24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Palestinarrekin kokaguneen auziaz

hitz egiteko prest dagoela dio Israelek

Zuzeneko negoziazioak

hasten badituzte

eztabaidatuko duten

lehen gaia kokaguneena

izango dela agindu du

Ixiar Zubiaurre

«Has ditzagun zuzeneko negoziazioak.

Ekiten badiegu, eztabaidatuko

dugun lehenengo auzia kokaguneena

izango da». Barack

Obama Ameriketako Estatu Batuetako

presidentearekin bildu

eta biharamunean, Benjamin Netanyahuk

zuzeneko bake elkarrizketak

hasteko gonbita egin

die palestinarrei. «Aurre baldintzarik

gabeko» elkarrizketak

nahi ditu Israelgo lehen ministroak.

Hala ere, PAN Palestinako

Aginte Nazionaleko ordezkariak

eurekin eseriko balira Zisjordaniako

kokaguneen auziari «berehala»

helduko liokeela zehaztu

du Netanyahuk.

Zuzeneko elkarrizketak hasteko

Israelek Palestinako lurralde

okupatuetan eraikitzeari utzi beharko

diola esan du behin baino

gehiagotan PANek. Atzo, erakunde

horretako presidente Mahmud

Abbasek jakinarazi zuen Israelekin

elkarrizketak hasteko prest

daudela. Baldintzapean betiere:

«Keinu positiboak egiten badizkigu,

Israelekin zuzenean hitz egiteko

prest izango gara». Abbasen

hitzetan, Washingtonek nahiz

Tel Avivek ezagutzen dute dagoeneko

PANek egin duen proposamena;

horregatik, Netanyahuren

gobernuari dagokio hurrengo

urratsa egitea.

Ekialde Hurbileko bake prozesuaz

hitz egiteko, asteartean bildu

ziren Netanyahu eta Obama.

Martxotik egiten zuten lehen bilera

hartan, bi herrialdeen arteko

harremanak sendoak, «ezin hautsizkoak»

direla nabarmentzeaz

gain, palestinarren eta israeldarren

arteko elkarrizketei ekiteko

ordua iritsia dela adierazi zuen

presidente estatubatuarrak.

Obamak irailaren 26a baino lehen

eserarazi nahi ditu bi aldeak;

Izan ere, orduan iraungiko da Zisjordaniako

kokaguneetan gehiago

ez eraikitzeko luzapena. Eta Israelgo

lehen ministroak ez du

oraindik argitu hura luzatuko

duen; haatik, koalizio gobernuan

gauzak dauden moduan mantendu

nahi baditu —eskuin muturrekoekin

banatzen du Netanyahuk

Benjamin Netanyahu eta Mahmud Abbas, erdian Barack Obama dutela,

iazko irailaren 22an, New Yorken. AVI OHAYON / EFE

Israelgo agintea—, zail gertatutako

zaio debekua indarrean mantentzea.

B’Tselem Israelgo gobernuz

kanpoko erakundeak jakinarazi

duenez, halaber, bai Zisjordanian

bai Jerusalem ekialdean kokaguneetan

eraikin gehiago egiteko

prestatzen hasiak dira; kolonoek

luzapena bertan behera gelditzea

espero dute, eta hala gerta dadin

presionatuko dute Netanyahuren

gobernua.

AEBetako Gobernuak, berriz,

hainbatetan eskatu dio kokaguneetan

eraikitzeari utz diezaion.

Kasurik egin ez diolako, baina, bi

herrialdeen arteko harremanek

hainbat gorabehera izan dituzte

urtea hasi zenetik. Israelgo lehen

2010eko uztailaren 9a, ostirala berria 23

Mundua ‹ Harian

ministroak AEBetara bidaiatu

zuen azkenengo aldian Netanyahuk

eta Obamak ez zuten ondo

bukatu. Martxoan izan zen; krisi

denak gainditu dituztela dirudi

orain, ordea.

Zeharkako negoziazioak

Palestinarren eta israeldarren arteko

zuzeneko negoziazioak etenda

egon dira 2008ko abenduan Tel

Avivek Gazari eraso egin zionetik.

Eta orain aste batzuk George Mitchell

AEBen Ekialde Hurbilerako

ordezkari bereziaren bitartekaritzapean

zeharkako negoziazioetan

diharduten arren, haiek ere ez

atzera ez aurrera daude.

Barack Obamak datorren

irailaren 26a baino

lehenago eserarazi

nahi ditu bi aldeak

Obamak, dirudienez, ez du

amore eman. Alabaina, ez da erabat

baikor ere. Izan ere, Israelgo

hedabideei aitortu dienez, israeldarrek

eskubidea dute bake prozesuarekiko

ezkor agertzeko. Netanyahurekiko,

berriz, ez du zalantzarik

presidente estatubatuarrak:

«Israelgo lehen ministroak

bakea nahi duela sinesten dut; bakea

lortzeko arriskatzeko prest

dagoela uste dut. Eta benetan uste

dut ikuspegi hori indartzeko momentua

iritsi dela». Hala, ezkor direnek

ikuspegi baikorragoa izan

dezaten nahi du Obamak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!