24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

4

Munduko Kopa 2010 Gure gaia

Futbolaren

gizarte boterea

Munduko Koparekin batera ari da jokatzen Itxaropenaren

Jaialdia. Kaleko futbola hezkuntzarako eta gizarte

aldaketarako lanabes gisa darabilten elkarteek hartzen

dute parte bertan. 32 selekzio ari dira han ere.

Joan Canela Barrull Johannesburgo

Posible da epailerik

gabeko futbola?

Talde mistoetanjokatutakoa?

Gol gehien

sartuagatik,

beti irabaztea ez

dakarrena? Zentzugabekeria erabatekoa

irudi luke, baina halakoxe

arauak ditu street football edo

kaleko futbola esaten diotenak;

mundu zabalean ziztuan hedatzen

ari da kirol mota hori, eta

hezkuntzarako eta gizarte aldaketarako

lanabes gisa baliatu

nahi du futbola. Eta egun hauetan,

futbol profesionalak bezala,

bere jardunaldirik garrantzitsuenean

dihardu kaleko futbolak

ere: Itxaropenaren Jaialdian;

Munduko Txapelketa bat da, osoosorik,

32 herrialdetako selekzioak

partaide dituena eta Alexandra

duena jokaleku —Johannesburgoko

auzorik zapalduenetako

bat—; Munduko Kopa ofizialarekin

batean ari da gertatzen, eta

haren jarduera baten moduan.

Jurgen Griesbeck alemana da

haurraren gurasoa. Kolonbian

egokitu zen 90eko urteetan, eta

orduan erabaki zuen indarkeria

borrokatzeko bitarteko gisa erabiltzea

futbola; garai hartan hil

zuen futbolzale haserretu batek

Andres Escobar, Kolonbiako selekzioko

atezaina, etxekoen atean

sartu zuelako gola eta, ondorioz,

Ameriketako Estatu Batuetako

1994ko Munduko Kopatik

kanpo gelditu zirelako. Medellingo

komuna basati eta zapalduak

erabili zituen probako eremu

gisa; Bakearen Aldeko Futbola

deitu zion ekimen hari.

Landa eremu zabal batean, dozenaka

neska-mutil —kolore guztietakoak—

entseatzen ari dira:

paseak egiten eta izkin egiten

ikasten, geldikako jokaldiak saiatzen.

Kazetari mordoa dago, haien

saioari adi-adi begira, Brasilgo selekzioaren

entrenamendu bat

izango balitz bezala. Alderdi ga-

Hegoafrikako haurrak, Port Elizabetheko Walmer txabolan futbolean jokatzen. CARL FOURIE / EFE

tazkatsuetako eta bazterreko auzoetako

neska-mutilak dira, munduko

hainbat tokitakoak; futbola

zenbait gizarte arazo konpontzeko

tresna gisa darabilten hainbat

elkartetan parte hartzen dute. Badira,

besteak beste: palestinar-israeldar

talde bat, pertsonen kontrako

minen biktimek osatutako

talde kanbodiar bat, arrazakeriaren

kontrako Belfasteko futbol talde

bat, Afrikako hainbat tokitan

hiesaren kontra diharduten klub

batzuk eta Latinoamerikako faveletakoek

osatutakoak. Selekzio

horien jatorriari erreparatuz gero,

mapa oso bat begietaratuko zaigu,

bizi garen garaiko gizarte eta politika

arazorik handienetako batzuen

agergarri; bai eta arazo horiek

konpontzeko eta gainditzeko

gizarte horietan baliatu dituzten

ekimenen erakusgarri ere.

Arau bereziak

Jende horren guztiaren artean,

Sandro dago, Uruguaiko ordezkaritzako

bitartekaria. Taldean zer

eginkizun duen azaltzeko, lehenlehenik,

kaleko futbolak nolako

arauak bete behar dituen adierazi

digu: «Hiru zatitan banatzen

dugu partida. Lehenengoan, zer

balio transmititu nahi ditugun

azaltzen diegu jokalariei, eta partidak

zer helburu izan behar

duen. Bigarrengoa, jokoari berari

dagokio. Eta hirugarrengoa, bilera

bat da; talde biak eztabaidan

aritzen dira erabakitzeko zeinek

bete dituen arauak hobekien, zeinek

errespetatu duen gehien aurkaria

eta bietako zein aritu den

gehien talde lanean. Bileran erabakitzen

da, halaber, zeinek irabazi

duen partida, ez baita beti

izaten golik gehien sartu duen taldea».

Eztabaida biziak sortzea da

Sandroren eginkizuna, eta ber-

Toki gatazkatsuetako

eta auzo baztertuetako

neska-mutikoak dira;

mundu guztikoak

Futbolean jokatzeaz

gainera, ordezkaritza

bakoitzak bere kultura

erakusten die besteei

matzea neska-mutilek ikas ditzatela

futbol berezi honen balio

bereziak: autokontrola, aurkariarekiko

errespetua, diziplina, ahalegina,

talde lana… «Ikasgela

bihurtzen dugu kantxa», esan du

azkenik. Jokalariei erantzukizun

handiagoa ematearren, kendu

egin dute epailearen irudia.

