24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

erria

2010eko uztailaren 9a, ostirala Gure gaia Munduko Kopa 2010 3

dantza batzuen nahasketa bat

zen.

Rashidi Yekini

Nigeria 1994

Ez zen sartzeko gol zail-zaila izan,

baina Nigeriak Munduko Kopa

batean lortutako aurrenekoa izan

zen Yekinirena. 1-0ekoa zen, eta

Arrano Berdeen aurrelari titularra

ate barruan sartu zen gola sartu

eta berehala. Belauniko jarri,

eta sareari heldu zion bi eskuekin.

Begiak itxi eta Dallasko (AEB) Cotton

Bowl estadioko harmailetako

batean zeudenei mintzatu zitzaien

oihuka, zerbait erregutu

nahiko balie bezala. Azkenean, 3-0

irabazi zion Nigeriak Bulgariari,

D multzoko ligaxkako lehen jardunaldian.

Munduko Kopa bukatu

ondoren, Sporting Gijongoak fitxatu

zuen Yekini.

Diego Maradona

Argentina 1994

Ordurako, 33 urterekin, bere onenak

emanda zegoen, eta denbora

dezente zeraman maiz jokatu

gabe. Halere, Alfio Basile hautatzaileak

AEBetara eraman zuen,

Munduko Kopa laugarrenez joka

zezan. Argi zegoen izan zenaren

erdia ere ez zela, baina Munduko

Kopa hartan Argentinak jokatutako

lehen partidan, Greziaren

kontrakoan, gol bikaina sartu

zuen; bere selekzioaren hirugarrena

(4-0). Ondo lotu zuten argentinarrek

jokaldia, eta, area ertzera

helduta, baloia Maradonaren

oinetara. Jaurtitzeko keinua

egin, itxaron, eta bigarrengoan,

bai, bigarrengoan jaurtiketa. Eskuadrara.

Gol bikaina. Taldekideak

atzetik zihoazkion bitartean,

telebista kamera bati mintzatu

zitzaion, amorruz, «hemen

nago ni» esanez bezala. Baina selekzioarekin

sartutako azken

gola izan zuen hura. Hurrena Nigeriaren

kontra jokatu, ligaxkako

bigarren jardunaldian, eta partidaren

ondorengo dopin kontrolean

positibo eman zuen, efedrina

substantziarekin. Positibo ematen

zuen bigarren aldia zen —lehenengoa

kokainarekin izan zen,

1991n—; bere ibilbidearen akabera

ia-ia.

Bebeto

Brasil 1994

Herbehereek eta Brasilek 1994ko

Munduko Kopako partidarik zirraragarrienetakoa

jokatu zuten.

3-2 nagusitu ziren brasildarrak,

Kaviedes Ekuadorkoa Costa Ricari sartutako gola ospatzen, 2006an. ROBERT GHEMENT/ EFE

Mazinho, Bebeto eta Romario Brasilgoak, 1994an. BERRIA

Milla Kamerungoa, 1990ean. BERRIA

Yekini Nigeriakoa 1994an, Bulgariari gola sartu ondoren. BERRIA

Ahn Hego Koreakoa patinatzen, 2002an. BERRIA

Maradona, 1994an. BERRIA

baina haien aldeko 2-1eko gola,

Bebetok sartutakoa, inoizko ezagunenetakoa

da. Izan ere, gerora

beste kirolari askok imitatu dute

aurrelari brasildarraren keinua.

Bebeto korrika hasi zen, pozez zoratzen,

aurpegiko irribarrea eta

emozioa disimulatu ezinik. Besoak

mugitzen hasi zen, haur jaioberri

bat kulunkatzen ariko balitz

bezala. Zelaiaren albo batera heldu,

eta Mazinho zein Romario taldekideak

batu zitzaizkion. Hirurek

keinu bera errepikatu zuten

eskuekin. Kontua da gola sartu

baino egun batzuk lehenago jaio

zela Bebetoren hirugarren haurra.

Ahn

Hego Korea 2002

Ahn hegokorearra herrikide batekin

gogoratu zen, AEBen kontra

berdinketaren gola sartu ondoren

(1-1). Irristatzen hasi zen, eta segituan

taldeko batzuk batu zitzaizkion

kornerrera bidean. Kim

Dong Sung izotz patinatzaile hegokorearra

omendu nahi zuten.

Izan ere, hilabete batzuk lehenago,

Salt Lake Cityn (AEB), urrezko

domina irabazi zuen 1.500 metroko

proban Neguko Olinpiar Jokoetan,

baina azkenean kendu egin

zioten, Apolo Anton Ohno estatubatuarrari

traba egin ziola erabaki

baitzuten epaileek. «Gure herria

minduta dago oraindik, eta elkartasuna

adierazi nahi izan diogu»,

esan zuen Ahnek, AEBen

kontrako partidaren ondoren.

Kaviedes

Ekuador 2006

Ekuadorko selekzioaren izarretako

bat zen, erreferenteetako bat,

baina Ivan Kaviedesek matxino

fama zeukan. Hori bai, 2006ko

ekainaren 15 hartan herrialde

guztia emozionatu zuen, Costa Ricaren

kontrako partidan, A multzoko

ligaxkako bigarrengoan,

3-0ekoa sartu zuenean. Korrika

hasi, elastikoaren azpitik Spidermanen

mozorroa atera, eta aurpegia

estali zuen harekin. Otilino

Tenorio Mozorroduna selekziokidea

izandakoa omentzen ari zen

Kaviedes. Munduko Kopa jokatu

baino hilabete batzuk lehenago

hil zen, auto istripu batean. Tenoriok

tela batekin estaltzen zituen

begiak gol bat sartzen zuen bakoitzean.

Spidermanen mozorroa

atera nahi zuen Alemanian jokatzekoa

zen Munduko Kopan, baina

Kaviedesek jantzi zuen haren

omenez.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!