24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

GOIERRIKO HITZA ETA TOLOSALDEKO HITZA

OSTIRALA, 2010EKO UZTAILAREN 9A

Lore postuak Tolosako larunbateroko azokan, Berdura Plazan.

Nekazaritza produktuak Zerkausian egoten dira.

Jende ugari biltzen da larunbateroko azokan eta giro ederra sortzen da.

Azoka gune garrantzitsua izan da betidanik Tolosa. Larunbateroko azoka

jendetsuaz gain, azken urteetan produktu jakinei zuzendutako edota

bertako produktuen salmenta sustatzeko azoka bereziak egiten dituzte.

Tolosa, azoka herria

K

ontu jakina da Tolosako

azokak berebiziko garantzia

izan duela beti. Inguruan

dituen 28 herrixkek merkataritza

zentro izan dute betidanik

Tolosako azoka, eta baita egungo

hainbat eta hainbat denda ere.

Euskadin biztanleko denda

gehien duen herria da Tolosa, eta

horrek azoken garrantziaren zergati

berdintsua izan dezake.

Ez da erraza Tolosako Alde Zaharreko

kale artetik eta bertako zabalgune

ederretik paseatzen ibiltzea

denda bakar batera sartu

gabe. Tolosako komertzioa erakargarria

da oso: anitza, kalitatezkoa,

profesionaltasuna eta aldi berean

harrera ona bezain atsegina

eskaintzen duena. Horrelakoa da

Tolosaldean topatuko duzun merkataritza

eskaintza.

Betiko edo asteroko azoka hiriko

eremu ezberdinetan banatzen

da: nekazaritza produktuen azoka

Zerkausian egiten da, lore eta landareena

Beldua plazan, eta Euskal

Herria plazan egoten da merkatu

txikia edo orotariko produktuak

saltzen diren gunea.

Bere ondare historiko eta kulturalaz

gain, Tolosan ohiko kantitate

txikiko merkataritzak dituen

abantailekin egingo duzu topo,

non arreta zuzena eta gertutasuna

diren aurkezpen txartelik onena.

›› TOLOSALDEKO UDAKO AGENDA

Oporrak bai, baina itxita ez. Udan

izango da zerikusia Tolosaldean.

Hona ekitaldi nabarmenetara joanez

turismoa egiteko pizgarriak.

]Uztailak 8. Tolosa.

Kixka txotxongiloak. Plaza Berrian.

]Uztailak 8. Tolosa.

Mariano Martinezen kafe antzerkia.

Solana 4 tabernan.

]Uztailak 9. Tolosa.

Hogeihatz Proiekt-en kontzertua,

Jon Garmendia eta Iñaki Plaza.

Euskal Herria plazan.

]Uztailak 10. Tolosa.

‘Los muchos caminos a Santiago’,

antzinako musika: J.M. Moreno

eta Soledad Cardoso.

Santa Klara komentuan.

]Uztailak 16. Goierrin, Tolosaldean

eta Urola Kostan barrena.

Ehunmilak mendi proba.

Beasaingo Arrastaka mendi elkarteak

antolatuta Gipuzkoan barrena

igaroko den Ehunmilak ultratrail

proba egingo da (187 km).

Lasterketa Gipuzkoako hiru eskualdetatik

igaroko da, eta mendiz

zeharkatuko ditu Goierri, Tolosaldea,

eta Urola Kosta.

Ibilbidea Gipuzkoa barnealdeko

leku dotoreenetatik igaroko da,

pagadi eta hariztietatik barrena

TURISMOA GOIERRIN ETA TOLOSALDEAN

‘Km 0’ ekimena bultzatuz Felix Belaunzaran jakiak prestatzen

Tolosak bi merkataritza gune nagusi

ditu: Alde Zaharra bat eta zabalgunea

bestea.

Irailaren erdialdera arte azoka

berezirik izango ez bada ere, larunbateroko

azokak ez du oporrik

hartuko udan, bertaratzen direnek

bertako produktuez eta azokaren

inguruan sortzen den giroaz gozatzeko.

‘Km 0’ ekimena ere azokarekin

Horrez gain Km 0 ekimenak ere

aurrera segitzen du. Italian sortu

zen mugimendu horren bidez bertako

produktuak kontsumitzera

bultzatu nahi da jendea, mundu jasangarriagoa

lortze aldera. Horri

Aralar eta Aizkorriko parke naturaletan

sartuz, eta Izarraitz igaroz.

Era berean, inguruko gailurrik garaienak

igoko dituzte korrikalariek:

Txindoki (1.346m), Ganbo

(1.402m), Aizkorri (1.528m), Erlo

(1.026m), Izazpi (967m) eta Ernio

(1.075m). Ehunmilekin bateratsu

Goierriko Bi Haundiak lasterketa

ere izango da uztailaren 16-17an

(87 km). Probaren webgunea:

www.ehunmilak.com

]Uztailak 16. Tolosa.

‘La barraca’ antzerkia.

Teatro Universitario de Mexicorekin

eskutik. Plaza Berrian.

]Uztailak 16. Tolosa.

Diego magoaren magia ikuskizuna.

Elorri tabernan.

]Uztailak 22. Tolosa.

‘A cía del saco’, juglareak, kaleko

musika, txotxongiloak...

Euskal Herria plazan.

]Uztailak 22. Tolosa.

Diego magoaren ikuskizuna.

Asteasuarra tabernan.

]Uztailak 23. Tolosa.

Tolosako Musika Bandaren kontzertua.

Lopez Mendizabal kalean.

]Ekainaren 19tik uztailaren 24ra.

Tolosa.

Pixel Pantxo margo erakusketa.

III

loturik, joan zen astean ere sukaldari

ospetsu bat, Iriarte jatetxeko

Felix Belaunzaran, izan zuten plater

goxoak prestatzen. Zerkausian

erositako piperrak frijitu zituen,

leka eta urdaiarekin lagundurik.

Berdura plazan prestatu zituen

jaki goxoak, eta jarraian mokadu

zaporetsua bertaratuen artean banatu

zuten.

Garaian garaiko produktuak

izaten dira ekimen horretarako sukaldariek

erabiltzen dituztenak,

eta joan zen astekoen kasuan ere

berdin izan zen, merkatuan aurkitu

zituen produktuekin egin baitzuen

plater goxo haren prestaketa

lanak.

GKo Gallery-n.

]Abuztuak 4 eta 5. Tolosa.

Zinema aire librean: ‘Pagafantas’

eta ‘Death Proof’ filmak. Auzoetan

]Abuztuak 27. Tolosa.

Miren bakarlariaren kantaldia.

Plaza Berrian.

]Irailak 3. Tolosa.

Manent-en kontzertua.

Plaza Berrian.

]Irailak 4. Tolosa

Eutsi + Box-a musika emanaldia

eta performance-a.

Plaza Berrian.

]Irailak 11. Villabona.

Nekazaritza eta gastronomia azoka.

Barazki, fruta, baserriko produktu

eta kontserben dastaketa, erakusketa

eta salmenta.

Elkarteen artean isats gisatua sukaldatzeko

lehiaketa gastronomikoa.

]Irailak 10 eta 11. Tolosa.

Bonberenea Sutan musika jaialdia.

Taldeak: Borrokan, Kerobia,

Zea Mays, Sorkun eta Vicepresidentes.

Anestesia, Makala Dj, Willis

Drummond, Inoren Ero Ni, Lisabo,

Deabruak Teilatuetan, Delorean,

Bad Sound System...

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!