«Jokalariak berak onartu behar

du huts egin duela». Neskak ere

sartu dituzte taldean, «gatazketan

bitartekari izateko ahalmena»

dutelako. Ez dute inor baztertzen.

Hau ere gaineratu du

Sandrok: «Bidegabea izango litzateke

inor kanpoan uztea erdipurdi

jokatzen duelako bakarrik.

Afrikara etorri aurreko aukeraketa

bera ere ez da izaten kirol

irizpide zorrotzen araberakoa.

Neska ingeles bat da Sammy, eta

zeharo «hunkituta» dago Hegoafrikara

etortzeagatik, nahiz eta

haren selekzio nazionala txapelketatik

kanpo egon jada. Zintzozintzo

erantzun die kazetarien

galderei, txantxetarako aukerarik

eman gabe: «Ongi jokatzen

dudalako nago hemen, eta arduratsua

naizelako eta ondo bete ditudalako

elkartean dagozkidan

eginkizunak».

Hain zuzen ere, futbolean jokatzeaz

gainera, edozein motatako

kultura jarduerak dituzte jaialdiak

dirauen bitartean —dantzak,

abestiak, pintura—; ordezkaritza

bakoitzak bere kultura

erakutsi behar die gainerakoei,

eta eztabaidak eta hitzaldiak ere

antolatzen dituzte partaideen intereseko

gaiak jorratzeko. Eta, jakina,

hemen munduan beste inon

baino seropositibo gehiago dagoenez

gero, prentsari ateak zabaltzeko

egunean hizpide nagusi bat

izan da: hiesa.

Sare global bat

Street Football World izeneko sarean

bilduta daude mundu zabalean

zehar futbol mota honetan jokatzen

duten elkarteak. Ez dira FI-

FA bezain garrantzitsuak, baina

harritzeko moduko kopuruak dituzte:

54 herrialdetako 80 elkarte

baino gehiago dira, ia milioi eta er-

berria

2010eko uztailaren 9a, ostirala

di pertsonak antolatutakoak; horietatik

%90 13-18 urte bitartekoak

dira. «Kolonbian antolatu genuen

gure lehen elkartea, baina

konturatu ginen ez genuela ezer

berririk asmatu, beste jende askok

eta askok ziharduela horrexetan,

nahiz eta nor bere kabuz jardun»;

hala ekarri du gogora Jurgen

Griesbeckek. Beraz, lehenbiziko

harreman batzuk egin eta gero,

erakunde formal bihurtu ziren

2002an, eta 2006an antolatu zuten,

lehenbizikoz, Kaleko Futbol Jaialdia,

Berlinen —Alemaniako Munduko

Koparekin batean etorri

zen—. «Hurrengo, FIFArekin negoziatzen

hasi ginen, jarduera ofizial

bihurtzeko asmoz». Negoziazio

«zailak» izan ziren, Griesbeckek

esatera. «Zeharo bestelako

erakundeak gara, eta erabakiak

hartzeko mekanismo desberdinak

darabiltzagu; emaitzak ikusirik,

ordea, merezi izan du ahaleginak».

Behin jarduera ofizial bihurtuta,

finantzabide handia eskaini

die FIFAk —sail bat ere badu, gizarte

erantzukizun korporatiboari

dagokiona—, eta ezin ordainduzko

oholtza mediatikoa. Ikusi

besterik ez dago zenbat eta zenbat

telebista kamera dabiltzan neskamutil

hauen entrenamenduak filmatzen.

«Gizarte errealitatea aldatzeko

ahalmena ez ezik, botere

global bat ere izan dezake futbolak»;

hala argudiatu du Griesbeckek,

Itxaropenerako Futbolaren

garrantzia azaltze aldera.

Auzo pobretik pobrera

Aste honetan bertan izango da

Alexandran, Johannesburgoko

auzorik zapalduenetako eta basatienetako

batean; handik kilometro

batzuetara dago Sandton, hiriko

negoziogunerik luxuzkoena

eta modernoena. «Guretzat, oso

garrantzitsua da honelako toki

batean egitea jaialdia», adierazi

du Griesbeck, «onurak ekar baitiezaizkiokegu

komunitateari.

Batetik, azpiegitura oso bat utziko

diegulako: futbol zelai bat,

inon diren ekipamendu guztiekin;

eta hedabideentzako gune

bat, komunitateko irrati izango

dena etorkizunean. Eta, bestetik,

gertakari polit baten kokaleku

bihurtuko dugulako berri txarren

iturburu ohi den toki bat. Beren

buruarekiko konfiantza handiagoa

izaten lagunduko diegu».

Sandrok baditu beste argudio

batzuk Alexandran egoteko: «Gurises

edo gazteak harritu egin dira

ikusita haienetatik hain urruti

dauden herrialdeetan ere antzera

bizi daitekeela jendea». Hizkuntzaren

mugak mugak, zera nabarmendu

du: «Oso sintonia onean

aritu gara Alexandrako jendearekin».

Azken batean, gogoa eta irudimena

izanez gero, aise gainditu

daiteke hizkuntzaren muga: «Keinuak

eta seinaleak eginda, hitzen

bat edo beste ikasita, lor liteke

nork bere burua ulertaraztea».

Futbol solidario gehiago

Itxaropenerako Futbola da

FIFAk modu ofizialean onarturi

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!