24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Udazkena ere

beroa dator

Baskoniak Maccabi Tel Aviv, Partizan

Belgrad, Asseco Prokom eta Zalgiris Kaunas

izango ditu aurkari Euroligako lehen fasean

Urriaren 20an hasiko da liga erregularra;

Lauko Finala Parisen jokatuko da berriro

A. Urbistondo Donostia

Ikasle onenen legez, Euroligak

urteroko etxeko lanak fin-fin egiten

ditu oraindik. Bukatu berri

den denboraldiko burrunba ahaztear

dagoela, Europako talde onenak

biltzen dituen lehiaketak

hurrengo denboraldiko zozketa

egin zuen bart Bartzelonan. Uda

betean, udazkena, negua eta udaberriari

begira jarri dute saskibaloia,

2010-2011 sasoiko Euroligako

talde zozketa eginez. Kirol arlotik

begiratuta, garrantzi apala du

zozketak. Tramitea baino ez da,

baina abian jarri da gurpila, eta

dagoeneko ez da etengo. Liga

erregularra urriaren 20an hasiko

da, hiru hilabete barru, baina liga

horretan parte hartu nahi duten

talde apalenen atariko kanporaketak

hilabete lehenago jokatuko

dira: irailaren 21ean.

Atarikorik ez du jokatuko

Euroligako euskal ordezkari

bakarrak, Baskoniak. Arabako

taldeak beste talde handiekin

batera ekingo dio lehiaketari,

urriaren 20a inguruan. Inguruan,

egun batzuk lehenago NBAko bi

partidak jokatuko dituelako. Baskoniak

zerrendaburu izaera zeukan

atzo zozketan, azken urteetan

Euroligan egin duen bide

distiratsuari esker, eta pribilegio

horri esker, zozketak nahiko

talde erosoan kokatu du.

Erosoa, teorian, gaur-gaurkoz

talde bat hobea edo txarragoa den

jakitea ezinezkoa delako. Denak

ari dira taldea osatzen, eraikitzen,

fitxaketak aztertzen, eta gutxienez

hilabete pare bat joango

dira taldeek euren jokalari zerrenda

erabat osatzeko. Baskoniak

berak du arazo gutxien alor

horretan, zortzi-bederatzi jokalariko

bizkarrezur trinkoa baitu.

Ezin esan antzekorik Baskoniaren

multzoan ariko diren beste

taldeen inguruan: Maccabi Tel

Aviv, Partizan Belgrad, Asseco

Prokom, Zalgiris Kaunas eta atariko

fasetik txartela lortuko duen

beste talde bat.

Maccabirekin hasita, israeldarrak

eraldakuntza prozesu betean

murgilduta daude erabat. Europako

elitetik kanpo dabil azken

bizpahiru urteetan, eta horrekin

nahiko ez, eta bere herriko liga

ere lapurtu egin diote bukatu berri

den denboraldian. Pini Gerson

sutsua aulkitik bulegora mugitu

dute, eta David Blatt ingelesa fitxatu

dute. Zurrumurru franko

haizatu da azkenaldian taldearen

inguruan: D’Or Fischer estatubatuarrak

taldea utziko duen edo ez,

adibidez. Ziurra da Kisniwesky

galduko dutela (Efes Pilsenek fitxatu

du) eta Eliyahu ez dela bueltatuko,

Baskonia ez dagoelako halakorik

egiteko prest.

Argigarriagoa da Partizanen

kasua. Serbiako taldeak Lauko

Finala jokatu zuen Parisen, eta

Olympiacos bide bazterrean uzteko

zorian egon zen. Sosak baino,

talentua erabakigarriagoa dela

erakutsi zuen Dusko Vujosevic

entrenatzaile handiak. Vujosevicek,

ordea, talde aberatsekin zer

moduz lan egiten den jakiteko ordua

dela erabaki du, eta Moskuko

CSKArekin sinatu du kontratua.

Sos askoren truke. Partizanen harrobia

agorrezina da, Balkanetako

eskola bezala, baina, normalean,

hautsi egiten da hain bikain

aritu izan den taldea. Alecs Maricek,

Bob McAlebbek eta Jan Veselyk

eskaintza on-onak dituzte,

eta erromantizista hutsak ez badira,

hiriz eta taldez aldatuko

dute udan.

Beste bi taldeak Poloniako Asseco

Prokom eta Lituaniako Zalgiris

Kaunas dira. Asseco hazten

ari den taldea da. Europako elitera

hurbildu nahi du, eta pausoak

ematen ari bada ere, asko falta

zaio oraindik zortzi onenen arte-

G Euroliga

Lehen ligaxka

Urriak 20-abenduak 23

A

Caja Laboral Baskonia

Maccabi

Partizan

Asseco Prokom

Zalgiris

atariko faseko talde bat

Barac Baskoniakoa, Maccabikoekin lehian, joan den Euroligan. R. BOGAJO / ARP

an sartzeko. Han jokatu du azken

denboraldian Baskoniako lehen

fitxaketak, David Loganek. Zalgiris

ere izan zen, baino ez da, eta kolokan

jar daiteke izango ote den,

diruz eta ez baitabil alai-alai. Multzoko

seigarren taldea atariko

kanporaketan erabakiko da.

