24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Olatu Talka jaialdiaren barruan, ehunka kultur ekimen antolatu zituen hautagaitzak iragan apirilean, herritarren babesa biltze aldera. JUAN HERRERO / EFE

Zazpi itsasargien hautagaitza

2016an Europako Kultur

Hiriburu izateko, gaur

aurkeztuko du proiektua

Donostiak; «bakearen

kultura» du ardatz

Ainhoa Sarasola Donostia

2016an Europako Kultur Hiriburu

izateko bidean, lehen froga gainditu

beharko du Donostiak gaur.

Bere hautagaitza gainerakoen artean

gailentze aldera, 300 orriko liburu

batean jaso du bere kultur

proiektua, eta gaur aurkeztuko

du lana Madrilen, Espainiako

Kultura Ministerioan. Behin betiko

proiektua ez, baina ardatz nagusiak

dagoeneko aurkeztu dituzte

arduradunek Donostian jendaurrean:

hiru aditz eta zazpi itsasargiren

bidez irudikatu dituzte

proiektuaren zutabe nagusiak,

«bakearen kultura» ardatz hartuta.

Bidea argitzeko zazpi itsasargiak

bidelagun izan nahi ditu Donostia

2016 hautagaitzak.

Proiektuaren oinarri den ideia

bana irudikatuko du Miarritzetik

(Lapurdi) Zumaiara arteko (Gipuzkoa)

zazpi itsasargietako bakoitzak.

Bioaniztasunaren itsasargia

izango da Miarritzekoa; Zokoakoa

hizkuntza eta lengoaiena;

mugaz gaindiko eurohiriaren

itsasargia, berriz, Higerrekoa

(Hondarribia); eta Platakoa (Pasaia),

ezagutza partekatuarena.

Donostiako Santa Klara uharteko

itsasargiak bizikidetza ordezkatzen

du; bizitza solidarioa eta osasuntsua,

berriz, Igeldokoak; eta

naturaren eta hirigintzaren itsasargia

da Zumaiako argia, hautagaitzaren

diskurtsoan.

Ideia horien gainean eraiki du

hautagaitzak bere proiektuaren

diskurtso osoa. Eta bakea eta bizikidetza

lortze aldera, kultura eta

hezkuntza ezinbesteko zutabe jo

ditu. Hain zuzen, arduradunen hitzetan,

hautagaitzak aukera «paregabea»

eskaintzen du «berreraikitze

moral eta kulturala» bultzatzeko.

«Kulturak eta hezkuntzak

gatazkak humanizatzen laguntzen

dute, eta bazterketa, basakeria

eta indarkeria ororen aurkako

errebeldia hiritarraren adierazpen

onena dira». Hala, ezberdinen

arteko bizikidetzaren, bakearen

eta giza eskubideen alde egiteko,

«kultura hezitzailea» aldarrikatzen

du proiektuak. Eredu hori indartu

nahi du hautagaitzak, Europa

osoari begira indartu ere.

Hiru esalditan laburbildua

Hiru aditz aukeratu dituzte diskurtso

hori laburbiltzeko: «Elkarrekin

bizi, bakearen kulturan eta

baloreen hezkuntzan»; «Hitz egin,

hitzen, hizkuntzen eta lengoaien

hirian»; eta «Bat egin, euskal eurohiri

kulturalean». Hautagaitzaren

gai nagusiei heltzeko baliatu

dituzte hiru esaldiok. Batetik, Europako

hirietan «bizikidetzarako

kultura aktibatzea» defendatzen

du, «indarkeria adierazpenak bukatzen»

laguntzeko. Bestetik, kultur

eta gizarte proiektu «iraunkor,

sortzaile eta bereizgarriak»

bultzatuko ditu hautagaitzak, arduradunen

hitzetan. Era berean,

Europa osoko «hizkuntza, lengoaia

eta kultur adierazpen guztiak

bateratzea» proposatzen du, «paisaiaren

bioaniztasunarekin eta

hartzen gaituen eurohiriarekin

modu iraunkorrean eta arduratsuan»

arituz, betiere.

Azken batean, hezkuntzaren

bidez, bakearen eta giza eskubideen

kultura sustatzea da hautagaitzaren

oinarri nagusia.

Proiektu bat, 22 egitasmo

Proiektuaren ardatzak azaltzeko

aurkezpena egin zuten orain bi aste

Odon Elorza Donostiako alkateak,

Santi Eraso hautagaitzaren

zuzendariak eta Eva Salaberria

Donostia 2016 Bulegoaren zuzendariak.

Donostian eginiko ekitaldian

izan ziren Blanca Urgell Eusko

Jaurlaritzako Kultura sailburua

eta Maria Jesus Aranburu Gipuzkoako

Kultura diputatua, baita

proiektuan parte hartu duten

zenbait lagun eta hainbat kultur

Bizikidetza lortzeko,

kultura eta hezkuntza

ezinbesteko ardatz

jo ditu hautagaitzak

eragile ere. Azaldutako ardatz nagusiak

garatzeko aukeratu dituzten

22 egitasmoen berri eman zien

guztiei Elorza alkateak.

Hautagaitzaren urteari San Sebastian

egunez emango diote hasiera,

bakearen aldeko danborrada

batekin. Europa osoko neskamutikoak

gonbidatuko dituzte

bakearen alde danborra jotzera.

