24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Zazpi mila langaberi lana emateko planak

19›› lau mila kontratazio lortu ditu zazpi hilabetean 22››

Krisia DTentsioa bankuen artean

EBZk ez du uste ekonomia

atzeraldian sartuko denik

EBZren hileroko txostenak azkenaldiko

mezuak errepikatu ditu hazkunde ekonomikoari

buruz. Hau da, hazkundea

«desorekatua» dela herrialdeen arabera,

eta finantza krisiak jarraitzeak eta

langabezia handiak «mehatxu» egiten

diotela. Baina horietaz harago, mezu

baikorragoa ematen saiatu da Jean

nik, muga handiak dituztelako

kapital pribatua lortzeko. Espainiako

Gobernuak bihar aurkeztuko

du arazo hori konpontzeko

erreforma bat.

8. Azterketek arazoa

konponduko al dute?

Kezka finantza sektore osoaren

gainean finkatu beharrean, benetan

gaizki daudenengan zentratzea

da helburua, eta besteak lasai

ibil daitezela. Baina finantza

krisiak oso merkatu fidagaitzak

sortu ditu, eta funtsik gabeko zurrumurruei

ere bizkor eta gogor

erantzuten diete. Ikusi besterik ez

da egin behar burtsak nolako gorabehera

historikoak dituen

egun batetik bestera. Horrela

izan dadin interesa badute askok,

ur nahasietan arrantza oparoa

lortzen dutelako. Hortaz, gerta

daiteke huts egin duten bankuekiko

kezka ez ezik, sektore osoari

buruzkoa berriro zabaltzea.

9. Arriskurik ba al du

EBZren politikak?

Pare bat, gutxienez. Batetik, banku

batzuk diru publikoaren erabat

menpeko egin ditu —banku

zonbiak ere deitzen diete—, eta

horrek atzeratu egiten du saneatze

prozesua. Bigarrenik, merkatuan

hainbeste diru jarrita,

inflazioa handitzeko arriskua ere

badago. Axel Weber Bundesbankeko

presidenteak horretaz ohartarazi

du. Baina datuek diote

oraingoz inflazioa ez dela arazo.

10. Noiz arte?

Inflazioarekin tematutako Weberren

moduko belatzeak nagusitzen

ez badira, urtea amaitu arte

gutxienez behintzat bai. Urte hasieran

iturria zertxobait itxi zuen

EBZk, baina maiatzean berriz ere

zabaldu behar izan zuen, Greziaren

zor publikoaren krisiak berriro

krisiaren garai okerrenak gogorarazi

zituenean. Hori bai, urtebeteko

mailegurik ez da izango;

asko jota, hiru hilabetekoak, bankuen

haiekiko menpekotasuna

gutxitze aldera. Horietan, «nahi

bezain beste» eskatu ahal izango

dutela zehaztu du Trichetek,

nahiz eta gero eta gutxiago eskatzeko

joera ikusten duen.

Erredakzioa Gasteiz

Industriak hobera egin du. ALFREDO ALDAI / EFE

Aurrezki kutxen erreforma onartuko

du gaur Espainiako Gobernuko

Ministro Kontseiluak. Azken

hilabeteotan sektorea errotik

aldatu duen bateratze prozesu

bizkorraren ondoren, moldaketak

sakoneko aldaketa ekarriko

die finantza erakundeei. Besteak

beste, kutxen pribatizazio partzialari

ateak zabalduko dizkie

gobernuak. Aldi berean, politikariek

gobernu organoetan duten

presentzia mugatuko da.

Erreformaren ildo nagusiak

aurreratu zituen atzo Jose Luis

Rodriguez Zapatero Espainiako

presidenteak. Ez da ustekabeko

aldaketa bat, joan den maiatzean

sektoreko arauak aldatzeko ados

jarri baitziren Zapatero eta Mariano

Raxoi, PPko presidentea.

Finantza sektoreko baldintzak

gogortuko diren aitzakiarekin,

kutxei kapitala eskuratzeko beste

bide batzuk irekiko zaizkiela

argudiatu zuen Zapaterok. Hala,

parte-hartze kuoten izaera zeharo

aldatuko da. Orain arte, kutxek

posible zuten tresna hori erabili.

Gutxi gorabehera, sozietate anonimoen

akzioen antzekoak dira,

baina horren erosleek ez zuten eskubide

politikorik. Hots, ez zuten

kutxen erabakietan parte hartzeko

aukerarik. Pertsona bakar batek,

asko jota, kuota horien %5 eskuratu

ahal zuen.

