24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Txirrindularitza D2010eko Frantziako Tourra

G Protagonistak

IRABAZLEA

Mark Cavendish

Lagun gutxi duen

esprinter puska

pJaioteguna. 1985eko maiatzaren

21a.

pJaioterria. Douglas (Man

uhartea).

pIbilbidea. T-Mobile (2007)

eta Columbia (2008tik).

pGaraipen garrantzitsuenak.

2007an, Kataluniako Voltako bi

etapa; 2008an, Romandiako

Tourreko etapa bat, Italiako Giroko

bi eta Frantziako Tourreko

lau; 2009an, Tirreno-Adriatikoko

etapa bat, Milan-San Remo,

Italiako Giroko hiru etapa, Suitzako

Itzuliko bi eta Frantziako

Tourreko sei; eta, 2010ean, Kataluniako

Voltako etapa bat,

Romandiako Tourreko bat eta

Frantziako Tourreko beste bat.

EGUNEKO BEROTASUNA

35 gradu izan dituzte

txirrindulariek

Sargori egin zuen atzo Tourreko

etapan. 30 gradu ingurukoa zen

tenperatura Epernayko irteeran,

eta 35 gradukoa Montargisen,

helmugan. Haizeak apenas jo

zuen, gainera, ibilbide guztian,

eta txirrindulariek ur bidoi asko

hartu behar izan zituzten autoetatik.

EGUNEKO EGOSKORRA

J. I. Gutierrez

Etapa hasieran berak jo zuen

erasoa, berak sortu zuen ihesaldia,

berak estutu zituen bi iheskideak,

eta tropela gain-gainean

zeukatenean, bera saiatu

zen bakar lanean aurrera egiten.

Jose Ivan Gutierrezek (Caisse

d’Epargne) etapa handia egin

zuen atzo, baina, esprinterren

taldeen eraginez, saririk gabe

geratu zen azkenean. Espainiako

txapelduna da Gutierrez, eta

atzo erakutsi zuen ordekan indar

handia daukala.

ko ditu oraindik garaipen zerrenda

hori puzteko. Oker handirik

ezean, gaur izango du lehenengoa,

Gueugnonen, Tourreko etaparik

luzeenean (227,5 kilometro

egin beharko dituzte txirrindulariek,

Montargis eta Gueugnon artean);

11. etapan izango du bigarren

aukera, Bourg les Valencen;

Bordelen ere garaipenerako borrokan

ibili beharko luke, 18. etapan;

eta Parisko azken esprinta

Tour bikaina biribiltzeko balia dezake

Columbiakoak. Ez da iritsiko

iazko balentriara, sei etapa irabazi

baitzituen orain urtebeteko

Tourrean. Baina, konfiantza berreskuratuta,

taldeak ere beste indar

batekin lan egingo du aurrerantzean.

Ezin baita esan Columbia orain

gutxiko Columbia denik. Atzo gogotik

lan egin zuten ihesaldia kontrolatzeko,

egia da hori. Baina azken

600 metroetan sartuta, Garmineko

bi txirrindulari ari ziren

Tyler Farrarri esprinta prestatzen.

Renshawekin bakarrik geratu

zen Cavendish azken zuzengunean,

eta esprint bideratzaileak

maisuki egindako mugimendu

batek utzi zuen arrakastari begira.

Ezkutuan daude orain gutxiko

Garminek dotore

prestatu du esprinta,

baina Farrarrek ezin

izan du lana biribildu

Sei etapa irabazi zituen

iaz, lau orain bi urte, eta

beste lau irabazteko

aukera dauka aurten

bost-sei taldekideko ilara ikusgarriak.

Esprint nahasiak izaten ari

dira aurtengo Tourrekoak. Eta,

atzo Garminek bezala, talde batek

itxuran lan egiten duenean,

aurkariek ematen diote errematea

—min hartuta dago Farrar—.

Hiru laguneko ihesaldi antzua

Herenegun arrakastarako tarterik

gabe ibili ziren ihesean bost lagun,

eta atzo antzera ibili ziren

beste hiru. Ivan Gutierrezek

(Caisse d’Epargne) jo zuen erasoa,

15. kilometroan, eta Jurgen

Van den Walle (Quick Step) eta

Julien El Fares (Cofidis) joan ziren

kontraerasoan. Zortzi minututik

gorako aldea lortu zuten berehala,

baina argi zegoen, beste

behin ere, esprinterren taldeen

arabera egingo zutela etapa. Columbia,

Cervelo eta Lampre berehala

hasi ziren lanean, eta une oro

kontrolpean izan zuten hiru laguneko

ihesaldia. Helmugara iristeko

30 kilometro falta zirenean bi

minutu eskasekoa zen aldea. Esprinta

behar zuen atzoko etapak,

Cavendishek barruko amorrua

aska zezan.

