24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

VIII TURISMOA GOIERRIN ETA TOLOSALDEAN

Dolarea Hotelaren logela bat. Guztira 20 gela ditu, horietako bat suitea. Hoteleko leihotik ikus daitezkeen baserri banaren izena du gela bakoitzak. FAKTORE

Dolarea, lau izarreko hotela Goierrin

Ostalaritza ›› Bailarako ostatu zerbitzuetan beste

aukera bat ireki du Beasaingo Dolarea Hotelak;

lau izarreko lehenengo ostatua da Goierrin.

Beasainen, Goierriren erdi-erdian,

Gipuzkoa barnealdeko lau izarreko

hotel bakanetakoa dago: Dolarea

Hotela. Beasaingo ingurune

historikoaren barruan, Igartzako

monumentu multzoko eraikin zaharberritua

egokitu dute Iban

Mate eta Arantxa Rancho senaremazte

beasaindarrek, Xabier

Agirre aktore legorretarrarekin

ekimenean. Erdi Arotik benta eta

ibiltarien babesleku izandako tokian,

XXI. mendeko ostalaritza eskakizun

zorrotzenei erantzuteko

prestatu dute.

Dolarea etxea XVII. mendean

eraikia da. Igartza bidegurutze garrantzitsu

izan zen Erdi Arotik

XIX. mendera arte, han elkartzen

baitziren San Adriango pasabidetik

kostaldera zihoan errepidea,

eta geroago Leintz Gatzagatik eta

Etxegaratetik irekitako zalgurdi

bideak. Historiaren erroetara itzuli

dute, beraz, Dolarea, berriz ere

ostalaritza zerbitzua emateko.

Ostalari esperientziadunak

Matek eta Ranchok Beasainen

bertan garatu dute orain arte ostalaritzako

ibilbidea. Nafarroa etorbideko

Dolarea jatetxetik Igartza

multzoko Dolarea Hotelera jauzi

egin dute orain. Lotura sakonagoak

ere badituzte hotela dagoen

eraikinarekin, ordea. «Ni etxe honetan

jaioa naiz, haurtzaroa hemen

pasatu nuen, eta gurea Dolarean

jaiotako seigarren belaunal-

dia da familian. Beraz, sentimenduek

zerikusi handia izan dute

proiektu honetan sartzerako unean.

Beti sentitu dut zer berezia baserri

honekiko», dio Iban Matek.

Oztopo asko gainditu behar izan

dituzte hotela lau izarreko kategoriadun

establezimendu bihurtuta

ikusteko. «Udalak Dolarea hotel

bihurtzeko erabaki zuenean bizitza

guztiko ilusioa gauza zitekeela

ikusi nuen, eta proiektua xeheki

aztertu ondoren aurkeztu ginen».

Erosotasuna eta historia, bat

Dolarea Hotelaren arduradunek

tokiarekiko duten sentimendu bereziak

isla badu eraikinaren izaeran.

Lau gizaldi atzera egin daiteke,

baina bien bitartean gaur egungo

ostatuei eskatzen zaizkien

eskakizun, erosotasun, luxu kontzeptu

eta kalitate aldagai zorrotzenekin

gozatzeko moduan.

«Barrualdea erabat berreraiki

dugu, estilo modernoa eta minimalista

emanez. Kanpotik baserriaren

jatorrizko itxura mantendu

dugu. Kontraste nabarmena bilatu

dugu horrekin; batetik,

eraikinaren berezko izaerari eutsi,

eta bestetik gaur egungo irudia eta

erabilgarritasuna isuri».

Dolarea Hotelak 20 logela ditu,

atsedenerako eta erosotasunerako

osagarri guztiekin hornituta. Suitea

da geletako bat, «zerbait bereziagoa»

nahi duten bezeroentzat.

Jatetxea ere badu, 180 lagunentzat

Kafetegia, 400 urteko dolarearekin eta Dolarea zaharraren irudiarekin. FAKTORE

kabida duena. Lehengo jatetxean

garatu duten sukaldaritza eskainiko

du Mate-Rancho bikoteak hotelean.

Nafarroa etorbideko jatetxeak,

bestalde, martxan jarraituko

du Xerbera izenarekin.

Dolarea Hotela jatorrizko

funtziora itzuliko da,

XVII. mendean bidaiarien

ostatu izan baitzen

Antzinako baserriaren

izaerari barrua erabat

berritu diote, moderno

eta minimalista estilora

Veronicaren ardurapean, aretoa

handituta eta irudi berrituz ekingo

dio bigarren garaiari.

Igartzako multzora itzuliz, Dolarea

Hotelaren jardunean kafetegia

da hirugarren zutabea. Gustuz

eta aparteko eguratsez apaindua,

kafetegiak bezeroa XVII. mende-

ko bentan sentiaraziko du. Jatorrizko

horma bat dago, eta baserriari

izena ematen dion osagai

funtsezkoaren gordailu da: sagardotarako

sagarra zanpatzeko dolare

zaharra.

Egurrezko dolareak 400 urte

ditu. Zaharberritu eta erakusgai

dago. «Hainbesteko historia duen

gune batean kafea hartuz lasai egotea

luxua da», aurreratu du Matek.

Egonaldia inguru paregabean

Atez barrura duen eskaintzaz gain,

atarira irtenda ere ikuskizunak ez

du etenik Dolarea Hotelean. Igartza

multzo arkitektoniko osoa behatzen

da parez pare. Hotela bera

eraiki eta irekitzeak jarri dio azken

puntua, gainera, multzo guztia

osatzeko proiektuari. Beasaingo

ondare historikoa berreskuratuta

eta ederki paratuta dago dagoeneko

Igartzan. «Horrez gain, lehen

ez zegoen produktu turistikoa sortu

da, eta bizilagunak bezala turistak

harrituta uzten ditu». Dolarea

GOIERRIKO HITZA ETA TOLOSALDEKO HITZA

OSTIRALA, 2010EKO UZTAILAREN 9A

›› DOLAREA HOTELA

]Herria. Beasain (Goierri, Gipuzkoa).

]Non. Igartzako monumentu

multzoan.

]Eraikina. XVII. mendeko benta

eta baserria.

]Zerbitzuak. Lau izarreko hotela

(20 gela, suite 1), jatetxea (180 lagunentzat),

kafetegia.

Erreserbak

]Telefonoa. 943 889 888.

]Faxa. 943 883 889.

]Weba. www.dolareahotela.com

]Posta. info@dolareahotela.com

Hotelak bisita gidatuak antolatzen

ditu Igartza multzora.

Dolarea, gozatzeko prest

Erabat berrituta, ateak zabalik ditu

duela aste batzuetatik Dolarea Hotelak,

bere ostatu, jatetxe eta kafetegi

zerbitzuekin gozatu nahi duenarentzat.

«Hotelaren irekierak

jakinmin handia piztu du, eta irekitzerako

jada erreserba eskaerak

jaso genituen. Udarako gelak hartu

dituzte bisitariek, eta gehiago

hartzen jarraitzen dugu».

Telefonoz eta Internetez egin

daiteke erreserba. Goierrin opor

egunak pasatu nahi dituzten turistek

aurkitu dute Dolarea Hotela.

«Orokorrean nabaritu dugu bisitatzen

gaituzten turistak naturazaleak

direla, mendian lasai paseatzea

gustuko dutenak, edo Goierriko

herriak ezagutu nahi dituztenak.

Hemengo kulturaren, eguraldiaren

eta gastronomiaren bila datoz,

hori nahi dute. Ordu erdiko bidean

kostaldean gaude, gainera».

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!