24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Sanferminak Iruñean D

Eta Taconera

sortu zuen

Frenesia,

Ferminen liburutik

Naiara Elola

o eta su zebilen Fermin. Bi

egun geldiezin izan zituen, J eta horren ondorioak antzematen

zituen. Lehen garbia zena

zikin bihurtu zen, eta lehen zuri

zena beltz, nahiz eta udal garbitzaileak

lanean aritu. Gauaren

alde onak ezagutu eta sufritu zituen

lehenik, eta egunarenak ondoren.

Ginkasa, kalimotxoa eta

patxarana izaten zituen egun eta

gau adiskide fidel. Baina bi gau

eta egunez gelditu gabe zurrutean

aritu ostean, egunaren benetako

alde onak ezagutzeko prest

zegoen.

Aurreko egunean egin bezala,

Mañuetako txurroak jan eta norabide

jakinik gabe oinez abiatu

zen. Tripa ondo betea zuen, eta

aurreko egunean bezala ia goizaldera

arte edan zuen. Atsedenerako

tokia behar zuela konturatu

zen Fermin: «Etzateko toki bat

behar dut, egiten duen beroa horrenbeste

sumatzen ez den toki

bat!». Eta orduan zuhaitzak sortu

zituen. Zuhaitzaren euskarria,

enborra, marroiz margotu zuen,

eta adarrak hosto berdez bete zituen.

Egindakoaz harro eta gozatzeko

prest, bere burua lurrera

bota eta nolanahi lo geratu zen.

Segundo eta minutu eta orduak

aurrera joan arren Fermin

ez zen esnatzen. Gerturatzen zirenak,

inbidiaz edo, alboan etzaten

ziren, haren gozamen aurpegia

ikusita. Baina Fermin ez zen

gizon isila. Arnasa hartzen zuen

momentu oro soinutxo sotil bezain

luzea egiten zuen.

Halako batean esnatu zen Fermin.

Esnatu berritan galdu samar

eta amorrazio puntu batekin

jaikitzen zen. Ez zekien zehazki

non zegoen, ezta zenbat denbora

zeraman ere zuhaitz eder haren

gerizpean. Halako batean aharrausi

egiten hasi eta alboan hamar

bat lagun zituela ohartu zen.

«Kontxo, zuhaitz honek lagun

asko erakartzen ditu», esan zion

bere buruari.

Behin logurak kenduta, oinez

jarraitu zuen Ferminek izandako

ideiarekin pozik. Zuhaitz batekin

nahikoa ez zela konturatu, eta

gehiago landatzea erabaki zuen.

Horrela sortu zuen Taconerako

parkea. Gau eta egun edan eta

jan inolako neurririk gabe aritzen

diren lagunen logela izendatu

zuen Taconera Ferminek.

Ana Urmeneta q Tonbolako kudeatzailea

Larraitz Amadoz Iruñea

Sarasate pasealekuko tonbolak

egunotan bisitari ugari izaten

ditu, eta, ondorioz, han aritzen diren

boluntarioak lanez gainezka

dabiltza. Egunero ehunka sari banatzen

dituzte, eta parte-hartzaileen

poza igarri daiteke aurpegietan,

zorte ona tokatzen denean.

Maiatzaren 29an zabaldu zuten,

eta azken eguna uztailaren 15a

izanen da; hala ere, tonbolan parte

hartzen dutenek hilabete bateko

epea izanen dute sariak jasotzeko.

Bi milioi eta laurden txartel

egin dituzte.

Ana Urmeneta arduratzen da

tonbolaren kudeaketaz, eta sanferminetan

ehun boluntariorekin

batera lanean dihardu goiz

eta arratsalde. Urrian hasi zen

Urmeneta prestaketa lanetan,

eta berriki motor bat banatu

dutela adierazi du alaitasun

osoz.

Noiz sortu zen tonbola?

Tonbola orain dela 70 urte sortu

zen, Iruñean zeuden beharrak

asetzeko asmoz. Sorreran, Olaetxea

gotzainak parte hartu zuen,

haren ideia izan baitzen tonbolaren

proiektua. Tonbolarekin batera

beste hainbat ekintza garatu

zituen Iruñeko beharrei aurre

egiteko.

Asko aldatu da tonbola?

Hasiera bateko tonbolak gaur

egungoarekin ez du zerikusi

handirik, lehen saskien bidez

bizpahiru pertsonek saltzen

zituztelako txartelak Sarasate

pasealekuan. Hasierako saski

horiek etxola bihurtu ziren, eta

egun daukagun lekuarekin alderatuz

gero, alde handia dagoela

uste dut.

Nola antolatzen duzu tonbola?

Urrian hasi ginen prestaketa lanetan.

Lehenengo datuak ateratzen

hasi ginen, eta batez ere aurreko

urtean saldu genuen txartel

kopurua hartu genuen

kontuan. Horretaz gain, sariek

zer-nolako harrera izan zuten aztertu

genuen, eta datu horiek

behin eskuan izanda, joan zen urteko

txartel kopuru berdina inprimatzea

erabaki genuen, eta prezio

berean saltzea. Uztailaren

7rako 25.000 txartel saldu genituen

jada.

Krisia antzeman al da?

Krisia baino gehiago, ekaineko

azken asteetan egindako hotzak

eragin digu, salmenta nabarmen

jaitsi duelako. Dena dela, krisiari

dagokionez, ez dugu aldaketa

handirik igarri; aurten ez dakigu

G Motzean

pNoiz izanen da tonbolaren

azken eguna? Azkeneko eguna

uztailaren 15a izanen da, baina

parte-hartzaileek hilabete bat

izanen dute saria jasotzeko.

pZenbat balio du txartel batek?

0,75 euro balio du.

pZein da banatu duzuen azken

saririk handiena? Asteartean

bertan motor bat eman

genuen.

pZein da tonbolaren ordutegia?

Goizean 09:00etatik

13:00etara, eta arratsaldean

17:00etatik gaueko 01:30ak

arte.

pZenbat boluntariok egiten

dute lan? Egunero 100 eta 150

pertsona artean ibiltzen gara.

2010eko uztailaren 9a, ostirala berria 51

Bizia ‹ Plaza

Uztailaren 7rako jada, eguerdiko hamabietarako, 25.000 txartel baino gehiago saldu zituzten

tonbolan; 150 boluntariorekin batera, Ana Urmeneta kudeatzailea aritzen da lanean egunero.

«Sanferminetan laukoiztu egiten da

tonbolara etortzen den jendea»

LARRAITZ AMADOZ

zehazki nola aterako diren gauzak,

baina oraingoz ez dugu ezer

sumatu. Datu esanguratsu gisa:

krisiarekin batera Caritasekoei

gauza gehiago eman dizkiete, eta

oso pozgarria da guretzat nafarrek

izan duten jarrera. Azken

finean, tonbolan parte hartzen

duen erosleak elkartasunagatik

egiten du, erabat, salmenten

bidez lortutako etekinak Caritaseko

gastuak ordaintzeko erabiltzen

direlako.

Zer zozkatzen da zuen tonbolan?

Edonori bururatu dakiokeen edozein

gauza aurki daiteke hemen.

Motorrak, autoak, bizikletak eta

ordenagailuak izaten dira, hala

ere, sari handienak; baina sari

horiez gain beste hainbat sari txikiago

ere banatzen ditugu, besteak

beste, goxoki poltsak.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!