Etapa bat gehiago Tourrean

Guadalupetik

Juanma Garate

Rabobankeko txirrindularia

iesta ederra egingo zenuten,

ezta? Baietz pentsa- S tzen dut. Baina nik erabat

kontrako azalpena emango dizuet,

nahiz eta ez didazuen sinetsiko.

Jota iritsi gara helmugara.

Adierazpenei begira jarri naiz eta

Sastrek dio izugarrizko beroa

egin duela eta indar asko gastatu

dugula; Samuelek dio bero jasangaitza

egin duela... Orain arteko

etapen artean, gerora gehien nabarituko

dugun etapa izan dela

uste dut. Ibilbide gogaikarria

eduki dugu, une oro igo eta jaitsi

ibili gara, erritmoa ez da motela

izan, izugarrizko beroa egin du...

Ur bidoiak berehala berotzen ziren,

eta nazka-nazka egin gara bidoiak

hartu eta hartu. 300 bat bidoi

prestatuko zituzten, eta denak

ez genituen gastatuko, baina

asko edan ditugu. Eta helmuga

igarotakoan izerdi patsetan

geunden denok.

Horrelako etapak luzeak izaten

dira. Gehienok, gainera, arazo

dezente dauzkagu ipurmasailetan.

Harbidetik igaro ostean,

dezenteko urratuak dauzkagu,

eta gaur, adibidez, errepidea ez

zen oso erosoa. Dani Morenorekin

hizketan aritu naiz amaieran,

eta ezin duela gehiago esan dit.

Horregatik diot zuentzat lo egiteko

etapa aproposa izango zela

baina guretzat oso gogorra izan

dela. Mendiko etapak kenduta,

horrelako etapak izaten dira gogorrenak.

Eta zer esango dizuet, ba, Cavendishi

buruz! Egia esan, harro

samarra da. Izaera gogorreko

Jose Ivan Gutierrez, Julien El Fares eta Jurgen Van de Walle, atzoko etapan. JAVIER LIZON / EFE

G Erreakzioak

Mark Cavendish

Columbiako txirrindularia

«Taldekideak zoragarri aritu

dira lanean. Atzo [herenegun]

izan ez nuen zortea izan dut.

Etapa Google Earthen ikusi genuenean,

ez nekien igoera bat

zegoenik, baina Erik Zabelek

esan digu ez zela zaila».

Jose Ivan Gutierrez

Caisse d’Epargneko txirrindularia

«Ihesaldian sartzea zen asmoa,

baina ez bi iheskiderekin. Baina

aurrean zoazenean, ez dago

gelditzerik. Esprinterrei bi etapa

bakarrik geratzen zitzaizkien

mendiko etapen aurretik, eta

bagenekien ez zigutela utziko».

2010eko uztailaren 9a, ostirala berria 29

Euroligako lehen faseko zozketak nahiko

Gonzalez eta Zubieta 22-21 nagusi Berasaluze

31›› multzo erosoan kokatu du Baskonia 32›› VIII.a eta Beginoren aurka San Fermin torneoan

mutila da, gaztea da, irabaztera

ohituta dago, eta ezin irabazi horrekin

erotzen hasita zegoela

uste dut. Ezin zen atera zulo horretatik,

eta horregatik lehertu

da irabazi duenean. Nik esprinta

ez dut ikusi, baina Oscarrekin

[Freire] hitz egin dut gero, eta larri

ibili dela esan dit. Esprintean

lehiatu izan balitz lurrera joango

zela esan dit. Bera esprinta jotzera

zihoanean zutitu da Hushovd;

alde batera joan omen da, eta lurrera

erortzeko zorian egon da.

Eta, tira, amaitzeko etapa hasi

aurretik egiten dugun kilometro

kopuruari buruz hitz egin nahiko

nizueke. Gaur hamar kilometro

egin ditugu Epernayko kaleetan

barrena, eta Tourra amaitzerako

beste etapa bat osatuko dugu iaia.

Egunen batean batuko ditut

denak, baina denen artean 120

bat egingo ditugu azkenerako.

Gaur hamar izan dira, bihar zazpi-zortzi

dauzkagu... eta ondoren

beste 227,5.

Samuel Sanchez

Euskaltel-Euskadiko txirrindularia

«Izugarrizko beroa egin du. Egia

esan, egunero dago Tourra gogortzen

duen ezaugarriren bat.

Erorketak, harbidea, orain beroa...

Ahalik eta ondoen hidratatzen

saiatu gara, beroak ahalik

eta kalterik gutxien egiteko».

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!