24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

IV TURISMOA GOIERRIN ETA TOLOSALDEAN

Zuhaitzetik zuhaitzera, abentura eta natura

uztartzen dituen parkea martxan jarri zuten

Aste Santuan Larraitzen: Mariren Zuhaiztia

izeneko gunea.

Zuhaitzetatik

zintzilik

T

xindokiren magalean, Larraitzek

hainbat aitzakia

bazituen hara joateko.

Orain beste bat gehitu diote: Mariren

Zuhaiztia izeneko parkea.

Txindokiko Itzala proiektuaren

barruan garatutako parke horrek

natura eta abentura uztartzen ditu.

Bizibiziki enpresak jarri zuen martxan

proiektua, Abaltzisketako

Udalak bultzatutako lehiaketa irabazi

ostean. Txindokiko Itzala

proiektuaren arduradun Ekaitz

Zubelzuk dioenez, «garapen lokala

eta turismo aktiboarekin zerikusia

duten egitasmoak» egiten ditu

Bizibiziki enpresak. Izan ere, Abaltzisketako

Udalaren beharren ondoren

sortu zen Txindokiko Itzalaren

proiektua.

Marka horren pean ekintza ezberdinak

antolatzen dituzte natura,

kultura eta abentura uztartuz.

Txindokiko Itzalak «Tolosaldeko

herrien garapen lokala» bultzatu

nahi du, eta garapen hori «turismo

aktiboaren bitartez» lortu nahi

dute, «berrikuntza albo batera utzi

gabe».

Aurrera begira, parkeaz gain,

beste egitasmo batzuk jarri nahi dituzte

abian, artzainei bere lan-eremura

bisita egitea eta Amezketan

eskalada ikastaroak antolatzea,

esaterako. Zuhaitz parkea Aste

Santuarekin batera ireki zuten, eta

«sekulako arrakasta» izan du. Parketik

igaro direnak «oso gustura»

ibili direla esan diote Txindokiko

Itzalakoei.

Horrelako ekimen bat eguraldiaren

menpe egon ohi da, hala

ere, eta euria egiten duenean itxi

egiten dute. Eguraldiak laguntzen

duenean, jaiegunetan eta asteburuetan

dago irekita. Uztailean eta

abuztuan egunero izango da aukera,

eta udaberrian eta udazkenean

astean zehar ikastetxeentzat eta

taldeentzat egongo da zabalik.

10:30a inguruan irekitzen dute, eta

azken taldea 18:30ean hartzen

dute. Tartean, 14:00etatik

15:00etara, itxi egiten dute.

Mitologian barrena

Lau ibilbide ditu Mariren Zuhaiztiak.

Ezinduentzako ibilbidea, Sugaar

izenekoa; 4-8 urte bitarteko

umeentzako ibilbidea, Basajaun

izenekoa; 1,40 metro baino altuagoentzako

ibilbidea, Mikelats-

Atarrabi izenekoa; eta helduentzako

ibilbidea, Mari izenekoa.

Guztiek airean sentitzeko aukera

ematen dute: zubi tibetarrak, tirolinak,

sareekin egindako tunelak...

Gunea ikusita eta Txindokiko

Aste Santuan jende ugari gerturatu zen inauguratu berria zen parkera. I. GARCIA

Mariri buruz entzundako istorioei

erreparatuta, «abentura eta mitologia

elkartu ditugu», dio Zubelzuk.

«Sugaar, indarra, ezinduen

ibilbideari jarri diogu. Helduen

ibilbideari Mari jarri diogu, beti

hegan ibiltzen delako, eta ibilbide

horrek ditu tirolina gehien». Larraizko

basoaren pinuak, haritzak

eta pagoak erabili dituzte ibilbideak

egiteko.

Prezioei dagokienez, haurrek

bost euro ordaindu behar dute;

Mikelats-Atarrabi bidea egiten

dutenek 9 euro; eta horrez gain

Mari ibilbidea ere egiten dutenek

15 euro ordaindu behar dute. Ezinduen

ibilbidea egiteko 15 euro ordaindu

behar da.

Era berean, taldeentzako prezio

bereziak dituztela nabarmendu

dute Larraizko parkearen arduradunek.

Ezinduei zuzendutakoa

Gipuzkoako zuhaitz-parke bakarra

da Larraizkoa. Baina beste herrialdeetakoek

ez duten berezitasun

bat badu: gurpildun aulkietan

ibiltzeko prestatutako ibilbidea.

«Aulki moduko batzuetan eserita

jartzen dira, zintzilik, eta ibilbidea

besoen indarrarekin egiten

dute», azaldu du Zubelzuk. «Abaltzisketatik

Larraitzera zabaldu

den ibilbide egokitua ondoan daukagu,

eta hori kontuan hartu dugu

ibilbide berezi hau egiteko. Norbait

Sugaar ibilbidea egiten ari

bada, besteek ondotik ikus dezakete

nola egiten ari den», gaineratu

du.

GOIERRIKO HITZA ETA TOLOSALDEKO HITZA

OSTIRALA, 2010EKO UZTAILAREN 9A

Aholkularitza zerbitzua

Mariren Zuhaiztia Bizibiziki enpresaren

proiektua da. Euskal Herrian

aisia aktiborako kudeaketa

aholkularitza ere eskaintzen du,

lehen enpresa arlo horretan.

Horiek horrela, enpresaren arduradunek

«esperientzia asegarriak

programatzen» dituztela

diote, «natura, kultura eta abentura»

uztartuz.

Hauek dira eskaintzen dituzten

zerbitzuak: kudeaketa aholkularitzari

dagokionez estrategia eta zuzendaritza,

proiektuen diseinua,

proiektuen exekuzioa, pertsonak

eta marketing-a; informatikari dagokionez

diseinua eta garapen

softwarea lantzen dituzte; eta euren

atal guztietan formazioa ere

bermatzen dute.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!