Beste taldeak eta datak

A multzoan kokatu da Baskonia,

baina ez da zailena. D multzoa

izango da estuena, Moskuko

CSKA, Panathinaikos, Valentzia

eta Efes Pilsen daudelako. Bartzelona

jarduneko txapelduna C

multzoa Bmultzoa C

Olympiakos

Bartzelona

Top 16

Urtarrilak 19-martxoak 1

Real Madril

Unicaja

Virtus Erroma

Brose Baskets

atariko faseko talde bat

multzoan dago, Montepaschirekin

eta Lyetuvosekin; Olympiacos

Real Madrilekin eta Unicajarekin

egokitu da B multzoan.

Talde bakoitzeko lau talde onenak

sailkatuko dira Top16 jokatzeko.

Bigarren fase hori 2011n hasiko

da, liga erregularra 2010eko abenduaren

23an bukatuko baita. Final-laurdenak

jokatuko dira ondoren,

eta Lauko Final handia azkenik,

azken langa, ederrena.

Parisen jokatuko da final handia,

aurten bezala, maiatzaren 6tik

8ra bitartean.

multzoa Dmultzoa CSKA Mosku

Montepaschi Siena Panathinaikos

Lietuvos Rytas

Power Valentzia

Fenerbahce

Efes Polsen

Cibona

Armani Jeans Milan

Cholet Basket

Union Olimpija

Final-laurdenak

Martxoak 22-apirilak 6

Lauko Finala

Maiatzak 6-8 (Parisen)

2010eko uztailaren 9a, ostirala berria 31

‹ Kirola

Mohamed Kone

fitxatu du

Lagun Arok, Boli

Kostako 2,11ko

pibot garaia

29 urte ditu, urte

baterako fitxatu du, eta

Doblas eta Mirallesen

postua osatzeko asmoz

ekarri dute Donostiara

A. U. Donostia

Lagun Arok saskipea indartzea

erabaki du. Mohamed Kone pibot

garaia fitxatu du urtebeterako,

eta gaur-gaurkoz David Doblas

eta Albert Mirallesek betetzen

duten tokia osatuko du 211 zentimetro

luze den morroskoak.

Kone Boli Kostakoa da jaiotzez,

baina herritartasun bikoitza du:

jaioterrikoa eta Frantziakoa. Herrialde

horretan egin du bidea,

hain zuzen ere, 29 urteko jokalariak,

Roanne Basket taldean. Azken

denboraldian Turkiako bi taldetan

jokatu du: Antalya Buyuksehir

eta Erdemirspor Belediyesi.

20 minutu jokatu ditu batez beste

partidako talde horretan, eta 7,7

puntu eta sei errebote lortu.

Konek Afrikako saskibaloi jokalarien

traza dauka. Garaia, baina

arina, ez oso astuna. Gihartsua

da, eta txapelak jartzen nahiko

ondo moldatzen da. Doblas eta

Kone dira, gaur-gaurkoz, Lagun

Aroko saskipeko jokalariak. Mirallesi

eskaintza bat egin dio, baina

tanteo-eskubidea ziurtatzeko.

Mirallesek beste eskaintza batzuk

ditu, baina Lagun Arok onena

berdintzeko aukera izango du

beti.

Splitterren zain

ACB ligako beste bi euskal taldeak

ere hasi dira mugitzen. Bilbo

Basketek hiru jokalari fitxatu

ditu dagoeneko: Aaron Jackson,

Dimitrios Mavroeidis eta Kostas

Vassileiadis. Axel Hervelle lotzea

da lehentasuna orain, eta, zurrumurruen

arabera, Ibrahim Jaaber

eta Matt Nielsen fitxatzeko asmotan

dabil Bizkaiko taldea.

Baskoniari dagokionez, taldea

Tiago Splitterrek hartuko duen

erabakiaren zain dago. Ia-ia ziurra

da brasildarrak NBAn jokatzeko

erabakia hartuko duela,

baina erabaki hori irmoa izan

arte, taldeak ez du mugimendu

handirik egingo. Splitter ordezkaezina

delako eta taldea uzten

badu zenbat diru jasoko duen jakingo

duelako. Uztailaren 15a da

azken muga, eta azken berrien

arabera, San Antoniok 5 milioi

dolar eskaini dizkio urteko Splitterri.

Hura ordezkatzeko izen

asko dabiltza bolo-bolo Gasteizen:

Raduljica, Fesenko, Petxerov,

Batista, Mario Kasun...

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!