BERRIA - datu-basea16
BERRIA - datu-basea16
BERRIA - datu-basea16
Create successful ePaper yourself
Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.
22 berria 2010eko uztailaren 9a, ostirala

Harian › Mundua

Ezkerretik hasita, Miguel Angel Moratinos Espainiako Atzerri ministroa, Raul Castro Kubako presidentea eta Jaime Ortega Kubako kardinala. EFE

Kubak presoak askatu izana pauso

«erabakigarria» da Bruselarentzat

Ashtonek adierazi du

disidenteak libre uzteko

erabakiak uhartearekiko

EBk duen jarrera

komuna alda dezakeela

Ane Urrutikoetxea

Bruselak begi onez hartu du Kubak

52 preso disidente askatzeko

hartu duen erabakia. Europako

Batzordeak zein Hillary Clinton

AEBetako Estatu idazkariak Jaime

Ortega kardinala eta Raul

Castro Kubako presidentea zoriondu

dituzte. Catherine Ashton

Europako Batasuneko diplomaziaburuaren

esanetan, elkarrizketetan

lortutako emaitzak

EBren eta Kubaren arteko erlazioak

normalizatzeko pauso «erabakigarria»

dira.

Eliza katolikoak herenegun

eman zuen aditzera Kubako Gobernuaren

erabakia. Haien hitze-

tan, 52 preso horietatik bost «berehala»

dira askatzekoak, eta gainontzeko

47ak hiru edo lau hilabete

baino lehen askatuko dituzte.

Horrez gain, beste sei preso

lekuz aldatuko dituzte, jatorrizko

probintzietara eramanez.

Ashtonen esanetan, presoak

askatzeko erabakiak 1996an EBk

Kubarekiko hartu zuen jarrera

komuna eraldatzeko bidea erraz

dezake: «Europako Batasunak

zorrotz begiratzen ditu Kubak

giza eskubideen esparruan eman

dituen pausoak. Presoak askatzeko

erabakia erabat babesten

dugu, eta berandu baino lehen

gainontzeko presoak ere askatuko

dituztela espero dugu». Europako

Batzordeak ekainean zehaztu

behar zituen uhartearekin dituen

harremanak, baina Miguel

Angel Moratinos Espainiako

Atzerri ministroak erabakia irailera

arte atzeratzeko eskatu zuen,

Eliza katolikoaren eta Kubaren

arteko elkarrizketak bide onetik

zihoazela eta aurrerapausoak

ekarriko zituela argudiatuz.

Europako Batzordeko kideek

irailaren 13an bozkatu beharko

dute Kubarekiko politika. Ashto-

Berriz ere kartzelak

preso politikoez beteta

egongo ez direla bermatu

beharko du Kubak»

CATHERINE ASHTON

Europako Batasuneko diplomaziaburua

«Castro herrialdean

erreforma ekonomiko

eta sozialak bideratzeko

prest agertu da»

MIGUEL ANGEL MORATINOS

Espainiako Atzerri ministroa

nek gogorarazi duenez, kide guztien

onespena ezinbestekoa da

proposamena aurrera ateratzeko:

«Batzordeko 27 kideek baiezkoa

eman beharko lukete Kubare-

kin erlazio berriak definitu ahal

izateko».

Orain arte, Alemania, Txekiar

Errepublika eta Suedia erlazioak

definitzearen aurka agertu dira,

uharteak oinarrizko giza eskubideak

urratzen dituela argudiatuz:

«Lehen pauso honek beste neurri

batzuk berretsita egon behar du.

Hilabete gutxitan berriz ere kartzelak

preso politikoez beteta

egongo ez direla bermatu beharko

du Kubak». Frantziak, aldiz,

adierazi du erabakia «keinu oso

esanguratsua» dela, eta jarrera

komuna aldatzearen alde azaldu

da uharteak orain arteko bidea jarraitzen

badu: «Kubak giza eskubideen

berrezarpena bermatzeko

eman duen lehen pausoa da».

Espainiara

Moratinosek parte hartu zuen

Elizaren eta Castroren arteko elkarrizketetan.

Haren hitzetan,

presoak askatzeko ekimena presidentearena

izan zen: «Castrok

aurrerapausoak ematearen aldeko

jarrera erakutsi du. Herrialdean

erreforma ekonomiko eta sozialak

bideratzeko prest agertu

da». Ministroak adierazi duenez,

hala nahi duten disidente guztiek

Espainiara bidaiatu ahalko dute:

«Espainiako Gobernuak askatutako

disidenteak eta haien senideak

Espainian onartzeko konpromisoa

hartu du».

Horrez gain, Kubako Gobernuak

disidenteen senideei uhartera

nahi dutenean bueltatzeko

baimena eman die. Disidenteen

kasuan, baimen berezi bat beharko

dute. Dena den, Kubak disidenteen

etxebizitzak ez desjabetzeko

ardura hartu du: «Espainiara datozen

disidenteak nahi duten herrialdera

bidaiatu eta beren bizitza

edozein tokitan hasteko aukera

izango dute». Italiak ere

askatutako presoak hartuko ditu.

Gose grebaren amaiera

Presoak askatuko dituzten albistearekin

batera, Guillermo Fariñas

disidenteak gose greba utzi

du, 130 egunez janik eta edaririk

irentsi gabe eutsi ondoren. Disidentearen

osasun egoera larria

bihurtu da azken egunetan. Fariñasek

otsailean hasi zuen gose

greba, gaixo dauden presoak

aska ditzaten eskatuz.

Kuban aurrerapausoak eman

daitezen ezinbesteko baldintza

da giza eskubideak bermatzeko

ahalegina egitea. Hori da Europatik

behin eta berriz esan dutena.

Disidente eta oposizioko kideen

esanetan, ordea, presoak askatzeak

ez ditu eskubideak berrezartzen.

Oswaldo Paya disidenteak

adierazi duenez, presoak

atzerriratzea ez die eskubideei

aterik irekitzen: «Kartzela eta

atzerriaren artean aukeratu

beharra ez da benetako askatasuna.

52 lagun horiek Kubako biztanleek

dituzten beharrak aldarrikatzeagatik

kartzelatu

zituzten; giza eskubideak defendatzeagatik,

hain zuzen ere».

Elizardo Sanchez oposizioko

kideak esan du Kubako Gobernuak

ez duela aldaketarik egiteko

asmorik: «Agintariek ez dute

albistea berretsi; Elizaren ahotik

izan dugu erabakiaren berri. Ekimenak

Gobernuaren irudia garbitzeko

helburua dauka; presoak

askatzeak ez ditu eskubideak

berrezartzen».