14 berria 2010eko uztailaren 9a, ostirala Harian › Euskal Herria Osakidetzako euskara batzordea bildu orduko etenda gelditu da ELAk eta LABek salatu dute ez dela ordezkari politikorik joan eta Osakidetzak ez diola errespeturik euskarari Mikel Peruarena Hiru urtez bildu gabe egon da Osakidetzako mahai sektorialeko euskara batzordea. Eta biltzen hasi orduko etenda gelditu da. Bilera bat egin zuten, eta atzo bigarrena zen egitekoa. Hasi ere egin zen bilera hori. Baina, ELA eta LAB sindikatuek salatu dute Esteban Ruiz Giza Baliabideetako zuzendaria ez zela bilerara joan; eta Giza Baliabidetako zuzendariordeak bilera hasi eta gutxira alde egin zuen. Gainera, bat-bateko itzulpegintza sistemarik ez zuen jarri Osakidetzak bilerarako. Baldintza horiekin ernegaturik, batzordeko sindikatu guztiek bilera bertan behera uztea erabaki zuten, eta kexa aurkeztu. Osakidetzako euskara planaren epealdiaren erdian, plana aztertu zen, eta hainbat neurri zuzentzaile proposatu. Neurri horiei buruz txostena prestatu du Osakidetzak, eta hori zen atzoko bileran aztertu beharreko gaia. Ordezkari politikorik ez zen izan, baina, bileran, eta euskara zerbi- LAB sindikatuaren protesta, Osakidetzaren Gasteizko egoitzaren aurrean, artxiboko irudi batean. JUANAN RUIZ / ARP tzuburuaren gain gelditu zen neurri zuzentzaileak aurkezteko zeregina. «Euskara planari lotutako erabakiak politikoak dira, eta, beraz, teknikariak ez du horien gaineko erantzukizunik», salatu du ELAk. Bestalde, neurri zuzentzaile horien artean jasotzen da mahai sektorialeko bilera guztietan bat-ba- teko itzulpen zerbitzua egon behar dela, eta txostenak berak lortutako helburutzat jotzen du, ELAren hitzetan. Atzoko bileran, ordea, ez zen bat-bateko itzulpenik egon. «Zuzendaritzak hartutako erabakia izan dela adierazi da», azaldu du sindikatuak. Atzoko bilerako portaerarekin, euskararekiko eta sindikatuekiko «errespetu falta» antzeman diote sindikatuek Osakidetzari. «Jarrera arduragabea» egotzi dio LA- Bek, eta «euskararekiko inolako sentiberatasunik» ez izatea ELAk. LABek salatu du euskara planaren neurri zuzentzaileak ez direla lehentasunezkotzat jo Osakidetzan, eta horrek erakusten Jon Rejado Azken hiru urtean gertatu diren uholdeak ikusirik, Sondikako Udalak (Bizkaia) haietatik babesteko neurriak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari, udaleko talde guztien babesarekin. Ekainaren 16an Asua ibaiak gainez egin zuela gogorarazi du udalak, eta egoera hori «behar baino gehiagotan» gertatu dela nabarmendu du. Hiru hilabeteko epean, Asua ibaia bideratzeko egitasmoa hasteko eskatu dio Jaurlaritzari, lan horien eskumena harena delako. Aldarrikapen bera egin du Salsidu-Los Puentes Getxoko elkarteak Gobela ibaiari buruz. Urte hasieran premiazkotzat jo ziren uholdeak eragozteko Getxoko lan duela erakunde horrek euskarari zer garrantzi ematen dion. Lan gatazkak, bere horretan Euskara batzordea mahai sektorialaren mende dago, eta azken hori da «Osakidetzako negoziazio organo nagusia», LABek dioenez. Baina bi hilabete eman ditu mahai sektorialak bildu gabe. Eta bitarte horretan Osakidetzak hainbat «murrizketa» egin dituela salatu dute sindikatuek. Horrek erakusten du, LABen hitzetan, Osakidetzak ez duela «lan, politika edo gizarte gaiez eztabaidatzeko batere borondaterik»; eta gardentasunik gabe jokatzea leporatu dio osasun erakundeari. Uholdeetatik babesteko neurriak eskatu ditu Sondikako Udalak Getxoko elkarteek salatu dute Gobela ibaia bideratzeko lanak bigarren mailan utzi dituela Jaurlaritzak horiek, baina gaur egun lan horiek geldirik daudela kritikatu du Marta Uriarte elkarte horretako presidenteak. Kezkagarritzat jo du orain hainbat urte egin beharreko lanak oraindik ere egin gabe egotea. Urak, EAEko Uraren Agentziak, lanei eutsiko diela berretsi du, izapideen inguruan egondako informazio eskaeren ondorioz apur bat atzeratuta dauden arren. EAEko Plan Hidrologikoa Ura agentzia EAEko Plan Hidrologikoa prestatzen ari da, eta aurki horren berri emango du partaidetza publikorako epea hasteko. Plan horretan ibaien arroetan dauden «gabeziak» zehaztuko dituzte, besteak beste, eta etorkizunerako neurriak zehaztuko. Ordea, agentziak berretsi du erabaki horiek ez dituztela baldintzatuko indarrean dauden lanak. Eta horrekin, Ura agentziak ziurtatu du Gobela ibaiko lanei eutsi egingo diela.
2010eko uztailaren 9a, ostirala berria 15 ‹ Publizitatea