Bestalde, Gerra eta bakea izenburupean,

zenbait museo eta arte

zentrotan erakusketak izango dira.

Bakearen aldeko hirien nazioarteko

konferentzia bat ere izango

da Donostian 2016an.

Ekitaldi ugari kultur eta natur

parkeetan egingo dira, baita hainbat

zentrotan ere. Txillida Lekuren

alboan, Europako artista gazteentzako

tailerrak izango dira,

eta zinema gaztearen campus bilakatuko

da Tabakalera. Hainbat

obra entzutetsuren berrinterpretazioa

lantzeko ekimenak izango

dira, tartean, Lewis Carrolen liburu

ezagunena hainbat hizkuntzatan

berridazteko Les adventures

de Alicia in miresgarri world ekimena

eta Beethovenen 9. sinfoniaren

bertsioen Re-Play/Re-Mix

jaialdia. Herritarren parte-hartzeari

begirako ekimenak ere antolatuko

dituzte, tartean, ezintasunen

bat dutenen parte-hartzeari

begirako Aparteko Pertsonen

Liga eta herritarrek sormenari bide

emateko Olatu Talka jaialdia.

Euskara eskola lasterrak

Euskarari zuzenki lotuta, bi ekimen

besterik ez dituzte zehaztu

egitasmoan: hitz egiten ez dutenentzat

«euskara eskola espres-en

saioak», eta Hizkuntza Gutxituen

Nazioarteko Biltzarra egitea. Europari

begirako ekimenak, berriz,

ez dira gutxi, aipatutakoez gain,

Europako Eurohirien Biltzarra

eta eskolekin elkarlanean aritzeko

egitasmoak izango baitira, besteak

beste. Emakumeei lotutako

programa bat izango da urte osoan,

Feministaldia, zeina hainbat

kultur adierazpideren bidez landuko

den. Eta ingurumenari buruzko

ekitaldi gehienetan, berriz,

itsasoa izango da protagonista.

Zehaztutakoez gain, ustekabeko

ekimenak ere izango direla aurreratu

dute.

Behin Madrilen proiektua aurkeztuta,

irailaren amaieran hura

ahoz defendatu beharko du hautagaitzak,

ordu erdiko aurkezpen

baten eta ordu erdiko galdera tarte

baten bidez. Ondoren jakingo

da lehen fasea gainditu duen.

2010eko uztailaren 9a, ostirala berria 43

Zestoako Lili jauregi gotikoa eraberritu dute,

Serge Gainsbourg musikariaren bizitza agertu

44›› bederatzi hilabeteko lanen ondotik 45›› du Joann Sfar zuzendariak bere azken filmean

Dokumental

bateko soinu

banda

grabatuko du

EGOk

Udarako antolatutako

topaketetan, musika

errusiarra ardatz duten

kontzertu batzuk ere

emango ditu

Erredakzioa Donostia

Euskal Herriko Gazte Orkestrak

(EGO) udarako egitaraua plazaratu

du, eta bi topaketa antolatuko

ditu, lehendabizikoz.

Aurtengo berrikuntza nagusia

da dokumental historiko baten

soinu banda grabatzea. La Chanson

de Roland izena du dokumetantalak,

eta Olivier Van der Zee

Herbehereetako zuzendariarena

da.

Dokumentala Orreagako gudari

buruzkoa da. Van der Zee zuzendariak

Karlomagno garaitu zuten

euskal soldaduen plaka bat

aurkitu zuenean, ohartu zen

haurtzaroan ikasi zuena beste

zerbait zela; 400.000 soldaduko gudaroste

batek suntsituta erori zirela

enperadorearen tropak, alegia.

Horrek bultzatu zuen gaia

ikertu eta filmatzera.

Dokumentalean, Wagnerren

musika da nagusi. Nibelungoaren

eraztunabere tetralogiatik hartutako

zati batzuez osatuta dago,

batik bat: Jainkoen gainbehera,

Sigfrido, Walkiria, eta Rin-eko

urrea operak entzun daitezke.

Hala ere, Donostian bizi den Pascal

Gaigne musikariak konposatu

ditu zati batzuk.

Musika errusiarra nagusi

Soinu banda grabatzeaz gain,musika

errusiarra ardatz duten hiru

kontzertu emango dituzte: Txaikovskiren

4. Sinfonia eta 1812

Obertura joko dituzte Araba, Bizkai

eta Gipuzkoako hiruburuetan.Uztailaren

19an Donostiako

Kursaal aretoan izango dira, 20an

Bilboko Euskalduna jauregian

eta 21ean Gasteizko Principal antzokian.

Azkenik, EGOk entzunaldiak

egingo dizkie 40 musikariri, orkestra

profesionaletara lanera joateko

bekak eskaintzeko. Aurtengoan,

Euskadiko Orkestra Sinfonikoak

hartuko ditu aukeratuak.

Eibarko Hezkuntza Esparruan

ari dira biltzen musikariak egunotan.Atzo

izan zen udako egitarauaren

aurkezpena, eta Blanca

Urgell Eusko Jaurlaritzako Kultura

sailburua bertaratu zen. Aukera

probestu zuen EGO eta Araba,

Bizkai eta Gipuzkoako hiru

aurrezki kutxekin lankidetza hitzarmena

sinatzeko.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!