik

izan. Poliziek ez zuten inor identifikatu.

Bost hilabete geroago bi zarauztarri salaketa

bat iritsi zitzaien etxera. Bere izena anonimotasunean

gorde nahi zuen herrikide batek egindako

deklarazio batean oinarrituta zegoen: plazatik

monolitora bidean pertsona zehatz batzuek Gora

ETA eta Euskadi ta askatasuna oihukatu zutela

zioen. Ekitaldian izan zen ertzainaren atestatuan

ez zen halakorik ageri. Ez zituela aipatutako

leloak etengabe entzun azaldu zuen. Ertzaintzak

Espainiako Auzitegi Nazionalari igorri zion informazioa,

anonimoak soilik identifikatutako bi

pertsonak «terrorismo goratzegatik» delitu egin

zuten edo ez argi zezan.

Madrilgo auzitegiko epaileak bat egiten ez zuten

bi deklarazio zituen aurrez aurre, beraz. Hori

ikusirik, ekitaldiari buruzko froga grafikoak eskatu

zituen, eta bi zarauztarrei deklarazio har-

tzea agindu zion Azpeitiko epaitegiari. Froga grafikorik

ez zutela erantzun zuten ertzainek. Eta

anonimoak esandako guztia ukatu zuten bi inputatuek.

Auzia amaituko zela uste zutenean, Auzitegi

Nazionalak haien aurkako epaiketa egitea

erabaki zuen.

Inpunitatea

Mikel Elorza defentsa abokatuari «gehiegikeria»

bat iruditzen zaio auzia, eta anonimoek salaketa

faltsuak egiteko duten «inpunitatea» salatu du.

«Oihuak entzun zituela esan, eta horrekin nahikoa

da bi pertsona Auzitegi Nazionalera eramateko.

Salaketa jarri duenak esaten duen guztia

ukatu dugu guk, baita Ertzaintzak ere. Baina berdin

dio. Auziak dituen helduleku eskasak ikusita

eta iritsi den tokira iritsita, gehiegikeria bat dela

iruditzen zait».

Eloy Velasco epaileak epaituko

ditu bi zarauztarrak. «Terrorismoa

goratzea» leporatu die

Fiskaltzak, eta zigor eskaera gogorrak

egin ditu haien aurka.

Zarautzen bizi eta sartzeko bost

urteko debekua; hamar urteko

inhabilitazioa, erakunde publikoetan

lan egiteko; boto emateko

debekua bizi osorako, eta urte

eta erdiko espetxe zigorra. Defentsa

abokatuaren arabera, zigor

kodearen interpretazio «oso

zabala» egin du Fiskaltzak, hala-

Bi zarauztar,

Auzitegi Nazionalera

ko auzietan ohikoak ez diren hainbat neurri eskatuz.

«Auzipetuen aurka eskatu diren inhabilitazio

eta debekuak ez daude leporatzen zaien delitu

motarentzat aurreikusita», dio Elorzak. Zarautzen

bizi eta sartzeko debekua aipatzen du, adibide

moduan. «Neurri hori eska dezake ekintza deliktibo

baten biktima izan denak, mehatxuak

jaso baditu... Baina kasu honetan ez dago horretarako

justifikaziorik».

Era berean, auzipetuentzat eskatu diren zigor

eskaerak «muturreraino» eraman direla uste du

abokatuak. Urte eta erdiko espetxe zigorra eskatu

dute haientzat; ez lukete espetxera joan beharko,

beraz. Baina duela bi urte inguru beste auzi

batengatik zigortu zituzten bi zarauztarrak. Orduan

bederatzi hilabeteko zigorra jarri zieten desobedientzia

ekintza batengatik —ezker abertzalearen

apartheid egoera salatu zuten Zarauzko

udaletxeko balkoian kateatuz—. Oraingoan ere

zigortzen badituzte, espetxera joan beharko dute.

Auzipetuetako baten ustez, salaketa jarri duen

anonimoak jakin bazekien hori. Babestutako lekuko

gisa deklaratuko du epaiketan.

Auzipetuek ez dute be-

Auzipetuen

eta

Ertzaintzaren

bertsioek ez

dute bat

egiten ustezko

lekuko batek

eginiko

salaketarekin

2010eko uztailaren 9a, ostirala berria 7

‹ Harian

Auzia salatu eta astelehenean egingo den manifestaziorako deia egin zuten hainbat herritarrek Zarauzko udaletxeko plazan, atzo. JON URBE /ARGAZKI PRESS

raien izena ezagutarazi nahi.

Ez ezeren beldur direlako,

baizik eta halako salaketak

direla medio haiek bezala

beste pertsona ugari daudelako.

Halako auzien bidegabekeria

salatzeko eta auzipetuei

elkartasuna agertzeko,

manifestazioa egingo dute

Zarautzen astelehenean,

20:00etan, udaletxeko plazatatik

abiatuta da. Eragile

ugarik babestu dute ekimena.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!