24.12.2012 Views

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

BERRIA - datu-basea16

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

52 berria 2010eko uztailaren 9a, ostirala

Plaza › Bizia

Sanferminak Iruñean DArgazkilarien objektibotik

Haurren sanferminak. Horien eguna izan zen atzo, haurrena, etxeko gazteenena. Jaun eta jabe

izan ziren, egun batez; eta sanferminak xaboi burbuila bilakatu zituzten. Akaso haiei utzi beharko

genieke hurrengo sanferminetako egitaraua antolatzen, eta txupinazoa botatzen, eta karrikak

apaintzen, eta... Sanferminak haurrentzat! JAGOBA MANTEROLA / ARGAZKI PRESS

Buruhandiak gizona jan du. 150 urteko ibilbide luzea du Iruñeko Konpartsak atzean, baina,

oraindik ere, taldeko buruhandiak gose dira. Gizona jan dute, bertze behin, haren hankek buruari bizia

eman diezaioten. Hiriko karriketan barrena, batetik bertzera mugi dezaten. Besta gose delako burua.

Haurren oihuen eta irrien gose. Sanferminen gose. Oraindik ere. 150 urteren ondoren. Gose. JESUS DIGES / EFE

Maniarik gabe. Maniak zertarako? Loak entzierroaren ibilbidean

harrapatzen bazaitu, etzan, hankak hesi gainean jarri, eta lo kuluxka

egin. Hori baino hoberik ez dago. Sanferminek insomnioa eragiten

dutenik ezin erran, behintzat. RAUL BOGAJO / ARGAZKI PRESS

Ezinezkoa posible. Kaleko artistak, horiek bai artista handiak.

Lebitatzen ere badakite, argazkian argi geratzen denez. Ezinezkoa

posible baita sanferminetan. Kontzentrazioa omen da giltza, eta

sanferminetan kontzentratzea lortzea bada marka! J. MANTEROLA / ARP

Hankak fresko. Hankak fresko eta burua... Hankak fresko

dauden bitartean, gainontzekoak bost! Irudiko neskak, behintzat,

kontent ageri dira piruek bezala hankak bustita. Unea betiko

gordetzea bertzerik ez da falta. Patataaaa. LANDER F. ARROIABE / ARGAZKI PRESS

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!