24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GOIERRIKO HITZA ETA TOLOSALDEKO HITZA

OSTIRALA, 2010EKO UZTAILAREN 9A

TURISMOA GOIERRIN ETA TOLOSALDEAN

E Elkarrizketa IZASKUN GASTON › Lenbur fundazioa

«Naturaren lasaitasunean, beroari aurre

egiteko leku aproposa da Urola Garaia»

Urola Garaia›› Kanpotarrentzat hondartzaren

gehigarri eta kanpotar zein bertakoentzat

egunpasa egiteko toki ezin hobea da.

Zer eskaintzen du Urola Garaiak

turistak erakartzeko?

Nahiz eta eskualde txikia izan, aisialdirako

eskaintza zabala eta anitza

dugu. Gipuzkoa erdialdean kokatuta

egoteak edozein herritatik

hurbil dagoela esan nahi du. Beraz,

gipuzkoarrentzat bereziki eta baita

inguruko herrialdeetako nahiz

atzerritarrentzat ere, egunpasa

edo asteburua gozatzeko toki

aproposa da Urola Garaia.

Azken urte hauetan zer aldaketa

izan du turismo eskaintzak?

2009. urtetik eskaintza turistiko

bateratua dugu. Lau herrietako

[Ezkio-Itsaso, Legazpi, Urretxu,

Zumarraga] erakargarritasun turistikoak

berdin eskaintzen dira

turismo bulego guztietan, eta konbinaketak

eginez paketeak edo

txangoak antolatzen dira.

Zer bisita daiteke bailaran?

Aikur erle museoa, Antiguako baseliza,

Artzaintzaren ekomuseoa,

Txillida lantokia [uztailaren 21ean

zabalduko dute], Euskal Burdinaren

Museoa, Igartubeiti baserri

museoa, Langileen Ibilbidea,

Ogiaren Txokoa eta Igaralde errota,

Tourseko San Martin eliza,

Urrelur mineral eta fosilen museoa...

Eskaintza turistikoak hiru zutabe

nabarmen ditu Urola Garaian:

industri ondarea, landa gunea

eta erlijio ondarea. Horiei

urtean zehar banatzen diren hainbat

jai eta ekimen berezi gehitu behar

zaizkio. Gainera ostalaritzan

aukera zabala dago. Lotarako hotelak,

pentsioak, nekazal turismoa,

aterpetxea eta kanpina ditugu.

Zer bilatzen eta aurkitzen dute bisitariek?

Bertakoak edo ingurukoak aisialdirako

plan bila etortzen dira: museoak

bisitatu edo bisita gidatuetan

parte hartuz egun pasa egiteko aukerak

dituzte. Kanpotarrentzako

hondartzaren gehigarria litzateke,

Igartubeiti museoa, Ezkion, baserri-mundua ulertzeko XVI. mendeko etxea.

edo natura eta lasaitasunaz gozatzera

datozenak. Eta, zergatik ez;

beroarengandik ihesi doazenek

ere gustuko dute Urola Garaia.

Ba al duzue aurreikusita egitasmo

gehiago turistentzat?

Museo berria irekitzekotan gara.

Txillida Lantoki izango du izena

eta Txillida-Lekuren osagarria

izango da. Hernanin Txillidaren

obra ikus daiteke, eta Legazpin

obra hori guztia maketa txikiak

izatetik artelan erraldoi izatera

nola pasatu ziren erakusten da, bai

burdinez egindako eskulturak eta

baita paperean eginak ere. Informazio

asko egongo da, Eduardo

Txillida ezagutzeko ezinbesteko

informazioa, ikus-entzunezkoak,

ukimen pantaila, argazki erraldoiak

eta antzerakoak erabiliko

dira ikuslearentzako bisita atsegi-

VII

na baina era berean probetxuzkoa

izan dadin.

Zer aurreikuspen duzue aurtengo

udako turismo joerarekiko?

2009. urteko aurreikuspenak ez

ziren onak izan uda hasieran. Hala

ere, bisitarien kopuruak gora egin

zuen iaz eskualdean. Turismoari

dagokionez eskaintza berria da

«Museoak bisitatuz,

bisita gidatuetan parte

hartuz... egunpasa ederra

egiteko aukera dago»

Urola Garaikoa, eta gainera desberdina

zentzu askotan: horrek

erakargarria egiten du. Aurtengo

uda ondo hasi da, autokarabanentzako

Legazpiko zerbitzu gunean

ia egunero dago kanpotarren bat,

eta Herrialde Katalanetatik, Gaztela

Leondik edo Madrildik hasi

dira bisitariak etortzen. Eguraldiaren

menpe ere badaude, giro oso

onak barnealdeko turismoari nolabait

kalte egiten baitio, nahiz eta

zorionez jendea ez den hondartzarekin

bakarrik konformatzen, garai

batean gertatzen zen bezala.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!