Muga horiek desagertuko dira

aurrerantzean, eta horren ordez

bakarra jarriko da indarrean:

gehienez ere ondarearen erdia

kuoten bidez saldu ahalko dute

aurrezki erakundeek. Zapateroren

arabera, kutxen izaerari eusteko

babes nahikoa ematen du

baldintza horrek. Erosle batek

nahi adina kuota erosi ahalko

ditu, eta ondaretik duen parte-

hartzearen pareko pisua izango

du kutxaren erabakietan.

Legea indarrean sartzen den

momentutik erakundeek aukera

izango dute kuota horiek finantza

merkatuetan jaulkitzen hasteko,

eta horien truke emango diren ordainak

zehazteko askatasun osoa

izango dute. Kuota horiek burtsan

kotizatu eta salerosiko dira.

Gobernu organoetan ere izango

dira aldaketak. Politikarien

presentzia «nabarmen» mugatuko

dela iragarri zuen Zapaterok.

Esaterako, kargu publikoek ezin

izango dute gobernu organoetan

egon, baina ez zuen zehaztu batzar

orokorreko kontseilariak

izan ahalko diren edo ez. Halaber,

administrazio kontseiluko kideen

erdiak izan beharreko gutxieneko

kualifikazio eta esperientzia

finkatuko ditu lege dekretuak.

Erabaki batzuk hartzeko kontseilarien

bi herenen babesa beharko

da. Besteak beste, bat-egiteak

onartzeko. EAEko Kutxen

Legeak dagoeneko jasotzen du

baldintza hori, baina batzar orokorreko

parte-hartzaileen bi heren

beharrezkoak direla finkatzen

du soilik.

2010eko uztailaren 9a, ostirala berria 3

Europako Batasunak txalotu egin du Kubak

52 preso disidente askatzeko erabakia

Claude Trichet. Urteko lehen hiruhilekoan

eurogunearen BPGa %0,2 hazi

ondoren, bigarrenean egoera «askoz

hobea» izan dela diote azken datuek,

bereziki industriaren produkzioari, eskaerei

eta esportazioei esker. Horregatik,

«zuhur» jokatu nahi duela esan arren

ukatu egin du Europa berriro atzeraldian

eroriko dela. Gainera, «ezkorregi» izatea

leporatu die merkatuei.

105

pJaurlaritzaren zorra. 105 milioi euroko

zorra saldu ahal izan du aste honetan

Eusko Jaurlaritzak, Norbolsaren bitartez.

Inbertsio sozietateko akziodun nagusiek

erosi dute, hau da, aurrezki kutxak eta

Euskal Herriko inbertsiogile handiak.

%4,75eko interesa pagatu beharko du.

Pribatizatzeko bidea, zabalik

Gaur onartuko da

erreforma, eta horri

esker kutxen erabakietan

parte-hartuko dute

inbertitzaile pribatuek

Braulio Medel (Unicaja) eta Rodrigo Rato (Caja Madrid), Zapateroren aurretik. ANGEL DIAZ / EFE

Cajasur erosteko

eskaintza loteslea

aurkeztu du BBK-k

Kordobako kutxaren

aktiboak nork

eskuratuko dituen

jakingo da hilabetea

amaitu baino lehenago

Erredakzioa Bilbo

Cajasurren aktiboak erosteko eskaintza

loteslea aurkeztu du, azkenean,

Bilbao Bizkaia Kutxak

(BBK). Erabakia aurrezki kutxako

zuzendaritzak hartu zuen atzo,

eta horri buruzko xehetasunak ez

ditu jakinarazi. Eskaintzak egiteko

azken eguna zen atzo, Espainiako

Bankuak ezarritako egutegiaren

arabera.

Joan den maiatzean Cajasurren

esku-hartu zuen Espainiako

Bankuak. Unicajarekin bat-egite-

ko negoziazioak hautsi eta gero,

Cajasurreko zuzendaritza kargutik

kendu, eta agintea hartu zuen

Kutxak Berrantolatzeko Funtsak.

Harrezkero, erosle bila dabil.

Hainbat erakunderi — horien artean

BBK— eskaintzak egiteko

aukera eman zien Espainiako

Bankuak. Andaluziako kutxen

interesa piztu du operazioak. Unicajak

eta Cajasolek eskaintza batera

egitea aztertu zuten, baina

azkenean bakoitzak bere apostua

egingo du. 20.000 milioi euroko

aktiboak zituen Cajasurrek. Banku

batzuk ere enkantean parte

hartu dute, eta uztaila amaitu baino

lehenago Cajasur noren esku

geratuko den argitzea espero da.

CCM eta CAMekin saiatu ondoren,

BBKrentzat handitzeko hirugarren

saioa da Cajasur.

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!